Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-inguruneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko laguntzen deialdia,Europar batasunaren Nextgenerationeu funtsak finantzatutako suspertze, transformazio eta erresilientzia planaren esparruan

[MRU]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua «Landa- eta hiri-inguruneetako emakumeei laguntzeko programako» dirulaguntzak ematea da; programa urriaren 11ko TES/1121/2021 Aginduaren bidez arautu da, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren markoan.

Landa- eta hiri-inguruneetan bizi diren eta askotariko jarduerak nahasten dituzten eta, bestetik, 3.7 artikuluan ezartzen diren arloetan gaitzea eta laneratzea helburu duten bana-banako ibilbideetan parte hartzen duten emakumeei emateko laguntza pertsonalizatua izango da, bide batez, enplegua lortzean benetako berdintasuna eta bereizkeriarik eza bultzatuz.

 

Aurrekontuko zuzkidura

1.167.611 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabekoa izango da, eta emakida-ebazpenak eskaerak aurkezteko hurrenkeran emango dira, diruz laguntzeko moduko jardueraren konkurrentzia dagoela eta eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, deialdian esleitutako aurrekontuko kreditua agortu arte.

Hasierako aurrekontu-zuzkidura –2 artikuluan aurreikusitakoa– agortzen bada, laguntza berrien emakidak geldituko dira; prozesuari berriro ekingo zaio, dirulaguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditua areagotzea ahalbidetuko duten funts berriak jaso ondoren. Baliabide ekonomikoak guztiz agortzen badira, geratzen diren eskaerei ez zaie dirulaguntzarik emango.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariaren ebazpenaren bidez, EHAAn aditzera emango da prozesua gelditu eta, hala badagokio, dirulaguntzak berriz ematen hasi izana, aurrekontuko kredituaren zenbatekoa adierazita; era berean, jakinaraziko da dirulaguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak erabat agortu izana.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko du, bitarteko telematikoen bidez.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza bi ordainketatan ordainduko da, horiek eskatu eta gero, honela:

a) Lehen ordainketa (proiektuari dagokion dirulaguntza osoaren % 60), lehen jarduera hasi dela jakinarazi ostean. Ez da bermerik eratu beharko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren alde.

b) Bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren gainerakoari dagokiona, diruz lagundutako jarduerak amaitu eta justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak

Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa. 

EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.

EAEko sektore publikoko entitateak.

EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako entitateak.

Prestakuntza-entitateak

Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-entitateak.

Irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoak

Irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoak, EAEn diruz lagundutako jarduera burutzeko baliabide egokiak dituztenak eta langabetuei beren enplegagarritasun-profilaren araberako laguntza emateko ekintzetan ?besteren edo norberaren konturako laneratze prozesuetan? esperientzia dutela egiaztatzen dutenak.

Betekizunak

  • Espezialitateetan egiaztatuta edo inskribatuta egotea eskaera egin aurretik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-entitateen erregistroan, enplegurako prestakuntza-entitateen beste erregistro autonomiko batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan

  • Ibilbide bakoitza behar den bezala garatzeko beharrezkoak diren baliabide tekniko eta giza baliabideak izatea. Programatutakoko jarduketak zuzenean gauzatuko dituzte, eta ezin izango dituzte azpikontratatu.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean izatea.

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, barnean direla arrazoi hauengatik ezarritako zehapenak: ? Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik. ? Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dien eta legez ezarri zaien kausaren bat ez izatea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoak barne: ? Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada. ? 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.

  • Aurretiazko erabaki batean Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea.

  • Enpresa-deslokalizazioan ez aritzea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritako eran.

  • Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

  • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren gainerako egoeretako batean ez egotea

  • Irabazi-asmorik gabeko entitate juridikoek estatutuak aurkeztu beharko dituzte Lanbideren esku ez badaude

  • Benetako titulartasuna, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko (EB) 2015/849 Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. puntuaren arabera (I. eranskina).

  • Jarduera ekonomikoak dituzten entitate onuradunek, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluaren arabera, egiaztatu behar dute Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan edo Zergen Foru Administrazioaren errolda baliokidean inskribatuta daudela.

  • Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) (III. eranskina).

  • Iruzurraren aurkako politikara atxikitzeko eta hura ezagutzeko erantzukizunpeko adierazpena. (IV. eranskina).

  • Finantzaketa bikoitzik ez duela dioen erantzukizunpeko adierazpena. (V. eranskina).

  • Datuak lagatzeko eta tratatzeko adierazpena, SEEPeko jarduketak aurrera eramatearekin lotuta (VI. eranskina).

  • SEEP-NextGenerationEU planean ezarrita dauden zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. (VII. eranskina).

  • Eskudunen sarbiderako berariaz emandako baimena xedatutako eskumenak balia ditzaten. (VIII. eranskina).

  • SEEPeko jarduketak egiteko konpromisoa hartzeko adierazpena (IX. eranskina)

  • Udalerri bakar batean garatzea aurreikusten duten proiektuetarako, eraginpeko udalerriak ezingo du 5.000 biztanle baino gehiago izan, eta udalerri bat baino gehiagotan egitea aurreikusten duten proiektuetarako, 5.000 biztanletik beherako udalerrien % 35 izan beharko du gutxienez.

  • Parte-hartzaileen % 35, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako udalerri batean biziko dira.

  • Parte-hartzaileen % 35ek gaitasunen eta enplegu berdeen garapenera bideratutako banakako ibilbidea egingo dute.

  • Parte-hartzaileen % 35ek gaitasun eta enplegu digitalak garatzera bideratutako banakako ibilbidea egingo dute.

  • Programa hori gauzatzen den banakako ibilbidean parte hartzen duten emakumeen % 20k, gutxienez, laneratzea lortzea, norberaren edo besteren kontura.

  • Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko

  • Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara. Konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.

  • Telefono-linea finkoa, lokal espezifiko bakoitzarekin harremanetan jartzeko.

  • Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1209502

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Onuradunaren eta, hala badagokio, azpikontratisten benetako titulartasunaren identifikazioa. Identifikatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko (EB) 2015/849 Zuzentarauaren 3. artikuluaren 6. puntuan xedatutakoa beteko da, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluan ezartzen denari jarraikiz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22. artikuluari lotuta.
  • Benetako titulartasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko (EB) 2015/849 Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. puntuaren arabera (I. eranskina). 
  • Jarduera ekonomikoak dituzten entitate onuradunek, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluaren arabera, egiaztatu behar dute Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan edo Zergen Foru Administrazioaren errolda baliokidean inskribatuta daudela, eta inskripzio horrek laguntza eskatzen den egunean benetan duten jarduera ekonomikoa azaldu behar du. 
  • «Kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa («do no significant harm – DNSH» printzipioa) betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 2. artikuluko 6. apartatuan ezarritako moduan (Europako Parlamentuak eta Batzordeak 2021eko otsailaren 12an onetsi zuen erregelamendu hori). (II. eranskina).
  • Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) (III. eranskina).
  • Iruzurraren aurkako politikara atxikitzeko eta hura ezagutzeko erantzukizunpeko adierazpena. (IV. eranskina).
  • Finantzaketa bikoitzik ez duela dioen erantzukizunpeko adierazpena. (V. eranskina).
  • Tartean dauden administrazio publikoen artean datuak lagatzeko eta tratatzeko adierazpena, SEEPeko jarduketak aurrera eramatearekin lotua, aplikatu behar den Europako araudian xedatutakoa betetzeko, bat etorrita Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoarekin (3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa). (VI. eranskina). 
  • SEEP-NextGenerationEU planean ezarrita dauden eta kudeatu beharreko esparruari eragin diezaioketen zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. (VII. eranskina). 
  • Batzordearen, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoaren (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiaren, Europako Fiskaltzaren eta Estatuko agintaritza eskudunen sarbiderako berariaz emandako baimena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren 2018ko uztailaren 18ko (EB, Euratom) 2018/1046 Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluan xedatutako eskumenak balia ditzaten. (VIII. eranskina). 
  • Irabazi-asmorik gabeko entitate juridikoek estatutuak aurkeztu beharko dituzte.
  • SEEPeko jarduketak egiteko konpromisoa hartzeko adierazpena (IX. eranskina).
  • Aipatzen diren ereduakLanF aplikazioan egongo dira eskuragarri.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jasotzeko eskabideak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkionak, bide elektronikoz izapidetuko dira, hain zuzen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LanF); entitatearen legezko ordezkariak sinadura elektronikoa jarri beharko du eskaeran.

Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten entitateek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: https://www.lanbide.euskadi.eus/prestakuntza/-/informazioa/erakundeen-erregistroa/.

Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen dituena) helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1209501

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk