2024-2025 urteetarako dirulaguntzen deialdia, zainketen eremuan Mentsad-Zainlab programa garatzeko prestakuntza-jarduerak egiteko, lehentasunez langile landunei zuzenduta.

[MENTSAD 2024]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da zainketen eremuan Mentsad-Zainlab programa garatzeko prestakuntza-jarduerak finantzatzeko 2024ko ekitaldian eman beharreko laguntzak arautzea. Jarduera horiek, lehentasunez, langile landunei zuzenduta daude.

Aurrekontuko zuzkidura

900.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzeko 900.000 euro bideratuko dira. Horietatik:

  • 450.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta
  • 450.000 euro 2025eko konpromiso-krediturako

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, aldez aurretik eskaera eginda, honela:

a) Lehenengo ordainketa, 2024ko ordainketa-kredituaren kargura, programatutako prestakuntza-espezialitate edo -ibilbideari dagokion dirulaguntza osoaren % 50ekoa, prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazi ondoren.
b) Bigarren ordainketa bat, 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, dirulaguntzaren gainerakoa, diruz lagundutako jarduera justifikatu ondoren.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Deialdi hau argitaratu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, Autonomia Erkidegoko Enplegurako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatutako eta/edo inskribatutako prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak.

Erakundeak prestakuntza-espezialitatean inskribatuta egon beharko du eskaera aurkezteko unean, eta esperientzia izan beharko du arreta soziosanitarioko profesionaltasun-ziurtagiriak edo zainketen sektorearekin lotutako edukiak ematen.

Prestakuntza-jarduera gauzatzea ezin da azpikontratatu. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat hartzen prestakuntza emateko irakasleak (pertsona fisikoak) kontratatzea.

Betekizunak

  • Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskalik ez izatea.

  • Eskaera aurkezten den egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta egotea.

  • Arreta soziosanitarioan profesionaltasun-ziurtagiriak ematen edota zainketen sektorearekin lotutako edukietan esperientzia izatea.

  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, barnean direla arrazoi hauengatik ezarritako zehapenak:

    • Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
    • Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Ez egotea legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan) aurreikusitakoak barne:

    • Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada.
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.
    • LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.

  • Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean.

  • Ez egotea Europako Batzordeak laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

1245201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Aurrez aurreko saioen tokia, egutegia eta ordutegia.
  • Material teoriko guztia kokatuta dagoen url helbidea, administratzaile-mailara sartzeko eta pasahitza emateko. Material guztia denbora errealean eskuratu ahal izango dute parte-hartzaileek, eskaera egiten den unetik bertatik eta prestakuntza-prozesu osoan zehar.
  • Erabilera pertsonaleko gailua (tableta Interneterako konexioa 24 orduz) osatuko duen materiala, parte-hartzaileek teleprestakuntza-plataformaren edukien jarraipena egin ahal izateko, eta ikasteko eta autoebaluatzeko prozesua (test gisako betetze-fitxak) azkar eta erraz egiteko. Tutoretza-laguntzarekin osatu beharko da nahitaez.
  • Prestakuntza-ekintza egin bitartean, talde prestatzailearen eta tutoretza-laguntzako taldearen identifikazioa.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.

Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/ Erakundea erregistratuta ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du ezarritako ereduaren arabera. Horretarako, helbide honetara jo beharko du: https://www.euskadi.eus/altaterceros. Formulario hori eskuragarri dago, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk