Osasun Saila

BIOEF Berrikuntza, Ikerketa eta Osasunaren Euskal Fundazioaren laguntzak, Medtech ekimena garatzeko, baliozkotzeko eta erakusteko proiektuetarako

[medtech_laguntza_bioef]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Medtech ekimenaren 2024ko laguntzen oinarriak ezartzea, osasun-teknologiak garatu, balidatu eta erakusteko proiektuetarako (6. eta 9. TRLen arteko jarduerak), publizitate-, gardentasun-, lehia-, objektibotasun-, berdintasun- eta diskriminaziorik ezeko printzipioen arabera, baita eraginkortasun-printzipioaren arabera (erakunde emaileak finkatutako helburuak betetzeko) eta efizientzia-printzipioaren arabera (baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko) ere.

TRL zehazteko, Europako Batzordeak Europako Horizonte Europa programari buruz esandakoari jarraituko zaio. Oro har, proiektu horiek barne hartuko dituzte, besteak beste, kontzeptu-probak ingurune klinikoan eta merkaturatze ondoko jarraipen-azterlanak.

Deialdi honetako jardueren azken helburua da enpresek osasun-ikerketako zentroen kategoriari dagozkion Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agenteekin lankidetzan garatutako produktuak/teknologiak/zerbitzuak garatzen, baliozkotzen eta/edo frogatzen laguntzea.

Oinarri hauen babesean ematen diren laguntzak "de minimis" laguntzatzat hartuko dira eta Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan, 2023ko abenduaren 13koan, "de minimis" laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan, ezarritakoa beteko dute (DOUE, L, 2023-12-15).

Aurrekontuko zuzkidura

750.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetako jardueren azken helburua da enpresek osasun-ikerketako zentroen kategoriari dagozkion Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agenteekin lankidetzan garatutako produktuak/teknologiak/zerbitzuak garatzen, baliozkotzen eta/edo frogatzen laguntzea. 

Deialdi honen inguruan emango diren laguntzak xede berarekin lortu daitezkeen laguntza edo dirulaguntzekin bateragarriak izango dira, gehiegizko finantzaketa ez badago. Gehiegizko finantzaketa badago, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugara arte emango da.

Dena dela, ondorio horietarako, aplikagarriak izango dira Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (DLO) 29. eta 31. artikuluak eta Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorraren (DEO) 68. eta 83. artikuluak, oinarrizkoak baitira.

Deialdi hau argitaratzen den urte naturalean, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, egindako gastuak izango dira hautagarriak. Beraz, ezin izango dira hautatu beste urte batzuetako gastuak. Baldintza hori betetzeko, laguntzak atzeraeraginezkoak izan ahal dira (hau da, dirulaguntza eman aurretik egindako gastuak izan daitezke hautagarriak).

Oinarri hauen babesean ematen diren laguntzak minimis laguntzatzat hartuko dira, eta Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamenduan, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan (EBAO, L, 2023/12/15) ezarritakoa beteko dute.

Gastu finantzagarriak izango dira TRL6 eta TRL9 arteko garapen-faseetako proiektuetan balidazio klinikoko zerbitzuak kontratatzeari dagozkionak, oinarrien 1. artikuluan zehazten denaren arabera.

Ordainketa-modua:

BIOEF da laguntzaren organo kudeatzailea.

BIOEFek honela ordainduko die laguntza diruz lagundutako proiektuen erakunde onuradunei:

  • BIOEFek erakunde onuradunak aurkeztutako fakturen zerga-oinarria ordainduko du.
  • Diruz lagundutako jardueraren fakturak eta frogagiriak aurkeztu ondoren egingo da ordainketa, baita dagozkion fakturen ordainagiriak aurkeztu ondoren ere. BIOEFek, laguntzaren erakunde kudeatzaile gisa, ezarritako helburuen eta egindako gastuaren betetze-maila berrikusiko du. Laguntzaren justifikazio teknikoa eta ekonomikoa berrikustea aldekoa bada, laguntza osorik ordainduko da. Bestela, oinarri hauen 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio BIOEFi, eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.

BIOEFek espedientea aztertuko du, eta Osasun sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea eta itzuli beharreko kantitateak zehaztea.

Komenigarritzat jotzen den kasuetan, BIOEFek egokitzat jotzen duen informazio osagarria aurkezteko eska dezake, proiektuaren jarraipena hobeto egiteko, baita erakunde onuradunei auditoriak egiteko ere, finantzatutako laguntzaren jarraipen hobea egiteko.

Nori dago zuzenduta


Agindu honetako laguntzak jaso ahal izango dituzte Euskadin enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta mikroenpresetarako, enpresa txiki eta ertainetarako eta enpresa handietarako baldintzak betetzen badituzte, Europako Batzordeak ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan (laguntza kategoria batzuk barne merkatuarekin bateragarri direla deklaratzen duena, Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta) I. eranskinaren bidez ezarritako definizioaren arabera (ekainaren 26ko L 187 EEAO).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1247701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
  • a. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • b. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • c. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Onuradunak proiektua gauzatu dutela justifikatzeko prozesuak ezaugarri hauek izango ditu:

  • a) Justifikazio tekniko eta ekonomikorako epea 2025eko urtarrilaren 16an amaituko da.
  • b) Proiektu bakoitzeko jardueraren azken memoria tekniko bat aurkeztuko da, egindako jardueren deskribapena eta lortutako egoera zehaztuta (4. eranskina. Justifikazio-memoria teknikoa), eta memoria ekonomiko bat onuradun bakoitzeko (5. eranskina. Justifikazio-memoria ekonomikoa).
  • c) Egindako fakturen eta ordainagirien erantsiko da.

Ezin izango da dirulaguntza ordaindu onuradunak zerga-arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak ez baditu edo dirua itzultzea bidezkoa dela dioen ebazpenaren ondorioz zorduna bada. BIOEFek onuradunari eskatuko dio egoera horiek egiaztatzea ordainketa egin aurretik.

Beste tramite batzuk