Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

MAE Inbertsioa 2025 - mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzak

[MAE Inbertsioa 2025]

Deskribapena


Xedea

Mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko finantzaketa, 2024ko maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz.

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio material eta immaterialei, bai eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu jasangarriak hobetzeko.

Inbertsio horiek mahastizaintzako eta ardogintzako zenbait produktu ekoizteko, merkaturatzeko edo bietarako izango dira; zehazki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatutako produktuak, Espainiako lurraldean ekoitzi direnak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntza mota % 40koa izango da, kontuan hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 59.2 artikuluak aipatutako inbertsio-kostu onargarriak.

Gainera, laguntza mota horri faktore hauek aplikatuko zaizkio:

a) 1. apartatuan adierazitako laguntza mota mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei aplikatuko zaizkie, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan halako enpresei buruz ematen den definizioaren arabera.

b) 2003/361/EE Gomendioaren I. tituluko 2. artikuluaren 1. apartatuak estaltzen ez dituen enpresak badira —750 langile baino gutxiago dituzten enpresak edo 200 milioi eurotik beherako negozio-bolumena dutenak—, laguntzaren intentsitatea 1. apartatuan aipatutako laguntzaren % 50ekoa izango da.

c) 2003/361/EE Gomendioaren I. tituluko 2. artikuluaren 1. apartatuak estaltzen ez dituen enpresak badira —750 langile edo gehiago dituzten enpresak edo 200 milioi euro edo hortik gorako negozio-bolumena dutenak—, laguntzaren intentsitatea 1 apartatuan aipatutako laguntzaren % 25ekoa izango da.

Kasu guztietan, baita enpresa handietan ere, eskatzaileen langile kopurua eta negozio-bolumena zehazteko, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan finkatutako kalkulu-irizpideak erabiliko dira.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatzen diren produktuen ekoizle bi edo gehiago biltzen dituen, nortasun juridikoa duen eta jarduera ekonomikorik ez duen elkarte bat baldin bada eskatzailea, laguntzaren kalkulua egiteko, ekoizle bakoitzak inbertsioan duen partaidetzaren proportzioa hartuko da kontuan, betiere ekoizle bakoitzak bere aldetik izango duen laguntza motarekin bat etorriz.

Europar Batasuneko gainerako herrialdeetako inbertsioetarako, kokapena hartuko da kontuan laguntzaren ehunekoa zehazteko, aurreko apartatuetan ezarritako laguntza motekin bat etorriz.

Laguntza motak gehienez 10 puntu murriztu ahal izango dira autonomia-erkidegoaren barruan esku hartzeko dagoen aurrekontua agortu arte, eta autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak zehaztuko du zer ehunekotan deialdian onartzen den eskabide kopuruaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun izan daitezke:

a) Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresek, baldin eta, eskabidea egiten duten unean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian jasotako produktuak ekoitzi edo merkaturatzen badituzte, edo, orobat, laguntza-eskabidearen xede den eragiketa gauzatzearen ondorioz halako produktuak ekoizten edo merkaturatzen hasi badira. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta egon behar dute enpresek.

b) Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen antolakundeak, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 152. artikuluaren arabera aitortuta badaude, eta haien elkarteak.

c) Ekoizle bi edo gehiago biltzen dituzten elkarteak, baldin eta nortasun juridikoa badute eta lehenago adierazitako erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatutako produktuak ekoizten badituzte. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta egon behar dute elkarteek.

d) Lanbidearteko antolakundeak.

e) Antolakunde profesionalak.

Betekizunak

  • Jarduera bakarra merkaturatzea duten enpresak badira, itxitako azken ekitaldiko fakturazioaren % 80, gutxienez, produktu hauek merkaturatzetik atera beharko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian zehaztutako produktuak. Betekizun hori ez zaie aplikatuko beraiek edo haien kideek egiten dituzten ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibei.
  • Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak, ez eta krisi-egoeran daudenak ere, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan definitutakoaren arabera (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).
  • Ardogintzako industrien kasuan, dagokion erregistroan izena emanda egon beharko dute, eta datuak eguneratuta izan beharko dituzte. Eskatzailea esportatzaileen elkartea bada edo esportazio partzuergoa bada, horiek osatzen dituzten enpresen 2/3, gutxienez, erregistro horretan inskribatuta egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo

Telefonoa: 945 01 96 51

E-maila: calimentaria@euskedi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1222906

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Funtsak Esleitzeko Konferentzia Sektorialaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak ezezko ebazpen arrazoituak emango ditu laguntza-eskaera eta, hala badagokio, errekurtsoak ezesten diren kasuetarako.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.