Enpresako egonaldi-beketarako deialdia, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2024-2025eko ikasturtean.

[LP LUZATZEKO BEKAK]

Deskribapena


Xedea

Enpresako egonaldi-beketarako deialdia egitea, Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua irailetik martxora bitartean, (2024-2025 ikasturtea) egiten duten eta 2025eko martxoan ebaluatzen diren lanbide-heziketako ikasleentzat.

Aurrekontuko zuzkidura

999.538,88 (euro)

Prestazio ekonomikoa

479 beka emango dira, eta onuradun bakoitzak 1.800 euro garbi jasoko ditu, gehienez ere (600 euro hilean).

Ordainketa-modua:

Behar diren laguntzak zuzenean ordainduko zaizkio onuradunari, banku-transferentzia baten bidez, bi ordainketa-agindutan.

  1. Lantokiko prestakuntza amaitu ondoren, eta ikasleak enpresan benetan hasi direla egiaztatu ondoren, beka osoaren % 80 ordainduko da (1.440 €).
  2. Gainerako % 20a (360 euro) enpresak eta praktiketako tutoreak sinatutako balorazio- eta asistentzia-txostenaren ondoren ordainduko da. (deialdi honen III. eranskina).

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • 2024-2025ko ikasturtean bigarren mailan matrikulatuta egotea eta lantokiko prestakuntzako modulua irailetik abendura bitartean egitea.
  • Enpresak interesa izatea onuradunak egonaldia bertan egiteko. Enpresaren interes hori gauzatuko da II. eranskineko lankidetza-hitzarmena sinatuta.
  • Ez izatea 30 urtetik gora, 2024ko abenduaren 31n, salbu eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen kasuan, horiek ez baitute adin-mugarik izango.

Betekizunak

  • Eskabidearen berri ematea, eta, hala badagokio, jakinaraztea helburu bererako diru-laguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik jaso izana bestelako administrazio batzuetatik edo erakunde publiko zein pribatutatik.
  • Desgaitasun onartua

  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez egotea sartuta laguntzak jasotzeko legezko debekuren batean, espresuki sexu-bereizkeriak eragindakoetan, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzarako martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin.
  • Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta betetzen direla laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.
  • Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoaren 13. Artikuluko 1. eta 2. apartatuetan zehaztutako egoeretan ez dagoela, 2023ko otsailaren 13ko, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Aginduan zehazten direnak.
  • Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren esku jartzea enpresekin izenpeturiko hitzarmenak, programak onartzeko erabilitako aplikazio elektronikoaren bidez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1058707

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Beka hauek emateko gehieneko epea hiru hilekoa izango da eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Esleipen-ebazpena Ikasgunean argitaratuko da, eta jakinarazpen gisa balioko du. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da denek jakin dezaten.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
III. Eranskina - Balorazio- eta asistentzia-txostena

Beste tramite batzuk