LEADER programa 2024 - Besteren konturako kontrataziorako laguntzak

[LEADER besteren konturako kontratazioa]

Deskribapena


Xedea

Laguntza honen bidez, mikro-enpresetako eta enpresa txikietako besteren konturako langileak kontratatzen lagundu nahi da (enpresa ertainak ere sartuko dira, 1. eremu kalteberetan), baita pertsona bat kontratatzen duten enpresarien kasuan ere, landa-eremuetako biztanleria mantentzen
edo areagotzen lagunduko duten lanpostu berriak sortzeko helburuarekin.

"Lanpostuak sortzea" honela ulertuko da: establezimenduko lanpostu kopuru garbia handitzea aurreko urteko batez besteko kopuruaren aldean. Hortaz, kontuan hartutako epealdian sortutako ustezko lanpostu kopuruari epealdi horretan bertan deuseztatutakoak kendu beharko zaizkio.

Lanpostu kopuruaren gehikuntza garbi hori kalkulatzeko ez dira praktikaldiko kontratuak kontabilizatuko, erakunde eskudunarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin batera justifikazio egokia aurkezten ez badute.

Neurri honek jarduera ekonomikoa sustatzen eta enplegua sortzen lagundu nahi du, horiek baitira programa honen Mendinet Estrategiaren ardatz nagusiak.

Laguntza horietatik kanpo geratzen dira erabilera turistikoko etxebizitza partikularrak, erabilera turistikoko etxebizitza partikularreko logelak, ikastetxe arautuak eta energia ekoizten duten enpresak, energia-komunitateak izan ezik, betiere mikroenpresak badira eta laguntza jaso badezakete. Gainera, ez dira diruz lagunduko Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) diruz lagundu ditzakeen kontzeptuak.

Onuradunen betebeharrak

FEADERen kontura finantzatzen diren esku-hartzeen onuradunek (azalerekin eta abereekin lotutakoak ez diren esku-hartzeak, hain zuzen ere) honela jakinarazi beharko dute PEPACaren laguntza jaso dutela:

a) onuradunaren webgune ofizialean, halakorik edukiz gero, eta sare sozialetako kontu ofizialetan jardunaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta;

b) herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta jardunaren betearazpenarekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Batasunaren laguntza jaso dutela;

c) operazioaren xedea azpiegiturak edo eraikuntza-jarduerak finantzatzea bada eta horien guztirako gastu publikoa 500.000 euro baino gehiago bada, herritarrek erraz ikusteko moduko publizitate-plakak edo -hesiak jarriko dituzte, Batasunaren ikurra agerian dutenak (ikurraren ezaugarri teknikoak II. eranskinean zehazten dira), jardunen betearazpen fisikoa hasi edo erositako ekipoak instalatu bezain laster;

d) operazioaren xedea c) letran aipatzen ez diren aktibo fisikoetan inbertitzea denean eta guztirako laguntza publikoa 50.000 euro baino gehiago bada, proiektuari buruzko informazioa ematen duen plaka bat edo pantaila elektronikoa jarriko dute, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren finantza-laguntza;

e) operazioaren xedea LEADER motako jardunei laguntzea bada (zehazki, c) eta d) letretan aipatzen ez diren oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturei), eta guztirako laguntza publikoa 10.000 euro baino gehiago bada, jardunari buruzko informazioa ematen duen A3 tamainako kartel bat edo pantaila elektronikoa jarriko da, herritarrek erraz ikusteko moduko leku batean, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren laguntza. LEADER programaren bidez finantzatzen diren tokiko ekintzarako taldeen instalazioetan ere argibide-plaka bat jarriko da.

f) 7161 interbentzioaren kasuan, nekazaritzaren produktibitatearen eta jasangarritasunaren arloetako Berrikuntzarako Europako Elkartearen (BEE) talde eragileentzako laguntzak direla-eta, talde operatiboek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpena jarri beharko dute kudeaketa-erakundearen eta herritar guztien esku, ahal dela beren webguneetan.

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

111.523,73 €

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen zati bat Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko da ( % 80), eta beste zati bat, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ( % 20), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduan jasotzen den bezala. Agindu horren bidez, argitara ematen da 2024ko ekitaldirako deialdira bideratutako zenbateko ekonomikoa, LEADER eremuan sartutako landa-udalerrien garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa sustatzera bideratutako laguntzena, Nekazaritza Politika Bateratuaren (PEPAC) 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan onartua.

Nori dago zuzenduta


Besteren kontura kontratatzeko laguntzen onuradunak - LEADER programa

Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere jarduera nagusia nekazaritza badute.

  • Mikro-enpresak eta enpresa txikiak.
  • 1. kalteberatasun-maila duten inguruko enpresa ertainak.
  • Beste pertsona juridiko batzuk: Ondasun-erkidegoak, Sozietate zibilak, eta abar.

Pertsona fisikoak: banakako enpresariak.

Eratze-prozesuan dauden pertsona fisikoak eta juridikoak.

Betekizunak

  • Dibertsifikatzen duten ustiategiek egoitza soziala edozein eremutan izan dezakete, baita hirian ere, betiere LEADER eremuan dibertsifikatzen badute.
  • Nekazaritzakoak ez diren mikro, enpresa txiki eta ertainek edozein eremutan izan dezakete egoitza soziala, baita hirian ere, betiere beren negozioa LEADER eremuko espazio fisiko batean garatzen bada.
  • Pertsona fisikoak edozein eremutan erroldatuta egon ahal izango dira, betiere diruz lagundutako jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisiko bat badago LEADER eremuan.
  • LEADER eremuan diruz lagunduko den jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisikorik egongo ez bada, pertsona fisikoek LEADER eremuan erroldatuta egon beharko dute, eta ustiategiek eta enpresek egoitza soziala LEADER eremuan izan beharko dute.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Idazkaritza Teknikoa

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.eus

Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako  landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Kodea

1050935

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk