2024ko ekitaldian EAEn irabazi-asmorik gabeko elkarteek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzen emakida arautzen eta iragartzen duen deialdia.

[Joko patologikoari aurre egiteko dirulaguntzak 2023]

Deskribapena


Xedea

Joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak norgehiagoka-araubidean emateko baldintzak eta 2024. urterako dirulaguntza emakidarako eskaera

 Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

baliabide ekonomikoak: gehienez ere 100.000 €

Joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko proiektutzat joko dira xede hauek dituzten ekintzak zertzen dituztenak:

  • Joko patologikoaren arriskuarekiko kalteberatasun-egoerak detektatzea.
  • Joko arduratsuaren ezaugarriei buruzko ezagutza sustatzea.
  • Joko arazotsuan, gehiegizko jokoan eta joko patologikoan aritzeko arrisku-egoeraren adierazleei buruzko eta jokoak adikzioa sortzeko duen ahalmenean eragin handiena duten faktoreei buruzko ezagutza sustatzea.
  • Teknologia berriek jokorako dakartzaten arriskuen berri ematea.
  • Joko patologikoaren aurka borrokatzeko jarduera eta baliabide publikoak eta pribatuak zabaltzea.

Proiektuek kolektibo hauek izan ahalko dituzte xede:

  • Adingabeak
  • Gazteak eta nerabeak
  • Familiak
  • Hezkuntza-komunitatea

2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte burututako proiektuak lagundu ahalko dira diruz.

Laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

100 000 €

Prestazio ekonomikoa

  1. Segurtasun Sailak % 75eraino finantzatu ahal izango du aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontua. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako proiektuaren guztizko aurrekontua, zeinak eskatutako proiektuan adierazitako ekintzetara egokitua eta doitua egon behar duen.

    Diruz lagungarria den proiektuarekin zuzeneko erlazio objektiboa daukaten jarduerei dagozkien gastuak izango dira dirulaguntzaren xedea. Erakundeko langileei, diruz lagundutako proiektua zuzenean egikaritzeko behar direnei, dagozkien zuzeneko gastuen barruan, haien arduraldi-ehunekoa eta lan-kategoria adierazi beharko dira. Pertsonal-gastu horiek ezingo dituzte zenbateko hauek gainditu:

    1. Goi-mailako teknikaria, lanaldi osoan: 45.470 euro gordin urtean (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
    2. Erdi-mailako teknikaria, lanaldi osoan: 37.245 euro gordin urtean (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
    3. Administraria, lanaldi osoan: 30.024 euro gordin urtean (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne)

    Zeharkako kostuak (administrazioa, kudeaketa, bulego-materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak, dirulaguntza eskatu den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira, formulazio, jarraipen eta ebaluaziorako) ezingo dira programaren zuzeneko kostuaren % 20 baino gehiago izan.

    Proiektu bakoitzari ez zaio emango laguntza-agindu honetarako xedatutako aurrekontu-partidaren guztizko zenbatekoaren % 20 baino gehiago. Geldikina badago, ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen duen proiektu nahikorik ez dagoelako, ehuneko hori handitu ahalko da, funtsak agortu arte.

  2. Diruz lagundutako jarduketak garatzeko hirugarrenak kontratatu behar badira, subjektu onuradunek DLLOaren 29. artikuluan eta DLEOaren 68. artikuluan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte. Azpikontratazioaren proportzioa ezingo da izan diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50 baino handiagoa. Kontratuen zenbatekoak azpikontratazioaren unean indarrean dagoen kontratu-araudian xedatutako kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean, ezaugarri bereziengatik merkatuan zerbitzua ematen duen erakunde nahikorik ez dagoenean izan ezik, onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu. Aurkeztutako eskaintzak hautatzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraituko zaie, eta hautapena memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikoki abantailatsuena aukeratzen ez denean.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatikatua izango da: % 60 laguntza onartutakoan ordainduko da, eta gainerako % 40a, berriz, Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari 2024ko urtarrilaren 15a baino lehen dirulaguntzaren justifikazio-memoria bidali ostean. Memoria horretan, diruz lagundutako proiektuaren betetze-maila adieraziko da, haren garapenaren balioespen kualitatiboa egingo da eta erakunde onuradunek adikzioen arloan egiten dituzten beste jarduera batzuei buruzko informazioa emango da.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak, biztanleria orokorrera zuzenduta daudenak eta joko patologikoa sor dezaketen aztura edo jokabideetarako sustagarria kentzeko helburua daukatenak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeek heldu ahalko diete agindu honetan xedatutako laguntzei.

Betekizunak

  • Legearen barruan sortuak izan behar dute, eta dagozkien administrazio-erregistroetan edo -erroldetan behar bezala erregistratuta egon behar dute dirulaguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
  • Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat lortzea sustatu behar dute. Irabazi-asmorik ezak erakundearen estatutuetan jasota egon behar du.
  • Beren jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatu behar dute.
  • Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 50.6 artikuluan eta azaroaren 17ko 38/2003 Legeak 13. artikuluan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte eta ez dute azken artikulu horren 2. eta 3. apartatuetan aipatutako ezein inguruabarretan egon behar.
  • Proiektuaren memoria

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza-Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1 / 010101 Vitoria-Gasteiz.

Tel. 945 018879 / Fax 945 018748 / Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 017020 / Fax 945017021 / jokikus-araba@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao

Tel. 94 6075520 / Fax 94 6075521 / jokikus-bizkaia@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián

Tel. 943 467125 / Fax 943474532 / jokikus-gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1109105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


2023ko ekitaldian EAEn irabazi-asmorik gabeko elkarteek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzen emakida arautzen eta iragartzen duen deialdia.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu honen babesean egindako laguntza-eskaerak ebazteko epea 6 hilabetetan amaituko da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk