Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak (2024)

[JAIALDIAK 2024]

Deskribapena


Xedea

Kultura-arloko jaialdiak antolatzeko, 2024ko ekitaldian dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteak. 

Aurrekontuko zuzkidura

400.000

Prestazio ekonomikoa

Emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, laurehun mila (400.000) eurokoa izango da. Horietatik, 200.000 euro 2024. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 200.000 euro 2025. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:

  • 160.000 euro arte bizietako jaialdiak antolatzeko (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza...)
  • 130.000 euro ikus-entzunezko arteetako jaialdiak antolatzeko
  • 80.000 euro ikusizko arteetako eta literaturako jaialdiak antolatzeko
  • 30.000 euro diziplina anitzeko jaialdiak antolatzeko

Eskabide nahikorik ez dagoelako nahiz aurkeztutako proiektuek ez dutelako gainditze balorazio-faseko gutxieneko puntuazioa, kategoria bati esleitutako zuzkidura ez bada agortzen, Kudeaketa-zuzendaritzak geldikina beste kategorietara bideratzea proposatu ahalko du, hartara finantzatzeko kategoria horietan zuzkidura amaituta hasiera batean ez lagundutzat jotako proiektuetan ongien baloratutakoak.

Jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.

Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 35.000 € jasoko dituzte.

Ordainketa-modua:

Ematen diren dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honako prozedura honen arabera:

  • Emandako dirulaguntzaren % 50 egiten duen zenbatekoa lehen ordainketan, emate-ebazpena jakinarazi eta dirulaguntza onartu ostean.
  • % 50 egiten duen bigarren ordainketa, Eusko Jaurlaritzaren 2025eko aurrekontuaren kontura: 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, betiere emandako dirulaguntza justifikatu ostean ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa izan beharko du.
  • Dirulaguntzen deialdi honetara aurkezten diren programek edo jarduerek ekonomikoki bideragarriak izan behar dira, eta aurrekontu orekatua aurkeztuko dute horren erakusgarri.

  • Diruz lagundu beharreko jarduerek herritarrei oro har irekiak izan beharko dute, ekitaldi kolektiboetan eta aurrez-aurre, uneoro errespetatuta indarrean dauden arauak.
  • Aurretiko nahiz ondorengo faseak (prestatzeko nahiz ixtekoak edo baloratzekoak) gorabehera, jendaurreko jarduerek epe mugatu batean gauzatu beharko dira, inola ere ez bi egun baino laburragoa, ez eta bi hilabete baino luzeagoa ere.
  • Marketin, publizitate eta komunikazio publikoko material guztiak gutxienez elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) argitaratu beharko dira.
  • Jaialdiak aldikakoak izango dira eta irauteko bokaziodunak.
  • Ez dira jaialditzat hartuko, bira artistikotzat baizik, ikuskizun beraren hainbat emanaldi aurreikusten dituzten proposamenak.
  • Deialditik kanpo geratuko dira

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigortuta ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera.

  • Eskatzaileek ez dute egon beharko azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2b eta 13.3 artikuluek onuradun bilakatzeko xedatzen dituzten debekuen ezein kasutan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0130710

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisaEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Dirulaguntzen onuradunek diruz lagundutako jarduerak amaitu ondorengo hiru hilabeteko epean beherago zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, edonola ere, 2025eko martxoaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk