Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak 2024

[irakurketa_sustatu]

Deskribapena


Xedea

Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean, 2024. urtean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak ematea

Aurrekontuko zuzkidura

350.000,00

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren diru-baliabideak agindu honetan diru-laguntzak eskuratu ahal izateko ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten erakunde eskatzaileen artean banatuko dira.

Jasotako diru-laguntzak ez du gaindituko eskatutako gastuaren %75a, eta inolaz ere ez da izango 30.100,00 eurotik gorakoa erakunde onuradun bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, diru-laguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Toki-erakundeak

Eskakizunak:

  • Bere xedean liburutegi publikoa kudeatzeko eskumena sartzen dela egiaztatzea. Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzaren esku badago, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea, eta zein organotan dagoen edo zein prozeduratan aurkeztu zen adierazi beharko du.

Betekizunak

  • Ekintzen memoria: bete memoria labur bat, zeinetan bilduko baitira burutu beharreko jarduerak, eta proiektua egoki interpretatzeko interesgarri iritzitako elementu oro.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrek ere ordainduta egon beharko dute, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluaren arabera.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; horrez gain, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzaldiko Dekretuak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, ezarritakoa barne.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 019 415

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0038311

Eskabidea


- Eskabide elektronikoa.
- Memoria labur bat, zeinetan bilduko baitira burutu beharreko jarduerak, eta proiektua egoki interpretatzeko interesgarri iritzitako elementu oro.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntzei buruzko prozedura ebazteko eta erabakitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Laguntzak justifikatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

- Kontu-hartzailearen edo, hala badagokio, idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria.

- Egindako gastua egiaztatzeko fakturak eta agiriak.

Beste tramite batzuk