Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ikus-entzunezkoen proiektuen garapenaren alde dirulaguntzak: film luzeak (2024)

[Ikus-entzunezkoa - Proiektuen garapena]

Deskribapena


Xedea

2024ko ekitaldian zehar edozein hedabidetarako edo edozein euskarritarako film luzeak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.

Honako hau joko da «proiektuen garapentzat»: ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio-fasearen beraren aurretik egin behar diren operaziotan zentratua eta 2024 eta 2025 urteetan zehar egingo direnak.

Film luzetzat hartuko da ikus-entzunezko lan bat, fikziozkoa, animaziozkoa edo dokumentala izan eta hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan, plataformetan edo telebistetan komertzialki ustiatzeko erabiltzen dena.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

  • Film laburrak.
  • Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren gidoi zinematografikoak sortzeko 2024rako laguntza-deialdira aurkezten diren proiektuak.
  • Eskabidea aurkezteko unean filmatzen hasiak diren proiektuak.
  • Telebistarako edo plataformetarako programak (talent show-ak, lehiaketak, reality show-ak, streaming, influencer edo youtuber serieak, etab.).
  • Telebista plataformen edo telebista kanalen laguntza edota garapen kontratua lortu duten proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000

Prestazio ekonomikoa

Gehienaz ere, laguntzen zenbatekoa ezin izango da hogeita bost mila (25.000,00) eurotik gorakoa izan, edo hogeita hamabost mila (35.000,00) eurotik gorakoa izan euskarazko proiektuetan, fikzioaren eta dokumentalaren kasuan; eta berrogei mila (40.000,00) eurotik gorakoa izan, edo berrogeita hamar mila (50.000,00) eurotik gorakoa izan euskarazko proiektuetan, animazioaren kasuan.

Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek dirulaguntza jasoko dute, ondoko puntuetan ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta diru-zuzkidura osoa agortu arte.

Puntuazio onena lortzen duen proiektuari eskatutako kopurua emango zaio. Gainerakoei proportzionalki murriztuko zaie kopurua lortutako puntuazioaren arabera. Ateratzen den zenbatekoa eskatutako zenbatekoaren% 60 baino txikiagoa bada, ez zaio dirulaguntza emango, eta zenbateko hori proportzionalki banatuko da puntuazio handiagoa duten gainerako proiektuen artean.

Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da puntuazioaren % 50 balorazio-fasean.

Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera, proiektu zehatz bati zuzendutako kopuruak ezingo du proiektua garatzeko aurrekontuan jasotzen diren gastuen %60 gainditu, eta kopuru hori ezin izango da %70etik gorakoa izango euskarazko bertsioa duten proiektuetan. Gastu hauek 13. artikuluan zehazten dira:

Gutxienez, jasotako zenbatekoaren %45 gidoia garatzeko erabiliko da, animazio-proiektuetarako izan ezik, horiek% 35 izan baitaitezke. Gastu orokorrek ezin izango dute aurrekontuaren% 5 gainditu. Pertsonaleko gastuek ezin izango dute aurrekontuaren % 15 gainditu, eta animazioaren kasuan, %30ekoa.

Laguntza koprodukzioa egiteko eskatzen bada, dirulaguntza  ez da produktore eskatzaileak duen partaidetza errealaren %60 baino gehiago izango, eta ez da inoiz %70tik gorakoa izango euskarazko jatorrizko bertsioa duten proiektuetan.

Beste laguntza publiko batzuk lortzen badira, laguntza guztien zenbatekoak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezin du izan proiektuaren garapenaren kostuaren %75 baino gehiago.

Produkzio-etxe bakoitzak deialdi honetarako bi eskabide aurkezteko duen aukerari kalterik egin gabe, pertsona onuradun bakoitzeko laguntza bakar bat eman ahal izango da. Hala bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio eta gainerakoa ezetsi da. Hortaz, beste eskatzaileen proiektu batzuei ere laguntzak eman ahal izango zaizkie, nahiz eta proiektuok beste onuradun baten bigarren eskabideak baino balorazio baxuagoa lortu duten.

Ordainketa-modua:

  • Laguntza emateko unean %50 ordainduko da.
  • Gainerako %50 behin justifikazioa eginda.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisiko independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Pertsona juridiko pribatu independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Betekizunak

  • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek edo pertsonek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

  • Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).
  • Pertsona onuradunek, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0276313

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisaEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektuaren justifikazioa


Ordainketa 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egingo da, baina urte horretako abenduaren 31 baino lehenago.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk