Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: animaziozko film luzeak (2024)

[Ikus-entzunezkoa - Animaziozko film luzeak]

Deskribapena


Xedea

2024. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak

Zinemarako diren animaziozko film luzeen produkzioa

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000

Prestazio ekonomikoa

Guztira, miloi bat eta bostehun mila (1.500.000,00) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez zortziehun mila (800.000) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatu eta dirulaguntza lortzeko nahikoa puntuazio lortu duten proiektuetarako.

Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, luzemetraien beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, aspimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hau, Balorazio Batzordearen eskuetan egongo da.

Nolanahi ere, animaziozko film luzeen produkziorako eman daitekeen laguntzaren zenbatekoa ez da laurehun mila (400.000,00) eurotik gorakoa izango, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik. Kasu horretan, zenbateko hori zortziehun mila (800.000,00) euro artekoa izan daiteke.

1.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

  • Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko. Muga hori % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeei zuzendutako lerroan.
  • Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

2.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez eta % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako lerroan.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 3. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

  • Ez du produkziorako aurrekontuaren %20 gaindituko.
  • Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren %50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

3.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 22.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

Ordainketa-modua:

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasuna Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

  • Laguntza emateko unean lehenengo %18 ordainduko da.
  • % 50, 20. artikuluan deskribatutako proiektuaren behin betiko dokumentazioa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzean, betiere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2025eko abenduaren 31 baino lehen.

  • % 16, filmaketaren amaieraren jakinarazpena edo story board-aren amaieraren jakinarazpena jasotzen dutenean animazioko film luzeetan, eta beti 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

  • %16, justifikazio osoa jasotzean eta beti 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago. Justifikazio osoa aurkezteaz gain auditoretza-txostenean jasotako filmaren kostuaren gutxienez %7 kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako gastuak kendu ondoren, bai eta finantza-erakundeekin egindako maileguen interes pasiboei eta negoziazio-gastuei dagozkienak ere, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako erabiltzen direla egiaztatu beharko da, gastu horri ekoiztetxeak eutsi dion edo banatzaileak aurreratu duen kontuan hartu gabe.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisiko independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztea.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztea.

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Pertsona juridiko pribatu independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Ekonomia-intereseko Taldeek

Ekonomia-intereseko Taldeek, beti ere sozietatearen helburua ekoizpen jardueretan aritzea bada eta Merkataritza Erregistroan horrela inskribatuta baldin badago, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte produkzio-etxe independenteek bezalaxe. Ekonomia-intereseko Taldea osatzen duten ekoizle ez independenteek ezingo dute kapital sozialaren %20 baino gehiago eduki produkzio prozesuak irauten duen bitartean. Horrela xedatzen du Zineari buruzko, abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) 1.2 artikuluak.
Agindu honetako 19.2.1 artikuluan aurreikusten den eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidearen balorazioa eskabidearekin batera izendatzen den Ekonomia-intereseko Taldearen kide independenteari buruzkoa izango da.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Eskatzailea Ekonomia-intereseko Taldea bada
  • Eskatzailea Ekonomia-intereseko Taldea bada

Betekizunak

  • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatuta egotea eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) establezimendu iraunkor bat badute laguntza emanez gero. EAEko establezimendu iraunkor horrek jarduera bereizgarria eta kudeaketa bereizia izan beharko du onuradunak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean izan ditzakeen gainerako establezimenduetatik
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).
  • Pertsona edo erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako betekizunak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0127228

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Pertsona fisikoek bitarteko elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, hitzordua eskatuta soilik (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean) EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide bat, presentziala edo elektronikoa, erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan erabili behar denik, eta edozein unetan alda daiteke, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektuaren behin betiko agiriak


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuaren behin betiko agiriak aurkezteko erabiliz.

Story board-a amaitu denaren komunikazioa.


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Justifikazio osoa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Beste tramite batzuk