Ikertzaile doktoreentzako 2024ko Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programaren onuradunek atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan ostatua eta mantenua finantzatzeko laguntzak.

[IKERMUGI_PLUS]

Deskribapena


Xedea

1.– Laguntzen deialdia egitea, ikertzaile doktoreen hobekuntza-programaren mugikortasun-betekizunaren ondoriozko gastuak finantzatzeko, eta, zehazki, langile horien ostatu- eta mantenu-kostuak finantzatzeko, doktoratu ostean atzerriko zentroetan egiten diren egonaldietan.

2.– Atzerriko egonaldiak 2023-2024 ikasturterako doktoretza osteko Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso duen destinoko zentroan egin beharko dira.

 


 

Aurrekontuko zuzkidura

550.000 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak ez dira lehiaketa-prozedura bidez berrituko. Horrenbestez, aurrekontu-aukerak kontuan izanik, berritzea onartuko da eskabidea garaiz eta forma egokian aurkezten denean, baldin 3. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen badira, betiere.

Ordainketa-modua:

Laguntza hauek ordainketa bakar batean emango dira, ebazpena eman eta gero betiere, eta onuradunak onartzeko epea betetakoan. Horretarako, Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da elektronikoki: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • ezinbestekoa da ikertzaile doktoreak jardunean izatea eta laguntzaren lehen edo bigarren urtean egotea (laguntzaren lehen urtean edo lehen berritzealdian)
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako ematen den beste edozein laguntzarekin

Betekizunak

  • Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduak araututako laguntza baten onuradun direnek. Aipatutako aginduaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak ematen duen ikertzaile doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Osteko Programarako laguntza berriak eta haien berritzeak arautzen dira, eta horietarako deialdia egiten da 2023-2026 aldirako.
  • Laguntza hauen gai diren egonaldiak 2024. urtean hasi beharko dira
  • Gehienez 12 hilabeteko egonaldia egiteko emango da laguntza, etenik gabe.
  • Honako betebehar hauek izango dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legegintzako Dekretuaren 14 artikuluan xedatutakoak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan adierazitakoak; zehatzago esanda, hauek:

  • Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan egoera hauetako batean daudenak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1110104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkezpena.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez esleituko dira agindu honetako laguntzak eta zehaztuko haien zenbatekoa, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk