Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko dirulaguntzak (2024-2025).
[IKERCAMBRIDGE]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen helburua hau da: dirulaguntza emateko oinarriak ezartzea eta prozedura arautzea, 2024-2025ko ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko.
Ikertzaile bisitariak diziplina hauetako lanak egin ahal izango ditu: fisika, biologia zelularra eta molekularra, eta arteak (giza zientziak, zuzenbidea eta gizarte-zientziak).
Ikertzaile doktoreen mugikortasun-programa bi modalitateren bidez garatzen da:
A) Visiting Fellow. Laguntza bakarra emango zaio.
B) Post Visiting Fellow, programa honetan gehienez bi laguntza emango dira.
Aurrekontuko zuzkidura
94.450 (euro)Prestazio ekonomikoa
Honako hau izango da laguntzaren zuzkidura, modalitate bakoitzean:
Visiting Fellow: 2024-2025 ikasturtean bederatzi hileko egonaldia egiteko laguntzaren zuzkidura 64.850 eurokoa da. Zenbateko hori honela banakatzen da:
a) 53.550 euro Clare Hall-i ordainduko zaizkio (hilean 5.950 euro), College-ren zeharkako gastuak estaltzeko, Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako gela bakarreko apartamentu baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Gela gehiagoko apartamentu bat behar izanez gero, laguntzaren onuradunak ordainduko du aparteko kostua. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira, hala nola ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).
b) 10.800 euro, ikertzaile bisitariari ordaintzeko (hilean 1.200 euro), laguntza gisa. Laguntzaren zenbatekotik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak kendu behar dira, zerga hori arautzen duen araudia aplikatuz dagozkionak. Era berean, emandako laguntza guztien berri jakinaraziko zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta hor finkatutako ondorioetarako.
c) 200 euroko laguntza, bisa izapidetzeko.
d) 300 euroko laguntza, Clare Hall-era joan-etorriko bidaia bat egiteko.
Post Visiting Fellow: 2024-2025 ikasturtean bi hileko egonaldia egiteko laguntzaren zuzkidura 29.600 eurokoa da. Zenbateko hori honela banakatzen da:
a) 11.900 euro Clare Hall-i ordainduko zaizkio (hilean 1.487,5 euro), College-ren zeharkako gastuak estaltzeko, Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako gela bakarreko apartamentu baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Gela gehiagoko apartamentu bat behar izanez gero, laguntzaren onuradunak ordainduko du aparteko kostua. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira, hala nola ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).
b) 2.400 euro, ikertzaile bisitariari ordaintzeko (hilean 300 euro), laguntza gisa. Laguntzaren zenbatekotik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak kendu behar dira, zerga hori arautzen duen araudia aplikatuz dagozkionak. Era berean, emandako laguntza guztien berri jakinaraziko zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta hor finkatutako ondorioetarako.

Horrez gain, onuradunak istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua izango ditu, bai eta, atzerriko egonaldietarako, bidaiako laguntza-asegurua ere, besteen osagarri. Azken hori, interesdunak hala eskatuz gero, ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek ere balia dezakete, egonaldian berarekin badira. Aseguru hori baliagarria izango da, era berean, antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat.
Ordainketa-modua:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Clare Hall-i transferituko dizkio funtsak, laguntza honen ordainketa kudeatzeko erakunde laguntzailea baita, arau hauen arabera:
1.– Deialdia ebatzi ondoren eta onuradunak emandako laguntza onartu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak xedapen honen 9.a) artikuluan kontsignatutako zuzkidura osoaren % 75 emango dio Clare Hall-i.
Bigarren ordainketa gainerako % 25a izango da, eta emandako laguntza osoaren gastua justifikatu eta gero ordainduko da. Egindako gastu hori frogatzeko, fakturak edo agiri baliokideak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek ikasturte akademikoa amaitu ostean aurkeztu beharko dira, egindako ekintzei buruzko azalpen-memoriarekin eta kostuen balantze ekonomiko xehatuarekin batera.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bi igorpenetan ordainduko dio laguntza onuradunari.
Lehenengoa –9.b) artikuluan adierazitako zenbatekoaren % 75 eta 9.c) artikuluan adierazitako zenbateko osoa– onuradunak Clare Hall-era sartzeko ziurtagiria Ikerketa Zuzendaritzan aurkeztu ondoren ordainduko da. Eskabidea egiteko erabili den aplikazio informatikoaren bidez aurkeztuko da ziurtagiri hori.
Bigarrena, gainerako % 25a, 2025ean ordainduko da, jarduera amaitu ondoren, eta aplikazio informatikoaren bidez dokumentu hauek aurkeztu ondoren:
- Clare Hall-en arduradunak egindako egonaldi-egiaztagiria, non berariaz zehaztuko baita zer egunetan hasi eta amaitu den.
- Amaierako memoria, balantze zientifikoarekin batera. Bertan deskribatuko da egindako lana, argitalpenen, patenteen edo ikerketaren bestelako emaitzen erreferentzia barne hartuta.
- Onuradunak hirugarrenen altaren agiri eguneratua izan beharko du. Hirugarrenaren alta elektronikoki izapidetu behar da berariazko zerbitzuan, zeina erabilgarri egongo baita egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/).

Nori dago zuzenduta
Ikerlariak
Eskakizunak:
- Doktore gradua izatea
- Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultate batean onartuta egotea
- EAEko ikerketa-zentro edo unibertsitate batean lan-lotura iraunkorra edo kontratu mugagabea izatea. Onartuko dira, halaber, irakasle laguntzaile edo Ikerbasque Research Fellows gisa finkatzeko bidean dauden kontratuak dituzten pertsonen eskaerak. Kontratuek, betiere, gutxienez 2 urteko antzinatasuna izan beharko dute, eskaera egiteko unean.
- Post Visiting Fellow modalitatean, hautagaiek Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izan behar izan dute, deialdi honen aurretik.
- Eskatzailea unibertsitateko irakaslea bada, zentroaren legezko arduradunak sinatutako dokumentu bat aurkeztuko da, non baimena emango baitio eskatzaileari kanpoan egoteko laguntzak iraun bitartean.
- Ingeles hizkuntza nahiko jakitea, unibertsitate-komunitatean lehen egunetik bizi eta lan egiteko gai izan daitezen
- Hautagaiek beren irakaskuntza- eta ikerketa-lana ezagutzen duten ospe aitortuko hiru ikertzaileren aipamen-gutunak lortu beharko dituzte. Gutun horiek ingelesez idatzita egongo dira, eta Ikerketa Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio.
- Doktore gradua duela egiaztatzen duen agiria.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
- Laguntza hau ezin da bateratu helburu bererako ematen diren antzeko dirulaguntzekin. Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea, gutxienez urtebeteko antzinatasuna izanik 2024ko urtarrilaren 1ean. Hala ere, antzinatasun bera izanik, atzerrian bizi direnen eskabideak ere onartuko dira, baldin eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) bidez Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasuna badute eta atzerrian bizi aurreko azken auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izan bada.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
0174007Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Atzerrian bizi direnen kasuan, hauek emango dira: Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon izanaren agiria (historikoa) eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldan (AEE) erregistratuta egotearen ziurtagiria.
Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en garatu beharreko ikerketa-proiektua, aginduaren 1. artikuluan aipatutako diziplinetako edozeinetan. Ingelesez idatzi beharko da.
Horretarako, zerbitzu-orria aurkeztea onartuko da, zeinean jasoko baitira antzinatasuna eta hautagaiaren eta erakunde eskatzailearen arteko kontratu-harremana. Zerbitzu-orria aurkeztu ezin bada, erakunde eskatzailearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da.
Eskatzailea unibertsitateko irakaslea bada, zentroaren legezko arduradunak sinatutako dokumentu bat aurkeztuko da, non baimena emango baitio eskatzaileari kanpoan egoteko laguntzak iraun bitartean.
Hautagaiek beren irakaskuntza- eta ikerketa-lana ezagutzen duten ospe aitortuko hiru ikertzaileren aipamen-gutunak lortu beharko dituzte. Gutun horiek ingelesez idatzita egongo dira, eta Ikerketa Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio.
- Doktore gradua izatea
- Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultate batean onartuta egotea
- EAEko ikerketa-zentro edo unibertsitate batean lan-lotura iraunkorra edo kontratu mugagabea izatea. Onartuko dira, halaber, irakasle laguntzaile edo Ikerbasque Research Fellows gisa finkatzeko bidean dauden kontratuak dituzten pertsonen eskaerak. Kontratuek, betiere, gutxienez 2 urteko antzinatasuna izan beharko dute, eskaera egiteko unean.
- Post Visiting Fellow modalitatean, hautagaiek Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izan behar izan dute, deialdi honen aurretik.
- Eskatzailea unibertsitateko irakaslea bada, zentroaren legezko arduradunak sinatutako dokumentu bat aurkeztuko da, non baimena emango baitio eskatzaileari kanpoan egoteko laguntzak iraun bitartean.
- Ingeles hizkuntza nahiko jakitea, unibertsitate-komunitatean lehen egunetik bizi eta lan egiteko gai izan daitezen
- Hautagaiek beren irakaskuntza- eta ikerketa-lana ezagutzen duten ospe aitortuko hiru ikertzaileren aipamen-gutunak lortu beharko dituzte. Gutun horiek ingelesez idatzita egongo dira, eta Ikerketa Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio.
- Doktore gradua duela egiaztatzen duen agiria.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
- Laguntza hau ezin da bateratu helburu bererako ematen diren antzeko dirulaguntzekin. Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea, gutxienez urtebeteko antzinatasuna izanik 2024ko urtarrilaren 1ean. Hala ere, antzinatasun bera izanik, atzerrian bizi direnen eskabideak ere onartuko dira, baldin eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) bidez Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasuna badute eta atzerrian bizi aurreko azken auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izan bada.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
Eskabidearekin batera egon beharreko dokumentuak eskabideari erantsiko zaizkio aplikazio elektronikoaren bitartez. Horretarako, hautagaiak alta eman beharko du erabiltzaile gisa, eta aplikazio horretan zehaztutako jarraibideak bete beharko ditu.
Aplikaziora ziurtagiri elektroniko baten bidez sartu beharko da. Helbide elektroniko honetan daude jasota elektronikoki identifikatzeko onartutako sistemak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/. Aplikaziora sartzen diren pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari (deialdia kudeatzen duen organoa baita) nortasun-datuak administrazio eskudunean egiazta ditzan bitarteko elektronikoen bidez edo eskuragarri dituen bestelako baliabideen bidez.
Eskabide telematikoa guztiz bete ondoren eta 4. artikuluaren 5. apartatuan adierazitako dokumentuak aplikazioan erantsi ondoren, eskatzaileak eskabidea erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu beharko du; izan ere, eskabideak, sinadura elektronikoaren bitartez baliozkoa izateko, erregistroan jasota geratu behar du. Hori ziurtatzeko, eskatzaileak dokumentuen erregistro elektronikoa edo aurkezpen-erregistroa eskura dezake, «Ikusi egiaztagiria E/E» aukeraren bidez. Ez da onartuko erabat modu elektronikoan bete eta erregistratu gabeko eskabiderik.
Eskabidea identifikatzeko zenbaki bat izango du inprimaki ofizialak. Inprimaki ofiziala eskuz edo elektronikoki aldatuz gero, eskabidea automatikoki baztertuko da.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan emango da. Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
-
Honako hauek aurkeztuko dira ziurtagiriarekin batera:
– Garraio publikoan egindako bidaien txartelak eta fakturak.
– Bisa izapidetzeko garraio publikoan egindako joan-etorrien eta izandako tasa-gastuen txartelak eta fakturak
- Onuradunak hirugarrenen altaren agiri eguneratua izan beharko du. Hirugarrenaren alta elektronikoki izapidetu behar da berariazko zerbitzuan, zeina erabilgarri egongo baita egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/).
Onuradunak hirugarrenen altaren agiri eguneratua izan beharko du. Hirugarrenaren alta elektronikoki izapidetu behar da berariazko zerbitzuan, zeina erabilgarri egongo baita egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/).
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.