Gazteak euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko kontratatzea helburu duten dirulaguntzen 2024ko ekitaldiko deialdia. Ikerlan Programa
[IKER 2024]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da ikerketan eta berrikuntzan inbertitzen ari diren euskal enpresei emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, hain zuzen ere enplegu-zerbitzu publikoetan izena emanda dauden gazte langabeak kontratatu ditzaten.
Aurrekontuko zuzkidura
2.500.000 €Prestazio ekonomikoa
Aurkezten diren ordenaren arabera aztertuko dira eskabideak, eta ebatzi, berriz, espediente bakoitza osorik noiz dagoen ordena horren arabera ebatziko dira, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.
Kontratatzen diren gazteen lan- eta soldata-kostuak finantzatzeko erabiliko dira kontratatzeko emango diren dirulaguntzak, Gizarte Segurantzari kontzeptu guztiengatik egiten zaizkion kotizazio-gastuak barne, gutxienez urtebetez eta gehienez bi urtez, modulu hauen arabera:
- A modulua: 22.405,92 € pertsonako/urteko, Gizarte Segurantzako 9tik 5erako kotizazio-taldeetako (biak barne) kontratuen kasuan.
- B modulua: 33.108,84 € pertsonako/urteko, Gizarte Segurantzako 4tik 1erako kotizazio-taldeetako (biak barne) kontratuen kasuan.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- Lehenengo ordainketa %50koa izango da, diruz lagundutako azken kontratazioa abiatu aurreko 7 egun balioduneko epean, eta honako dokumentazio hau aurkeztu ondoren:
- Kontratatutako langileen zerrenda eredu normalizatuaren arabera.
- Kontratatutako pertsonen azken hautaketarako aplikatutako irizpideak, deialdiaren 7.3 artikuluan xedatutakoaren arabera
- Lan-kontratuen kopia
- Europako Plus Gizarte Funtsaren finantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari eredu normalizatuaren arabera.
- Senidetasunik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (3.5 a) artikuluarekin bat etorriz
- Kontratatutako pertsona bakoitzaren Kotizaziorako Datuen Txostena (KDT)
- Entitate onuradunen titularren eta haien plantillaren eta kontratatutako langabeen informazioa, sexuaren arabera banakatuta, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.3.d) artikuluan xedatutakoa betez.
- Gainerako % 50eko bigarren ordainketa, edo justifikaziotik ateratzen den zenbatekoa, 12 hilabeteko iraupena duten kontratuen kasuan, kontratuak amaitu eta hilabeteko epean ondorengo dokumentazioa aurkeztu ondoren, edo 12 hilabetetik gorako iraupena duten kontratuen kasuan, kontratua hasi eta urtebete igaro ondoren:
- Jardueraren amaierako memoria, alderdi hauek behintzat identifikatuta: Kontratatutako pertsonek egindako jardueren deskribapena eta kontratatutako pertsonei buruzko xehetasuna, eredu normalizatuaren arabera.
- Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua justifikatzeko, lortutako emaitzen arabera. Bertan, gutxienez, dirulaguntzaren zenbateko osoa jasoko da, jarduera-memorian eta deialdiko moduluetan kuantifikatutako jarduerak oinarri hartuta kalkulatuta, kontratatutako pertsonen arabera, urte edo hilabete bakoitzeko

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Elkarteak
Betekizunak
-
Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez da kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez da epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dago edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dago konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dago esku-hartze judizialaren pean, eta ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu du.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Ez du dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen du egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik -zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa-, edo zehapen-epea igaro da-
Erantzukizunpeko adierazpena.
- Ez dago sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne: -Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik. -50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera. -LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.
-
Ez dago zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri ditu beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu du dagokion zehapena.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Betetzen du desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Elkartea ez dago Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez da inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko Aukera.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Informazio orokorra: 945 160 601
Kodea
1210002Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez:
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez da kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez da epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dago edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dago konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dago esku-hartze judizialaren pean, eta ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu du.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Ez du dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen du egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik -zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa-, edo zehapen-epea igaro da-
Erantzukizunpeko adierazpena.
- Ez dago sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne: -Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik. -50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera. -LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.
-
Ez dago zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri ditu beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu du dagokion zehapena.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Betetzen du desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Elkartea ez dago Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez da inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko Aukera.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan.
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Egoitza Elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete.
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- eskabidea sinatu.
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Kontratatukoen betebeharrak
-
Gaztea izatea, 16 urte gutxienez eta 30 urte gehienez.
Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Lanbidek, bere eskumenak baliatuz, beharrezko egiaztapenak egingo ditu eskaeran aitortutako datu pertsonalak zehatzak direla eta administrazio publikoen esku daudela egiaztatzeko.
-
Langabezian egotea eta izena emanda eta altan egotea, enplegu-eskatzaile gisa, kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Lanbidek, bere eskumenak baliatuz, beharrezko egiaztapenak egingo ditu eskaeran aitortutako datu pertsonalak zehatzak direla eta administrazio publikoen esku daudela egiaztatzeko.
-
Formalizatzen den kontratu-modalitaterako baldintzak betetzea.
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
Ikerketa-proiektuak aurrera eramateko gaitasuna izatea, ikertzaile, teknologo, teknikari eta I+G+b arloko bestelako profil profesional gisa, bai eta, hala badagokio, ikerketan laguntzeko langileak ere.
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
Kontratatutako pertsonari Plus Europako Gizarte Funtsak emandako finantzaketa jakinaraztea
Kontratatutako langileen zerrendaren komunikazioa
Justifikazioa eta azken likidazioa
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua