2024an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko XII. lehiaketa
[IKE 2024]
- Erakundea:
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Lehenengoa.– Xedea.
Lehiaketa honen xedea da: emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatzea eta argitalpen digitalaren bidez argitara ematea.
Bigarrena.– Lehentasunezko gaiak.
Ikerlana argitaratzeko, hauek jotzen dira lehentasunezko gaitzat:
1.– Balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki.
2.– Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eremuetan duten kokapena hobetzeko estrategiak: hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak.
3.– Antolakunde sozio-ekonomikoko aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko.
4.– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta arreta.
Hirugarrena.– Helburuak.
Aurkezten diren ikerlanek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:
– Gehiago jakitea emakumeen eta gizonen egoeraz, baldintzez eta batzuen eta besteen egoera desberdinaz, eta bizitzaren arlo guztietako genero-harremanez eta ezberdintasunak sortzen dituzten kausez.
– Berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.
Laugarrena.– Hautaketa eta saria.
1.– Sariaren bidez, jendearen aurrean jarri nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunari laguntzen dioten gaiak ikertzen dituztenen ekoizpen intelektuala. Ikerlana izan daiteke banaka egindakoa edo elkarlanean egina, unitate akademiko berean edo diziplina arteko unitate akademiko batean, gizarterako interesgarriak diren jakintza-arlo bat baino gehiago lantzen direnez gero. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak editatuko du lan saritua, eta web-orrialdean argitaratuko du.
2.– Sari bakar bat emango da; gainerako lanak ordezko gisa geratuko dira edo atzera botako dira. Hautaketa Batzordeak uste badu aurkeztutako lanak ez direla gutxieneko puntuetara heltzen, saria eman gabe gera daiteke.
3.– Deialdi hau lehia-konkurrentziako prozeduraz ebatziko da. Ondorio horietarako, prozedura hau joko da lehia-konkurrentziatzat: saria emateko, erkatu egingo dira aurkeztutako lanak, eta lehentasun-hurrenkeran jarriko dira, oinarri arautzaileetan finkatutako balorazio-irizpideak kontuan hartuta. Saria baloraziorik altuena lortzen duenari emango zaio, aipatutako irizpideak aplikatuta.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945 01 67 00
Faxa 945 01 67 01
emakunde@euskadi.eus
https://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1011511Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
2024ko azaroaren 28tik abenduaren 20ra.
"5.– Lehiaketa honetan, pertsona fisiko orok parte har dezake –banaka zein taldean–, baldin eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik gabea bada, eta horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik gabea, bereziki kontuan hartuta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik jarritakoak, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23. artikuluak ezartzen duenaren arabera. Horretaz gain, hautagaiak betekizun hauek bete behar ditu:
a) Argitaratu beharreko ikerlanak Euskal Autonomia Erkidegoan egina izan behar du.
b) Edukia osorik argitaratuta ez duten ikerketen argitalpenak izatea, eta 7. oinarriaren ezaugarrietara egokitzea.
c) Argitaratu beharreko ikerlanak hizkera ez-sexistaz idatzita egon behar du.
6.– Hautagaiarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira, behar bezala sinatuta:
I. eranskina: Taldeko kideen adierazpenak, hautagaia pertsona batek baino gehiagok aurkezten badute. Taldeko kide bakoitzeko adierazpen bat aurkeztuko da.
II. eranskina: Memoria eta argitaratu beharreko material osoa.
III. eranskina: Kide bakoitzaren curriculum vitaea.
7.– Hautagaia talde batek aurkezten badu, horien titularkide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin.
8.– Beharrezkoa dela iritziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak informazio gehiago eska dezake."
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
- Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945 01 67 00
Faxa 945 01 67 01
emakunde@euskadi.eus
https://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Eskaera aurkezteko 2 aukera dituzu:
- Inprimagailua baduzu:
- Bete duzun eskabidea inprimatu
- Sinatu eskaera eskuz.
- Entregatu eskabidea eta inprimakian aurkeztu ez den dokumentazioa prozedurak ezarritako epe eta tokietan.
- Inprimagailurik ez baduzu:
- Joan prezuduran ezarritako tokiren batera eta ezarritako epean. (Garrantzitsua: eskaeran agertzen den pertsonak joan behar du).
- Arreta ematen dizutenean, erakusti zure NAN/AIZa, zure eskaera eskuratu ahal izan dezaten.
- Amaitzeko, eskabidea sinatzeko eskatuko dizute.
- Entregatu eskabide-formularioan aurkeztu ez den dokumentazioa (aurkeztu ez bada).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da ?gehienez ere?, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Behin betiko testuaren ekarpena
"2.– Saritutako ikerlanaren egileek euskarri digitalean aurkeztu behar dute ikerlanaren behin betiko testua, berrikusia; hilabeteko epea izango dute, saria eman zaiola jakinarazteko ebazpenetik aurrera. Aurkeztu ezean, lehiaketa honetan parte hartzeari uko egiten diotela esan nahiko du."
"4.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aukera izango du testuaren formatua aldatzeko, gero argitaratu ahal izateko. Bereziki, ikerlanak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen saria jaso duela adierazi beharko da argitalpenean, eta Erakundearen logotipoa agertu beharko da."
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945 01 67 00
Faxa 945 01 67 01
emakunde@euskadi.eus
https://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskubideen lagapena
"1.– Ustiapen ekonomikorako aukera ematen duten jabetza intelektualaren eskubideak, saritutako ikerlaren egileei dagozkienak, dohainik lagako zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, modu ez-esklusiboan, jabetza intelektualari buruz indarrean den legerian jasotako moduan.
2.– Eskubide horiek erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak dira, eta, orobat, ekonomikoki ustiatu daitezkeen gainerakoak, hain justu ere, izaera unibertsalarekin eta egun diren hizkuntza eta prozedura ororen bitartez, jabetza intelektualari buruzko araudiaren arabera xedaezinak diren mugen eta baldintzen arabera."
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945 01 67 00
Faxa 945 01 67 01
emakunde@euskadi.eus
https://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.