Ikasiker lankidetza-bekak 2024-2025 ikasturterako.
[IKASIKER]
- Erakundea:
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
190 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta horien oinarriak onestea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen Eusko Jaurlaritzak errekonozitutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketako eta bikaintasuneko zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira:
a) A modalitatea (ikasturtean zehar, 2025eko urtarriletik 2025eko ekainera): 150 beka.
b) B modalitatea (udan, 2025eko ekainetik irailera): 40 beka.
Aurrekontuko zuzkidura
330.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
1.– A Modalitateko beketarako, 300.000 euro bideratuko dira.
2.– B Modalitateko beketarako, 30.000 euro bideratuko dira. Beka hauek emateko, ezinbesteko baldintza izango da 2025eko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa izatea, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).
Ordainketa-modua:
Ordainketak modu honetan egingo dira:
a) A modalitatea. Bekaren ordainketa bi epetan egingo da:
Lehenengo ordainketan bekaren % 30 emango da eta ebazpena adjudikaziodunei jakinarazi ondoren ordainduko da. Ebazpena jakinarazi eta hamar eguneko epean onuradunak ez badio berariaz uko egiten, dirulaguntza onartzen duela ulertuko da, eta onuradun guztiei ordainketa egingo zaie.
Bigarren ordainketan gainerako % 70a emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitako egiaztagiriak beka justifikatzeko balioko du.
b) B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.

Nori dago zuzenduta
Unibertsitate mailako ikasleak
Eskakizunak:
-
Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, betekizun horrek beteta egon beharko du.
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izatea, 2023ko abenduaren 31n.
- Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa-planeko kredituen % 50 izatea betetzeke gehienez, azken aurreko mailan matrikulatuta egonez gero. Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketen azken mailan matrikulatuta egonez gero, ikasketa-planeko kredituen % 25 izatea betetzeke gehienez, edo % 50, masterreko ikasketak eginez gero. Baldintza hori ez zaie urtebeteko masterrei aplikatuko.
-
2024-2025 ikasturtean bekarako sarbidea ematen duten ikasketetan matrikulatuta egotea, ikasturte osoko kredituetan (gutxienez 60 kreditu).
Betebehar hori honela interpretatu beharko da: ikasketa-planeko azken urtean dauden eskatzaileek ikasketak osatzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egon beharko dute. Gradu- edo master-amaierako lanean matrikulatzeko ezinbestekoa bada gainerako kredituak gainditzea, gradu- edo master-amaierako lanari dagozkion kredituak barne hartzen ez dituzten eskaerak onartuko dira. Halaber, gradu- edo master-amaierako lanari dagozkion kredituetan soilik matrikulatuta egon ahalko du, ikasketa-planeko gainerako kredituak gainditu baditu eta gainerako betekizunak betetzen badira.
Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko kreditu-kopurua betetze aldera.
Salbuespenez, dedikazio partziala duen eta 60 kreditutan baino gutxiagotan matrikulatuta dagoen eskatzaileak beka eskatu ahalko du, ondorengo baldintzaren bat betetzen bada:
– % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea eta ofizialki errekonozituta egotea.
– Familia-unitate bat osatzea, adingabeak edo mendekoak bere kargura dituela.
– Aldi berean ikasi eta lan egitea.
– Goi-mailako kirolaria, teknikaria edo epailea izatea, edo errendimendu handiko kirolaria izatea.
– Presondegietan diren pertsonei buruzko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa aplikagarri izatea.
– Kanpoko praktikak, curriculumaren barnekoak, egiteagatik jaso dituen kredituak baliozkotu edo aitortzea, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen 592/2014 Errege Dekretuan, uztailaren 11koan, ezarritakoarekin bat etorrita. Baliozkotze edo aitorpen horiek kontuan hartuko dira ebazpen-proposamena egin aurretik egiaztatzen badira.
– Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioetako kredituak baliozkotzea edo aitortzea.
-
Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:
– Arteak eta Giza Zientziak: 7,00.
– Zientziak: 6,50.
– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 6,70.
– Ingeniaritza eta Arkitektura: 6,00.
– Osasun Zientziak: 6,70.
-
Beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiteko ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Master ofizialeko ikasketak eginez gero, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiten ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.
Aldez aurretik egindako ikasketak direla-eta balioztatu diren kredituei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.
- Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
- Aurreko urteetan modalitate berean bekaz baliatu ez izana.
- Beka-eskatzaileak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko ditu, kalterik egin gabe Ikasteko beken eta laguntza pertsonalizatuen araubidea ezartzeko abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretuaren 4.5 artikuluan xedatutakoari.
Betekizunak
- Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua ez izana, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Errudun deklaratuak izan diren arrazoiengatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana.
- Honako lege hauetan jasotako kasuren batean ez egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
- Araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea egoitza fiskala.
- Epai irmo bidez zehatuta ez egotea, eta, horren ondorioz, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Beka osorik elektronikoki eskatuko da. Horretarako, eskatzaileak baliozko ziurtagiri elektroniko bat izan beharko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
I. eranskinean jasotakoak dira bekadun lankidetza egin ahal izango den ikerketa-zentroak edo -taldeak
-
Eskariarekin batera lankidetza aritzeko onarpen-idatzia aurkeztu beharko da (II. eranskineko formularioa).
-
Onarpen-idatzia, II. eranskinean jasotako formularioa erabiliz, oinarri hauetako 1.1 artikuluan aipatzen den ikertalde edo ikerketa-zentro batean lankidetzan aritzeko, pertsona hauek sinatuta: ikertaldeko edo ikerketa-zentroko arduradunak eta bekadunaren jarraipena egingo duen ikertzaile nagusiak edo tutoreak. II. eranskina oso-osorik bete behar da.
- Eskatzaileak Euskal Unibertsitate Sistemakoa ez den unibertsitate batean ikasten badu, aurretik jasotako dokumentazioaz gain, hauek aurkeztu beharko ditu:
- Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua ez izana, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Errudun deklaratuak izan diren arrazoiengatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana.
- Honako lege hauetan jasotako kasuren batean ez egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
- Araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea egoitza fiskala.
- Epai irmo bidez zehatuta ez egotea, eta, horren ondorioz, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, betekizun horrek beteta egon beharko du.
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izatea, 2023ko abenduaren 31n.
- Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa-planeko kredituen % 50 izatea betetzeke gehienez, azken aurreko mailan matrikulatuta egonez gero. Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketen azken mailan matrikulatuta egonez gero, ikasketa-planeko kredituen % 25 izatea betetzeke gehienez, edo % 50, masterreko ikasketak eginez gero. Baldintza hori ez zaie urtebeteko masterrei aplikatuko.
-
2024-2025 ikasturtean bekarako sarbidea ematen duten ikasketetan matrikulatuta egotea, ikasturte osoko kredituetan (gutxienez 60 kreditu).
Betebehar hori honela interpretatu beharko da: ikasketa-planeko azken urtean dauden eskatzaileek ikasketak osatzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egon beharko dute. Gradu- edo master-amaierako lanean matrikulatzeko ezinbestekoa bada gainerako kredituak gainditzea, gradu- edo master-amaierako lanari dagozkion kredituak barne hartzen ez dituzten eskaerak onartuko dira. Halaber, gradu- edo master-amaierako lanari dagozkion kredituetan soilik matrikulatuta egon ahalko du, ikasketa-planeko gainerako kredituak gainditu baditu eta gainerako betekizunak betetzen badira.
Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko kreditu-kopurua betetze aldera.
Salbuespenez, dedikazio partziala duen eta 60 kreditutan baino gutxiagotan matrikulatuta dagoen eskatzaileak beka eskatu ahalko du, ondorengo baldintzaren bat betetzen bada:
– % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea eta ofizialki errekonozituta egotea.
– Familia-unitate bat osatzea, adingabeak edo mendekoak bere kargura dituela.
– Aldi berean ikasi eta lan egitea.
– Goi-mailako kirolaria, teknikaria edo epailea izatea, edo errendimendu handiko kirolaria izatea.
– Presondegietan diren pertsonei buruzko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa aplikagarri izatea.
– Kanpoko praktikak, curriculumaren barnekoak, egiteagatik jaso dituen kredituak baliozkotu edo aitortzea, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen 592/2014 Errege Dekretuan, uztailaren 11koan, ezarritakoarekin bat etorrita. Baliozkotze edo aitorpen horiek kontuan hartuko dira ebazpen-proposamena egin aurretik egiaztatzen badira.
– Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioetako kredituak baliozkotzea edo aitortzea.
-
Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:
– Arteak eta Giza Zientziak: 7,00.
– Zientziak: 6,50.
– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 6,70.
– Ingeniaritza eta Arkitektura: 6,00.
– Osasun Zientziak: 6,70.
-
Beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiteko ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Master ofizialeko ikasketak eginez gero, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiten ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.
Aldez aurretik egindako ikasketak direla-eta balioztatu diren kredituei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.
- Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
- Aurreko urteetan modalitate berean bekaz baliatu ez izana.
- Beka-eskatzaileak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko ditu, kalterik egin gabe Ikasteko beken eta laguntza pertsonalizatuen araubidea ezartzeko abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretuaren 4.5 artikuluan xedatutakoari.
Eskatutako dokumentazioa eskaneatu eta aplikaziora igo beharko da zuzenean pdf formatuan edo onartutako formatuetako batean.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Justifikazioa:
Lankidetza amaitu eta hurrengo hilean, beka-adjudikaziodunak dokumentu bat aurkeztu beharko du akreditatzeko batetik, egindako jarraipena eta, bestetik, zereginen lorpen-maila eta proiektuan planteatutako helburuak. Ikertalde edo ikerketa-zentro hartzaileak egin beharko du dokumentua, deialdi honen III. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Lankidetza-proiektuaren jarraipena eta bekaren justifikazioa.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete, sinatu eta beharrezko dokumentazioarekin batera bide telematikoa erabiliz aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu aplikaziora.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak