Desgaitasuna duten langileentzako enplegu-zentro berezietan enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzak 2024
[IGCEE 2024]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da aktibo ez-korronteetako inbertsioei laguntzak ematea, eta horiei lotutako laguntza teknikoak, baldin eta gizarte-ekimenekotzat kalifikatuta eta inskribatuta dauden enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako lanpostu egonkorrak sortzen badituzte inbertsio horiek, bat etorriz urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoarekin; dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
Aurrekontuko zuzkidura
1.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Dirulaguntzaren zenbatekoa inbertsioak sortutako kontratazio mugagabe bakoitzeko ezarriko da, kontuan hartuta desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan:
- 12.000 euro, desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan % 90etik gorakoa bada.
- 9.000 euro, desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan % 70etik % 90era artekoa bada.
Aurreko apartatuan ezarritako zenbatekoak lanaldi osorako egindako kontratazioei dagozkie. Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, zenbatekoak hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko dira, proportzionalki.
Kontratatu eta laneratu den desgaitasuna duen pertsona emakumea bada, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan xedatutako dirulaguntzen zenbatekoak.
Dirulaguntzaren zenbatekoa ez da 100.000 eurotik gorakoa izango erakunde onuradun bakoitzeko, ezta diruz lagun daitekeen gastu osoaren % 70etik gorakoa ere.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:
% 20 dirulaguntza ematen den unean.
Gainerakoa, egindako inbertsioa eta horri dagozkion gastuak justifikatu ondoren, bai eta sortutako lan-kontratuak ere, deialdian eta emakida-ebazpenean ezarritako baldintzen arabera, aurkeztutako proiektuaren arabera.

Nori dago zuzenduta
Euskal Erregistroan gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezi gisa kalifikatu eta inskribatutako enplegu-zentro bereziak.
Betekizunak
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Ez dago zigortuta, ez penalki eta ez administratiboki, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, hauek barne:
-Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Gabeko Bizitzarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoak 16ko 1/2023 Legegintza Dekretuan jasotako sexu-diskriminazioan edo diskriminazio anizkoitzean erortzeagatik.
-Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaak onartutako Lan Arloko Arau-Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 4.1.b) eta 46bis1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dago laguntza eta dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2013 Legegintza Dekretauan aurreikusitakoak barne:
-Indarrean berdintasun planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
-Sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du itzuli beharrik dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. Artikuluan aurreikusitako moduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, honako hauek barne: Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak) edo martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoak) ezarritakoaren arabera edo Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dago Dirulaguntza Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan dirulaguntzaren onuradun izateko aurreikusitako gainerako egoeretan.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erakunde eskatzailea ez dago berreskuratze-agindu baten menpe, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erakunde eskatzailea ez da krisian dagoen enpresatzat hartzen, 651/2014 (EB) Erreglamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erakundeak ez du legez ezarritako kausarik eta dirulaguntzak eskuratzea galarazteko, Emakumeen eta Gizonen Berdinasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoa barne.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ekonomia Zirkularrerako Kutsatutako Hondakinei eta Lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen aurreikusitako arau-hauste larria edo oso larriagatik ez da zehatu administrazio-bidean ebazpen irmo bidez, edo , zehapena jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak bete ditu eta zehapena ordaindu beharko du.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Enpresaren deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen du, Dirulaguntzaren Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. Artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua
945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
0137616Eskabidea
Eskabidea jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.
Elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia erkidegoko egoitza elektronikoko "nire karpeta" atalaren bidez egingo dira: https://euskadi.eus/nirekarpeta
-
Fakturak edo aurrekontuak erantsi.
- 43. artikuluaren 6. apartatuan aipatu den kasuan:
-
Eskaera egiteko unean oraindik ez badira hornitzaileak bilatu eta hautatu, dokumentazio hori amaieran aurkeztu beharreko dirulaguntzaren justifikazioarekin batera aurkeztu beharko da.
- Erakundearen legezko ordezkaritza bada, eskabidean eskatutako dokumentazioaz gain, hurrengo hau ere aurkeztu beharko da:
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Ez dago zigortuta, ez penalki eta ez administratiboki, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, hauek barne:
-Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Gabeko Bizitzarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoak 16ko 1/2023 Legegintza Dekretuan jasotako sexu-diskriminazioan edo diskriminazio anizkoitzean erortzeagatik.
-Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaak onartutako Lan Arloko Arau-Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 4.1.b) eta 46bis1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dago laguntza eta dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2013 Legegintza Dekretauan aurreikusitakoak barne:
-Indarrean berdintasun planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
-Sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du itzuli beharrik dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. Artikuluan aurreikusitako moduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, honako hauek barne: Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak) edo martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoak) ezarritakoaren arabera edo Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dago Dirulaguntza Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan dirulaguntzaren onuradun izateko aurreikusitako gainerako egoeretan.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erakunde eskatzailea ez dago berreskuratze-agindu baten menpe, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erakunde eskatzailea ez da krisian dagoen enpresatzat hartzen, 651/2014 (EB) Erreglamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erakundeak ez du legez ezarritako kausarik eta dirulaguntzak eskuratzea galarazteko, Emakumeen eta Gizonen Berdinasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoa barne.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ekonomia Zirkularrerako Kutsatutako Hondakinei eta Lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen aurreikusitako arau-hauste larria edo oso larriagatik ez da zehatu administrazio-bidean ebazpen irmo bidez, edo , zehapena jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak bete ditu eta zehapena ordaindu beharko du.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Enpresaren deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen du, Dirulaguntzaren Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. Artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabidea aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua