Gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak 2024

[ID_2024]

Deskribapena


Xedea

2. oinarria.- Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta honako jarduketa hauek finantzatzeko erabiliko dira:

a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteren konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

c) Desgaitasuna duten pertsonak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

d) Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako ustiategien edo ustiategi mistoen titularrak sartzea nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibetako bazkide mugagabe gisa.

Aurrekontuko zuzkidura

695.000

Prestazio ekonomikoa

Lan eta Enplegu Sailak honako zenbateko hauek emango ditu, diru-laguntza gisa:

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 3.000 euro.

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.500 euro.

d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

2.– Kopuru horrek hirurehun (300) euroko igoera izango du, gehienez jota, ondorengo ataletan aipatutako kontzeptu bakoitzarengatik, eta metatu ahal izango dira:

a) Emakumea izatea.

b) Desgaitasuna duen pertsona izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea, ta gutxienez ehuneko 45eko ezintasuna onartura edukitzea.

c) Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, kooperatiba edo lan-sozietate batean bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

d) Guraso bakarreko familiako aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten seme edo alaba bat edo batzuk haren mende izatea.

e) Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak. Egoera horretan daudela kontuan hartuko da haiek eta haien seme-alabek indarkeria fisiko edo psikikoaren biktima izan badira, ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dela medio modu egonkorrean harekin lotuta egon den edo lotuta dagoen pertsonak eragindakoa bada, betiere gertakari horiek genero-indarkeriaren biktimak babesteko aginduarekin egiaztatu badira, edo ministerio fiskalaren txostenaren bidez. Txosten horrek adierazi behar du jasota dauden zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, genero-indarkeriako gertakariek eragindako babesteko agindua edo kondena-epaia ematen den bitartean.

f) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututako laneratze-enpresa batean bukatu dutenak. Dekretu horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, baldin eta sozietate kooperatibo edo lan-sozietatean sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteetan gertatzen bada.

g) Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuaren III. kapituluaren II. tituluak haien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera –dekretu horrek arautzen du terrorismoaren biktimei laguntzeko programa–, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.

h) Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

3.– Ematen den diru-laguntzak ez ditu gaindituko, inola ere, pertsona onuradunak harpidetutako kapitalari (gehi, sarrera-kuota edo jaulkipen-prima) dagozkion portzentajeak, zehazki, dagokion kooperatiba-sozietatean edo lan-sozietatean bazkide gisa sartzerakoan:

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 100.

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 50.

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75.

d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partziala eginez gero, portzentajea izango da harpidetutako kapitalaren % 50.

4.– Edonola ere, kapital-ekarpen horrek eskatzaileak egindako benetako diru-ekarpena izan behar du, eta ez da kontuan hartuko lagapen, dohaintza edo doaneko bestelako formularen bidez egindako ekarpena edo ekarpen-zatia.

 

Ordainketa-modua:

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, diru-laguntza esleitu eta berehala.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

– 1.a), 1.b) eta 1.c) artikuluetan adierazitako kasuetan, eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe moduan sartzea 2023ko uztailaren 1etatik eta 2024ko ekainaren 30a bitartean, bi egun horiek ere barnean direla.

– 1.d) artikuluan ageri den kasuan, eskubide osoarekin bazkide mugagabe moduan sartzea 2023ko uztailaren 1etatik eta 2024ko ekainaren 30a bitartean, bi egun horiek ere barnean direla.

2.– Berariazko eskakizunak:

a) Langabeen kasuan:

– Langabe gisa erregistratuta egotea enpleguko zerbitzu publikoan, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunaz. Antzinatasun horrek etenik gabekoa izan beharko du, eta bazkide bezala sartu aurrekoa, bi egoeren arteko etenik gabe. Baldintza hori bete behar izanez gero, ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibei buruzkoak, araututako probaldia hasteko egunean bete beharko da.

– Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira langabetu horiek.

b) Besteren kontura lan egiten duten langileak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

– Besteren konturako langileak onuradun izan daitezke, baldin eta bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakundean sartu aurreko lan-kontratua sei hilabetetik gorako antzinatasuneko kontratua bada enpresan bertan. Ez da diru-laguntzarik emango lan-kontratu mugagabea goi-zuzendarien lan-harreman berezia arautzen duen 1382/1985 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barnean egin bada.

– Legezko subrogazio baten haritik eta gizarte-ekonomiako erakundea esleipendun suertatzen den zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida baten ondorioz, langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakunde batean sartzen diren kasuan, ezinbesteko baldintza izango da sartutako bazkideak jatorrizko erakundean kontratu mugagabea izan duten besteren konturako langile izatea.

c) Desgaitasuna duten pertsonak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

– Desgaitasuna duten pertsonak izanda, enplegu-zentro berezietatik badatoz eta gizarte-ekonomiako erakunde batean era iraunkorrean sartzen badira, betiere kontuan hartuta gizarte-ekonomiako erakunde hori izan daitekeela haien zerbitzuak ematen zituzten enplegu-zentro berezia. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira
langabetu horiek.

– Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, desgaitasuna duten pertsonak izango dira gutxienez % 33ko baliaezintasuna onartuta duten gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsorialak.

d) Nekazaritza-kooperatibetan sartzen direnen kasuan:

– Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titular izatea, betiere beren kasa eta zuzenean egiten badituzte hura ustiatzeko beharrezkoak diren jarduerak, denbora osoan edo partzialean.

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibetan bazkide gisa sartzea.

– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiapenak izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatiba bateko bazkide badira, bazkide izaten gutxienez 5 urte daramatela, justifikatutako arrazoi objektiboak direla medio nekazaritza-kooperatibaz aldatzen badira, arrazoi horiek egiaztatuko dira nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak emandako aldeko txostenaren bitartez.

3.– Baldintza orokorrak: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aipatzen diren baldintzen mende dauden pertsona edo erakundeak ezingo dira agindu onek araupetutako diru-laguntzen onuradun izan.

Eskaera aurkeztean, baimena ematen zaio Gizarte Ekonomiaren zuzendaritzari zuzenean egiazta dezan erakunde eskatzaileak erga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela. Hala ere, baimena berariaz ukatu ahal izango da, eta, kasu horretan, erakunde eskatzaileak ogasun-agintaritzaren eta Gizarte Segurantzaren administrazio-instantziek eginiko ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Betebehar horiek egunean izatea nahitaezkoa da onuradun izateko, baita onuradun gisa irauteko ere emandako diru-laguntza likidatu arte.



Eskakizunak:

  • Desgaitasun onartua egiaztatzeko | Onartutako desgaitasun bat izatea

  • Lana lortzeko zailtasuna izatea egiaztatzeko | Enplegua lortzeko zailtasun bereziren bat izatea

  • Zerbitzu medikuen premia egiaztatzeko | Zerbitzu medikoen premia izatea
  • Pertsona fisikoen errenta-maila egiaztatzeko. | Errenta-maila ..........izatea

  • Seme-alabaren edo ardurapeko adingabearen zaintza egiaztatzeko | Seme-alaba edo ardurapeko adingaberen baten zaintza edo jagoletza izatea

  • Bizikidetza-unitatearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizikidetzako unitatea zein kidek eratzen duten jakinaraztea

  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizilekua hemen izatea:
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Terrorismo biktima izatea egiaztatzeko | Terrorismoaren biktima izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Familia ugaria duzula egiaztatzeko | Familia ugaria izatea

  • Genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzeko | Genero-indarkeriaren biktima izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0053821

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


6. oinarria.- Nahitaezko dokumentazioa.

1.- Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Oro har.

- Bazkide-izaera egiaztatu behar da, administrazio-organoaren erabakiari buruzko ziurtagiriaren bidez, non zehaztuko baita noiz hartu den iraupen mugagabeko eta eskubide osoko bazkide-izaera.

– Sozietateak emandako ziurtagiria, non adieraziko baita zenbateko kapitala harpidetu duen eskatzaileak enpresan bazkide gisa sartzeko. Ziurtagiri horretan, kasuan-kasuan, banaka adierazi beharko dira sarrera-kuotari eta hasierako ekarpenari buruzko kopuruak.

- Alderdi hauek egiaztatuko dituen erantzukizunpeko adierazpena:

·         - Ea eskatzailea beste laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ari den xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo entitate pribatuetatik.

·         - Eskatzaileak ez duela ezarrita zigor penalik edo administratiborik, galarazten dionik dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzea.

·         Eskatzaileak ez duela legezko debekurik ezgaitzen duenik dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko.

·         Bete egiten dituela indarrean dauden legeetan ezarritako betebeharrak.

·         Egiazkoak eta osoak direla eskabideko datuak eta aurkeztutako dokumentuak, eta bere gain hartzen duela haien egiazkotasunari buruzko erantzukizuna.

b) Langabeak.

- Langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzko ziurtagiria, enplegu-zerbitzu publikoak emana.

- Dagokion enplegu-zerbitzu publikoaren ziurtagiria, non egiaztatu behar baita, hala badagokio, zenbat aitortu zaion ordainketa bakarreko langabezia-prestazioan.

c) Besteren konturako langileak

.- Lan-bizitzaren txostena, lan-kontratua hasi den egunetik aurrerakoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, non agertu behar baita kontratu horrek sei hiletik gorako antzinatasuna duela.

- Epemugarik gabe eta eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartu aurretik eskatzaileak erakundearekin zeukan erlazioari buruzko ziurtagiria, enpresak emana. Hau da, langilearekiko erlazioari dagokionez, argitu behar du ea besteren konturako langilea zen edo bazkide langilea edo iraupen mugatuko lan-bazkidea zen.

- Legezko subrogazio baten ondorioz sartuz gero, zerbitzu-kontratua edo administrazio-emakidarena, legezko subrogazioa egiaztatzeko.

d) Desgaitasuna duten pertsonak.

- Minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, dagokion foru-aldundiak emana, non adieraziko baita zein den minusbaliotasun-maila.

e) Nekazaritza eta elikagaigintzako kooperatibetara sartzea:

- Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien erregistroaren ziurtagiria, dagokion foru-aldundiak emana, non adieraziko baita nor den ustiategiaren titularra, hala badagokio; nekazaritza-araubideko lan-bizitzaren agiria, edo nekazaritzako besteren konturako langileen araubide berezikoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emana.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibaren bateko bazkideak badira, honako hauek aurkeztu beharko dira: baja hartuko duten kooperatibaren ziurtagiria (kooperatiba horretan igarotako aldia azaldu beharko da), eta aldaketa hori egiteko premia objektiboaren aldeko txostena, nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak emana.

- Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baitu zer dedikazio-erregimen daukan (partziala edo osoa) nekazaritza-ustiategian.

f) Hala badagokio, hauek:

- Kasuan-kasuan, espetxe-egoera egiaztatzen duen agiria: Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena / Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren autoa / Espetxeak emandako ziurtagiria.

- Bizikidetza-ziurtagiria, familia-liburuaren kopia eta erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita ordaindutako jarduerarik ez duen seme edo alaba bat edo gehiago dituela bere kargura, baldin eta sartzen diren pertsonek euren kargura badute ordaindutako jarduerarik gabeko ondorengo bat edo gehiago.

- Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, aurreko lanpostuko lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duten agiriak. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia, eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duten agiriak.

- Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonen kasuan, genero-indarkeriaren biktima babesteko aginduaren kopia, edo Fiskaltzaren txostena, non adierazi behar baita salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela zantzuen arabera eta babes-agindua eman arte behintzat, edo genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia.

- Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.

- Toxikomano ohien kasuan, onuraduna errehabilitazio-programan sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk