Kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia (HEZKOOP-2024).

[HEZKOOP]

Deskribapena


Xedea

1.– Agindu honen xedea da irakaskuntza-kooperatibek edo itunpeko ikastetxeen titular diren fundazioek izenpetutako maileguak finantzatzeko laguntzetarako deia egitea, baldin eta maileguak hezkuntza-erabilerarako higiezinak erosteko edo eraikuntza berriko obrak egiteko, eraikuntzak handitzeko, ordezteko eta indarreko legeriak eskatutako betekizunetara egokitzeko eskatu badira. Hezkuntzako eraikinen eraikuntza arautzen duen araudian zehaztutako espazioen gaineko jarduketak bakarrik lagunduko dira diruz.

2.– Dirulaguntza Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan egindako inbertsioetarako izenpetutako maileguetarako izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

24.000.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen ondorioetarako, diruz lagundu ahal izango dira 2. artikuluan zehazten diren zentroetako titularrek finantza-erakundeekin izenpetutako maileguak, deialdi honetan ezarritako baldintzetan, 50.000 euro edo gehiagokoak, baldin eta inbertsioa amaitzeko epea 2021eko urriaren 1etik 2024ko urriaren 29ra bitartekoa bada.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa zatika, hiru hilean behin ordainduko zaie dirulaguntzaren onuradunei, hiruhilekoa amaitu ondoren, gehienez ere zortzi urtean, onuradunek dagokion hiruhilekoan mugaeguneratutako zenbatekoak kreditu-entitateei ordaindu dizkietela egiaztatu ondoren. Lehenengo ordainketa 2024ko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoei dagokiena izango da, mugaeguneratutako kopuruak kreditu-entitateei ordaindu dizkietela adierazten duen frogagiria aurkeztu ondoren. Ordainketa horiek ez dute gaindituko dagokion aldian sortutako kuotaren zenbatekoa. Justifikazio-agiriak Nire Kudeaketak atalaren bidez izapidetuko dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/.

Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak bateragarriak dira beste edozein administrazio publikok emandakoekin, betiere laguntza horien baturak gainditzen ez badu agindu honetan jasotako diruz lagundu daitekeen kopurua. Muga hori gainditzen bada, gehiegizko kopuru hori kendu egingo zaio agindu honen arabera emandako dirulaguntzaren zenbatekoari. Era berean, bateragarriak dira hezkuntza-ituneko eskola unitateko gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluko berritzeak eta inbertsioak egiteko partida jasotzearekin.

Gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4 h) artikuluan ezarritakoaren arabera (IV. eranskina).

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeak.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko mailetan itundutako ikastetxeak.

Betekizunak

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela ziurtatzea/egiaztatzea (II. eranskina erabili).
  • b) Entitate eskatzaileak ez duela laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik, edo ez duela horretarako legezko debekurik.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, edo horretarako legezko inolako debekurik, sexu-diskriminazioagatik izan daitezkeen debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoari jarraituz.
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Kreditu-entitateei maileguen 2024ko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoei dagozkien banku-ordainketak egin zaizkiela egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Jabearen baimena obrak exekutatzeko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0190305

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatutako inbertsio edo obra bakoitzeko eskaera bana aurkeztu beharko da. Hainbat inbertsioetarako mailegu bera aurkezten den kasuetan, eskaeran adierazi beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua hau EHAAn agitaratu eta sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako balditzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu horretarako adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk