2024-2025 ikasturterako zero eta hiru urte bitarteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzako laguntzak

[HAURPRI]

Deskribapena


Xedea

2024-2025 ikasturtean, titulartasun pribatuko ikastetxeek Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko diruz laguntzea, itunpeko ikastetxeetako hirugarren mailako gelak izan ezik.

Aurrekontuko zuzkidura

16.405.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi alditan ordainduko da.

Lehenengoan, dirulaguntza guztiaren % 30 ordainduko da, Hezkuntzako sailburuaren ebazpena sinatu ostean.

Bigarren ordainketa, gainerako % 70a, 2025ko uztailean ordainduko da, laguntza justifikatu ondoren.

Ebazpen-proposamena banan-banan eta elektronikoki jakinaraziko zaie interesdunei. Ebazpenak bide elektronikoz jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Pertsona edo erakunde onuradunek 5 eguneko epea izango dute behin betiko ebazpen‑proposamena onartzeko edo ukatzeko. Alde horretatik, pertsona edo erakunde onuradunek ebazpen-proposamenaren jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

Nori dago zuzenduta


Haur Hezkuntzako lehen zikloko EAEko ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • 2024-2025 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena izatea. Itunpeko ikastetxe pribatuetan, kanpoan geratuko da Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren kurtsoa (bi urtekoen gela).

  • Beste edozein administrazio, ente publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea Hezkuntza Sailburuordetzari.

  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan epai irmo bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso duten pertsonak edo erakundeak, edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso dutenak.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin duten pertsonak edo erakundeak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak ?konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu?, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan administrazioarekin egindako edozer kontratu ebazpen irmoz indargabetu bada, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan diren pertsonak edo erakundeak.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan egoera honetan dauden pertsonak edo erakundeak: Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean sartuta egotea legezko ordezkaritza duena, eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguak izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituzten pertsonak edo erakundeak.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan egoitza fiskala erregelamenduaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean duten pertsonak edo erakundeak.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ez dituzten pertsonak edo erakundeak, erregelamenduaren arabera zehazten den moduan.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso duten pertsonak edo erakundeak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-aldi osoan.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek. Ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.
  • Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan ekonomia zirkularra bultzatzeko eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsonak edo erakundeak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0097014

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena. Ebazpen hori ikastetxe eskatzaileei jakinaraziko zaie, eta, denek jakiteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


2025eko ekainaren 1etik 15era, diruz lagundu diren pertsonek edo erakundeek Haur Eskolako 2024-2025 ikasturteko gastu eta diru-sarreren justifikazioa bidali beharko dute Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzara, inprimaki normalizatuaren bidez (V. eranskina). Inprimaki‑eredua euskadi.eus webguneko egoitza elektroniko honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0097014

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk