Zero eta hiru urte arteko umeentzako haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako dirulaguntzak (2024-2025).

[HAURMUNI]

Deskribapena


Xedea

0-3 urte arteko haur-eskolen titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

3.500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa –% 30ari dagokiona–, hitzarmena sinatu ondoren sartuko da indarrean.

b) Bigarren ordainketa –gainerako % 70ari dagokiona– dirulaguntzaren onuradunak 2024-2025 ikasturtean izandako gastu eta diru-sarreren agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ondoren egingo da; justifikazio hori udal-idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiri bidez egingo da.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udaletxea izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Haur-eskolen titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan (betiere haur-eskolak Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautzen dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean sartu aurretik sortu baziren). Gizarte Laguntzako Institutu Nazionalak bere garaian transferitutako haur-eskolen titular diren udalek ere parte hartu ahal izango dute, betiere eskaerak aurkezteko epea hasten denean ez badute bat egin Haurreskolak Partzuergoarekin.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ogasunarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso badira edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik, hala adieraztea.

  • Epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta ez egotea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatuta ez egotea.

  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, kausaren batean erruduntzat jo badira.
  • Ezingo dira dirulaguntzaren onuradun izan hauetako egoeraren batean dauden erakundeak: Legezko ordezkaria Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean sartuta badago, eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguak baditu, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
  • Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta izatea, erregelamenduaren arabera zehazten den moduan.
  • Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez izana lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-aldi osoan.

  • Enpresek Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar badute, hori izatea. 50 langiletik gorako enpresek egiaztatu behar dute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.

  • Ezingo dira dirulaguntzaren onuradun izan egoera honetan dauden erakundeak: Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehatuta daudenak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
  • Ezin izango dute dirulaguntza jaso desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu ez dutenak.
  • Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2., 3., 4. eta 5. apartatuetan azaldutako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak. Eskatzaileak dirulaguntzak jasotzeko debekurik ez duela egiaztatuko da 13. artikulu horren 6., 7., 8. eta 9. apartatuetan agertzen den moduan, eta aplikagarria izango da, halaber, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096914

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabete baino lehenago.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hitzarmena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu 2025eko uztailaren 1etik 31ra.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk