Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko dena, ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan -Next Generation EU.

[HAURMUNI-NEXTG03]

Deskribapena


Xedea

Europar Batasunak finantzatua - Next Generation EU

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Haur Eskolen titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Haurreskolak Partzuergoarekin hitzartutako udalei laguntzak emateko deialdia egitea, 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean Haur Hezkuntzako lehen zikloan sortutako titulartasun publikoko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

10.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako, guztira, 10.000.000 euro bideratu dira, honela banatuta:

2024. urtea

% 40

4.000.000,00

2025. urtea

% 60

6.000.000,00

Dirulaguntza, GUZTIRA

10.000.000,00

Ordainketa-modua:

1.– Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:

a) Lehenengoa emandako guztiaren % 40 izango da, eta Agindu honen 16. artikuluan aipatzen den Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpena onartu ondoren ordainduko da.

b) Bigarren ordainketa, gainerako % 60, diruz lagundutako jarduera behar bezala justifikatu eta dirulaguntzaren xedea eta helburua bete direla egiaztatu ondoren egingo da. Dirulaguntza jasotakoan, entitate onuradunak sarreraren kontabilitate-agiria aurkeztu beharko du.

Ezarritako justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaindutakoak hartuko dira egindako gastutzat.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 18.000 eurokoa izango da sortutako plaza berri bakoitzeko, baldin eta horretarako kreditu nahikoa badago aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, onuradunen eta sortutako plazen kopuruaren arabera.

Plaza sortu berritzat jotzen dira hiru urtetik beherako haurrentzako eskola-plaza publikoak, 2021eko urtarrila baino lehen ez zeudenak, kontuan hartuta plaza horiek ez dituztela inolaz ere ordezten eraikin publikoetan edo udal-titulartasuneko eraikinetan dauden plazak. Laguntza horiek 2021eko urtarriletik aurrera baimendutako eta hezkuntza-plaza gisa martxan jarritako plazen gastuetara bideratzen dira, kontuan hartuta obrak 2021eko urtarriletik aurrera amaitu behar direla.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Eskakizunak:

  • Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-eskolen titularra den Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea, 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean titulartasun publikoko Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berriak sortzeko azpiegitura-gastuak finantzatu dituen Haurreskolak Partzuergoari atxikita dagoena.
  • DNSH "Do Not Significant Harm" printzipioa (ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa) erabat betetzen dela bermatzea, proiektuen diseinuaren eta exekuzioaren fase guztietan eta jarduera bakoitzerako banaka.

  • Interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik ez dagoela bermatzea, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana.

  • Helburu bererako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik ez eskuratzea, kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitza izan gabe, estatuko zein nazioarteko beste edozein administraziotatik edo erakunde publikotatik.
  • Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea
  • Bermatzea entitateak badakiela finantzaketa hori Europar Batasuneko SEMetik datorrela.

  • Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari berariaz baimena ematea Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko.

  • Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak (dokumentu elektronikoak barne) zaintzea eta gordetzea.

  • Komunikazio-obligazioak betetzea

  • Beren identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea
  • Diruz lagundutako jardueren exekuzioaren fidagarritasunaren eta jarraipenaren arduradunak izatea

  • Inplikatutako administrazio publikoek elkarri datuak lagatzea onartzea
  • Ezarritako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzea

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Kontzeptu berberengatik eta zentro eta plaza berengatik laguntzarik jaso ez izana.
  • Pertsona onuradun edo erakunde laguntzaile izateko debekurik ez izatea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Berdintasun-plan bat indarrean izatea, Estatuko araudiaren arabera.
  • Enpresak 50 langile baino gehiago baditu, egiaztatu beharko du neurriak ezarri dituela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1240801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko edo ukatzeko behin betiko ebazpena Hezkuntzako sailburuordeak emango du, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Bestelako laguntzekiko bateragarritasuna


- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako inbertsio-proiektuek Batasunaren beste programa eta tresna batzuetatik jaso dezakete laguntza, baldin eta laguntza horrek ez badu estaltzen programa honen dirulaguntzak dagoeneko finantzatzen duen kostu bera.

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, isolatuta edo beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostua (% 100) baino handiagoa, Dirulaguntzei buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluaren, HFP/1030/2021 Aginduaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari dagozkion funtsei buruz garatzen den beste araudi baten arabera.

Gastu baterako dirulaguntza edo laguntza bat baino gehiago jasoz gero, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean lortutako soberakina itzuli beharko da, bai eta dagokion berandutze-interesa ere (DLO, 37.3 artikulua.).

- Nolanahi ere, dirulaguntzaren onuradun den udalak entitate emaileari jakinarazi beharko dio beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik helburu bererako dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso dituen, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.d) artikuluan adierazten den moduan.