Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak 2024

Deskribapena


Xedea

2024. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketa ofizialak antolatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezartzen du Aginduak. Deialdi honi dagokionez, goi-mailako kirol-lehiaketatzat hartuko dira nazioarteko esparrua eta izaera duten lehiaketak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.
  • Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
  • Lehiaketa guztietan ere, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
  • Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde ezberdin bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

Boxeo kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: nazioarteko titulu ofizial bat lortu daiteken goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa.

Agindu honetatik kanpo geratzen dira honako lehiaketa hauek: kirol ikuskari edo erakustaldi direnak, eta, halaber, nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.

Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako dirulaguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000

Prestazio ekonomikoa

2024rako, deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura berrehun mila (200.000) eurokoa da guztira; horietatik ehun mila (100.000) euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta ehun mila (100.000) euro 2025rako konpromiso-kredituari.

Jarduera bakoitzeko dirulaguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da, gehienez.

Ezarritako muga aplikatzearen ondorioz ez bada erabiltzen deialdian ezarritako balorazio-irizpideen arabera egindako banaketaren arabera esleitutako zenbateko osoa, behar diren doikuntzak egin ahal izango dira soberakina zenbateko osagarriak esleitu ahal zaizkien onuradunen artean banatzeko. Banaketa berri hori egiteko, soberan dagoen zenbatekoa birbanatuko da lehen aipatutako mugak gainditu ez dituzten erakunde eskatzaileen artean.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:

  • lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamar, esleipen-ebazpena jakinaraztean eta hura onartzeko epea igarotakoan gauzatuko da;
  • eta bigarrena, gainontzeko berrogeita hamar, 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatzean, zeina 2025ko martxoaren 1 baino lehenago burutu beharko baita.

Nori dago zuzenduta


Euskal kirol-federazioak

Kirol elkarteak

Kirola helburutzat duten merkataritza-sozietateak

Kirol jarduerak, beste erakunde antolatzaileak

Betekizunak

  • Jardueraren memoria - eskaeran bertan beteko da

  • Aurrekontua - eskaeran bertan beteko da
  • Egutegi ofizialaren kopia

  • KKGren baimena

  • Emaitzak ofizialak

  • Lehiaketako programa

  • Hitzarmena (baldin badago)

  • Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
  • Onuradunen betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096013

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du organo kudeatzaileak helarazitako proposamena aztertu ondoren, sei hileko epean, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera. Ebazpen horren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


1.    Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon behar da. Izena emateko edo datuak eguneratzeko Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarren Erregistro Telematikoaren web orri hau erabili  https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2025ko martxoaren 1 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk