Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2024-2025 ikasturtea.
[GOI-MAILAKO BEKA OROKORRA]
Deskribapena
Xedea
Goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:
a) Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
b) Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
c) 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate publikoetan emandakoak.
d) Masterra eta Gradua eskuratzeko edo lortzeko beharrezkoak diren kreditu osagarriak edo prestakuntza-osagarriak.
e) Goi-mailako arte-ikasketak.
f) Goi-mailako ikasketa militarrak.
g) Goi-mailako erlijio-ikasketak.
Espezializazio-ikasketak egiteko bekak eta unibertsitateen berezko tituluak ez dira deialdi honetan sartzen.
Halaber, ezin izango da atzerriko unibertsitate-sistemen titulazioei dagozkien unibertsitate-irakaskuntzak egiteko bekarik eman.
Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2024. urtean ematea, eta aurreko ikasturtean ezin izan bazuten bekarik eskatu, matrikulazio-epea 2023ko abenduaren 31 baino geroagokoa zelako.
Aurrekontuko zuzkidura
28.460.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Bekadun bakoitzari dagokion bekaren azken zenbatekoa zein den jakiteko, aplikagarriak zaizkion osagai guztiak batu beharko dira, honen guztiaren arabera: bekadunaren, haren familiaren eta ikasketen egoera eta osagai horien arteko bateraezintasun-erregimena.
Hauek dira bekaren osagaiak:
a) Oinarrizko zenbatekoa; horren barruan honako hauek:
– Matrikularen prezio publikoa
– Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa
– Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa
– Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa
b) zenbateko osagarri aldakorra; horren barruan honako hauek:
– Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria
– Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
Ordainketa-modua:
Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

Nori dago zuzenduta
Unibertsitate mailako ikasleak
Betekizunak
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2023ko abenduaren 31n. Salbuespen gisa, baldintza hori ez da eskatuko sostengatzaile ekonomiko nagusietako batek gutxienez zergak Euskadin ordaintzen dituenean.
- Atzerritar jatorriko eskatzaileen kasuan, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Legezko egoiliartzat hartzetik kanpo geratzen da ikasketengatiko egonaldi-egoera, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
-
Ikasketa-betebeharrak: Matrikula egitea eta 2024-2025 ikasturtean 1. artikuluan zehaztutako ikasketetako bat egitea. Aldi batera hainbat ikasketa egiten badira, horietako bakarrentzat baino ez da beka jasoko, dagokion unibertsitateak ikasketa bakar modura eskaintzen duen gradu edo titulazio bikoitzak direnean izan ezik, betiere Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioan horrelakoak ikasketa-kode bakar batekin erregistratuta badaude.
Ikasketa-betebehar orokorrak:
1.– 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan. Horrez gain, betekizun akademikoak bete behar dituzte, bai eta artikulu honetan jasotako aprobetxamendu akademikoaren betebeharrak ere.
2.– Ikasleek aldi berean hainbat ikasketa egiten badituzte, bekaren bidez egin nahi dituzten ikasketei buruzkoak izan behar dute betekizun akademikoek eta aprobetxamendu akademikoaren betekizunak.
3.– Ikasle batek ikasturte batez unibertsitateko edo goi-mailako ikasketarik egin ez badu, ezarritako betekizunak bete beharko dira maila bereko ikasketen azken mailan.
-
Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak, ikasketa horietarako beka jaso zuten ala ez kontuan hartu gabe.
Ondorio horietarako, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa dutenek beka lortu ahal izango dute eskuratutako titulua ordezkatuko duten gradu-ikasketak egiteko (edo gradura egokitzekoak). Hala ere, titulazio hori lortzeko gainerako kreditu guztiak matrikulatu beharko dituzte.
Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailara (Masterra) esleitutako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomadunaren titulu ofizial bat dutenak izan ahal izango dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak, baina inola ere ez 2. mailari atxikitako Graduetan beka jarduteko.
-
Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.
1.– Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi-mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, dirulaguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.
Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eta master ofiziala egiten ari diren ikertzaileentzako bekak bateraezinak dira, edozein erakundek emanda ere.
Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala.
Unibertsitate berean edo beste batean beste ikasketa batzuk aldi berean egiten dituen arren, ikasle batek ere ezin izango du Eusko Jaurlaritzaren beka bat baino gehiago jaso.
2.– Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren % 100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.
- Ez da beharrezkoa izango eskatzaileak aurreko ikasturteko espediente elektronikoan sartu zituen dokumentu iraunkorrak aurkeztea, baldin eta haietan adierazitako informazioa aldatu ez bada. Dokumentu horiek, besteak beste, dibortzio-epaia, hitzarmen arautzailea, IBANen banku-ziurtagiria, alokairu-kontratua (aldatzen ez bada), jabetza-erregistroko ohar soila, salerosketa-eskriturak, guraso baten heriotza-ziurtagiria edo desgaitasun-mailaren ziurtagiria izan daitezke. Aldi baterako agiriak, eskatzailearen zirkunstantzia pertsonalen arabera urteko eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharko dira: errolda kolektiboa, matrikula, alokairua edo bizilekua ordaindu izanaren egiaztagiria, agiri akademiko guztiak, nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartu izanaren justifikazioa eta, hala badagokio, beste dokumentu batzuk.
-
Matrikularen prezio publikoa-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak
1.– Matrikularen prezio publikoa-osagaia kontuan hartuko da, bekadunak 1. artikuluan zehaztutako ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan edo Estatuko beste ikastegi batzuetan egiten baldin baditu.
2.– Matrikularen prezio publikoaren zenbatekoa prezio publiko ofiziala izango da, 2024-2025 ikasturtean akademia-zerbitzuetarako ezarritakoa.
3.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
4.– Ikasleak 2024-2025 ikasturtean egiten duen matrikulako irakasgai eta kreditu guztiak barne hartuko ditu matrikularen prezio publikoaren zenbatekoak, baldin eta irakasgai eta kreditu guztiak titulu edo espezialitate bakarrarenak badira, titulu hori lortzeko beharrezkoak badira eta lehenengo edo bigarren matrikularenak badira. Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak edo ikasgaiak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko, ezta ordaindu ere.
5.– Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu behar dira honako arau hauek:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, prezioa izango da Hezkuntzako sailburuaren aginduak ezarritakoa. Agindu horren bidez, 2024-2025 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate pribatuetan eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitate publikoetan edo pribatuetan, zenbatekoa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegi publikoetan titulu eta ikasketa-plan berarentzat ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa izango.
Eskaini diren gradu- eta master-ikasketa ofizialetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, zenbatekoa ezarriko da esperimentaltasun-mailaren eta/edo jakintza-arloaren arabera, eta Hezkuntzako sailburuaren aginduko eranskinetan ezarritakoari jarraituko zaio. Agindu horren bidez, 2024-2025 ikasturterako UPV/EHU goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.
UPV/EHUn baliokiderik ez duten eta, beraz, esperimentaltasun-gradua prezio publikoei buruzko aginduan jasota agertzen ez den Graduko ikasketen kasuan, ikasketa horien irakaskuntza-adarraren eta UPV/EHUn ematen diren beste antzeko ikasketa batzuei esleitutako prezioen arabera kalkulatuko da matrikularen zenbatekoa.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko goi ikasketetarako, Hezkuntza sailburuaren aginduak, Hezkuntza sailak 2024-2025 ikasturtean ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituenak, ezartzen duena izango da prezioa.
Aurreko egoera guztietan, matrikularen prezio publikoa osagaiaren zenbatekoa ezin izango da eskatzaileak ordaindutakotik gorakoa izan.
-
Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak
1.– Ezohiko osagaia erabiliko da ekonomia-egoera bereziki zaila duten pertsonei ikasten laguntzeko. Horregatik, eskatzaileek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:
a) Ikasketa presentzialak egitea.
b) Gutxienez ere, 60 kredituko matrikula egin izana. Araudi akademikoarengatik gradu bukaerako lanean matrikulatu ezin diren graduko azken kurtsoko ikasleek, matrikulatu diren kredituen eta gradu bukaerako lanaren kredituen batuketa, gutxienez, 60koa bada, izango dute osagai hori jasotzeko aukera.
c) 29. artikuluan zehaztu den errendimendu akademikoa betetzea.
d) Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 1. muga.
e) 2023ko zerga-ekitaldian laguntza sozialetako batzuk kobratzen ari zirela justifikatzea, hala nola Lanbidek antolatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako dirulaguntza osagarria, eta Gizarte Segurantzako Institutuko Nazionalak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituzten laguntzak, bai eta eska daitezkeen beste udal edo foru-laguntza batzuk ere.
2.– Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa 1.700 eurokoa da.
3.– Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa ez da bateragarria ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarriarekin.
-
Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak
1.– Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa egoitzaz aldatzeko ikasleek egin behar dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Egoitza-aldaketa ikasturtean egingo da, ohiko bizilekuan bizi beharrean, alokatutako pisu batean edo ikasle-egoitza batean edo antzeko baliabide batean bizitzeko. Dirulaguntza emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Ikasketak presentzialeko erregimenean egin behar dira ikasturte osoan. Ikasturte osoa 3 hilabetekoa, 3 hilabetetik gorakoa edo 6 hilabetekoa bada, egoitzaren osagaia % 50 txikiagoa izango da. 3 hilabetetik beherako egonaldietarako ez da egoitzaren osagairik izango.
Salbuespen gisa, egoitza-osagaia jaso ahal izango da ikasketa erdi-presentzialak egiten direnean, astean gutxienez bi eguneko egonaldia eta 15 kredituren baliokidea eskatzen duten eskola presentzialen portzentaje batekin, betiere ohiko bizilekutik ikastetxera dagoen distantzia 250 kilometrotik gorakoa bada.
b) Ostatu-gastua behar bezala egiaztatu behar da; Hezkuntza Sailak kontrakoa baimentzen ez baldin badu, ostatu hori ikastegiaren udalerri berean, edo albokoan egon beharko da.
c) Ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantziak 50 kilometrokoa edo handiagoa izan behar du.
Bigarren lauhilekoan/seihilekoan ohiko helbidetik at bizi behar izatea ordura arte justifikatzerik ez badago, eskabidean espresuki adierazi beharko da, bai eta aldi hori justifikatzeko dokumentazioa martxoaren 31 baino lehen aurkeztu ere. Kasu horietan, bigarren lauhilekoan/seihilekoan ohiko helbidetik at bizi behar izatea justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu arte ez da eskabidea ebatziko.
Ikastetxetik hurbilen dagoena edo eskatzailearen aita edo ama normalean bizi dena joko da familia-helbidetzat, legezko helbidearekin bat ez etorri arren.
2.– Ikasleak behar bezala egiaztatu beharko du ikasturte osoan ohiko bizilekutik kanpoko egoitza batean bizi dela, honako agiri hauetako bat aurkeztuta:
a) Alokairuko kontratuaren kopia, ikaslearen izena agertu beharko duena, fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia. Ez dira odolkidetasunaren 4. mailara eta ahaidetasunaren 2. mailara arteko senideenak diren etxebizitzen alokairuko kontratuak onartuko.
b) Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.
Bi kasuetan, Administrazioak, beharrezkotzat jotzen badu, beste alokairu-hilabete batzuk edo egoitza ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu.
3.– Errolda kolektiboan jasota dagoen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia 50 kilometrokoa baino txikiagoa baldin bada, egiaztatu egin beharko da ikasturtean zehar ohiko bizilekutik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, garraiobideen eskasia eta eskolen orduak direla-eta.
4.– Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da automatikoki aplikazioan: https://maps.google.es/. Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta. Bilaketan, betiere, ohiko helbidea jarri behar da lehenik, eta ikastetxea geroago.
5.– 15.3 artikuluaren arabera, familiaren laguntza ekonomikorik gabe bizitzeko baliabideak dituzten ikasleek ezingo dute eskuratu egoitza-osagaia; izan ere, ohiko bizilekutzat hartuko da ikasturtean zehar izango duten bizilekua, nahiz eta erroldan ageri den bizilekua ez izan.
6.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
7.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da egoitzari lotutako zenbatekoa oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako mugen barruan kokatuko da:
a) Errentak 1. mugan: 3.850 euro.
b) Errentak 2. mugan: 3.500 euro.
c) Errentak 3. mugan: 2.700 euro.
8.– Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa ezin da bateratu hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra.
-
Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak
1.– Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa ikasleen lana saritzeko erabiliko da, baldin eta ikasleek aurreko ikasturtean gutxienez 60 kredituko matrikula egin bazuten, eta 2023-2024 ikasturtean batez besteko nota 28. artikuluan zehaztutakoa bada. Araudi akademikoaren arabera 60 kreditutan matrikulatu ezin diren pertsonek ere osagai horretarako eskubidea izango dute, betiere matrikula 54 kreditukoa edo gehiagokoa bada.
2.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
3.– Osagai horren zenbatekoa 100 eta 250 euro artekoa izango da, 28. artikuluan zehaztutako batez besteko notaren eta ikasketa-motaren arabera. Masterren kasuan, 250 euroko zenbatekoa jasoko dute gehienez.
4.– Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa bikoiztu egingo da 1. mugaren barruko pertsonen kasuan.
-
Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria eta betekizunak.
1.– Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko ikasleek eskuratu behar dituzten liburuen, ordenagailu eramangarria edo/eta materialaren gastuak arintzea da ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarriaren helburua.

3.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da ikaskuntzari laguntzeko prozesuari lotutako zenbatekoa oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako mugen barruan kokatuko da:
– Errentak 1. mugan: 475 euro.
– Errentak 2. mugan: 375 euro.
– Errentak 3. mugan: 300 euro.
4.– Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria ez da bateragarria familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoarekin.
-
Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorraren betekizunak eta zenbatekoa
1.– Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorraren helburua da ikasleari laguntzea familia-egoitzatik ikastetxerako garraioaren gastua arintzen. Ohiko etxebizitza errolda kolektiboan jasotakoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean.
2.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 2. muga.
3.– Ikasketa presentzialen kasuan, hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra, eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegiraino dagoen distantzia laburrenaren arabera kalkulatuko da, honela:
– 5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.
– 10 kilometro baino gehiagotik 30 kilometro arte: 386 euro.
– 30 kilometro baino gehiagotik 50 kilometro arte: 763 euro.
– 50 kilometro baino gehiagotik 200 kilometro arte: 993 euro.
4.– Ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, direnean, hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra 200 eurokoa izango da, betiere, ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena 50 kilometrotik gorakoa baldin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.
5.– Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da ordenagailu eramangarria: https://maps.google.es/. Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.
6.– Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra eta egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa bateraezinak dira.
-
Desgaitasunen bat duten ikasleei zuzendutako arauak
1.– % 65eko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten ikasleek % 50era arte murriztu ahalko dute ikasgai-kopurua; murrizpen horrek ez du eraginik izango laguntzetan.
2.– Matrikula osorik egiten duten ikasleek % 50 gehiago jasoko dute dagokien bekaren osagai guztietan, matrikula-prezio publikoen salbuespenean izan ezik.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Unibertsitate Politika eta koordinazioko Zuzendaritza
uni.ikasketak@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Internet Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa 012
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
1010610Eskeraren aurkezpena
Ez da beharrezkoa izango eskatzaileak aurreko ikasturteko espediente elektronikoan sartu zituen dokumentu iraunkorrak aurkeztea, baldin eta haietan adierazitako informazioa aldatu ez bada. Dokumentu horiek, besteak beste, dibortzio-epaia, hitzarmen arautzailea, IBANen banku-ziurtagiria, alokairu-kontratua (aldatzen ez bada), jabetza-erregistroko ohar soila, salerosketa-eskriturak, guraso baten heriotza-ziurtagiria edo desgaitasun-mailaren ziurtagiria izan daitezke.
Aldi baterako agiriak, eskatzailearen zirkunstantzia pertsonalen arabera urteko eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharko dira: errolda kolektiboa, matrikula, alokairua edo bizilekua ordaindu izanaren egiaztagiria, agiri akademiko guztiak, nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartu izanaren justifikazioa eta, hala badagokio, beste dokumentu batzuk.
OSO GARRANTZITSUA:
- Dibortzio kasuetan derrigorrez aitaren eta amaren datuak gehitzea, nahiz eta eskatzailearekin batera erroldan ez egon. Kasu honetan, ezinbestekoa da dibortzioari buruzko sententzia eta hitzarmen arautzailea aurkeztea.
- Notifikazioetarako email helbide eta kontaktuko telefono bat baino gehiago jartzea gomendatzen da.
- Eskaerarekin batera derrigorrezkoak diren dokumentu guztiak gehitu behar dira. Dokumenturen bat faltako balitz kontaktu emailaren bidez eskatuko da. Kontuan izan Gora jotzeko errekurtso garaian ez dela onartuko subsanazio edota helegite garaian aurkeztu behar zen dokumenturik.
-
Nola aurkeztu eskabidea
Honako urrats hauek egin behar dira, eskabideak aurkezteko:
1. – Eskabidea eta gainerako izapideak erabat elektronikoak izango dira. Eskatzaileak esteka honetan dagoen aplikazioaren bidez aurkeztu beharko du eskabidea: Aplikaziora sarbidea
Eskabideak identifikatzeko eta sinatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio-bitartekoak eta sinadura elektronikoa erabili behar dira, helbide honetan eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/.
Eskabide elektronikoa formalizatu ahal izango da, ordezkaritza zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez egiaztatuz, baldin eta horren berri modu fidagarrian ematen badu. Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatzea gomendatzen da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak/.
2. – Pertsona behar bezala identifikatu ondoren, eskabide-formulario elektronikoa bete beharko da. Inprimaki horrek hainbat erlaitz ditu, datu pertsonalak, familiarrak eta akademikoak osatzeko. Bizikidetza-unitateko kide guztiek alta eman beharko dute beren nortasun-agiri eguneratuenarekin, NANarekin edo egoitza-baimenarekin (AIZ).
3. – Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa bide elektronikoz baino ez da aurkeztuko, eta agindu honen 32. artikuluan adierazitakoa izango da. Dokumentazio hori Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala onartzen duen 4/2010 Errege Dekretuan eta hura garatzeko araudian araututako formatuetara egokituko da. Eskabide elektronikoan nahitaezko dokumentu guztiak erantsi behar dira, «Dokumentu erantsiak» atalean.
4. – Eskabidea bete ondoren, interesdunak sinatu beharko du, egoitza elektronikoak onartutako sinadura elektronikoko sistemetako edozeinekin, eta ezarritako prozedura telematikoaren bidez bidali beharko du, ondorio guztietarako aurkeztuta. Ez dira kontuan hartuko bide telematikoz betetako eskabideak, baldin eta ezarritako aurkezpen-prozesua osatzen ez badute. Eskatzaileak gorde egin beharko du eskabide-frogagiria, hala behar izanez gero, ezarritako epean eta moduan aurkeztu dela egiaztatzeko.
5. – 33.1 artikuluan adierazitako eskaera aurkezteko epe orokorra amaitu ondoren, 33.2 artikuluan adierazitako salbuespenezko epeari heldu nahi dioten pertsonek beste eskabide bati ekin beharko diote.
6. – Deialdiarekin eta haren prozedurarekin zerikusia duen informazio guztia esteka honetan egongo da beti eskuragarri: https://www.euskadi.eus/unibertsitateko-ikasleak-unibertsitate-mailako-eta-goi-mailako-beste-ikasketa-batzuk-egiteko-bekak/web01-a3lagun/eu/.
- Eskatzaile guztientzat derrigorrezkoak diren dokumentuak
- Zirkunstantzia pertsonalen arabera derrigorrezkoak diren dokumentuak
-
– Alokairu-kontratuaren kopia osoa, eskatzailearen izena jasotzen duena, eta hilabete bat ordaindu izanaren egiaztagiria, 2024ko irailetik aurrerakoa.
– Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, zenbatekoa jasota, eta lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.
Bi kasuetan, eta beharrezkotzat jotzen badu, alokairu-hilabete gehiago ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu Administrazioak.
-
– 2023ko abenduaren 31ko datan duen ohiko etxebizitzaren alokairu-kontratua. Etxebizitza jabetzan badu, ez da ezer aurkeztu behar.
– Emantzipazio-programa batean parte hartzen badu: hori egiaztatzeko ziurtagiria, programa kudeatzen duen administrazioarena.
- Derrigorrezko agiriak, zirkunstantzia ekonomikoen arabera
-
Baina, salbuespen gisa, diru-sarrera, ondare eta bizibide guztiei buruzko dokumentazio gehigarria eskatu ahal izango zaie eskatzaileei, baldin eta elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez informaziorik lortu ezin izan bada.
- Zirkunstantzia akademikoen arabera derrigorrezkoak diren dokumentuak
-
– Masterra: ziurtagiri akademikoaren kopia osoa, sarbidea ematen dion graduaren batez besteko notarekin.
– Gradua: aurreko ikasturteko ziurtagiri akademikoa, batez besteko nota jasotzen duena.
- Zenbait kasutan beharrezkoak izan daitezkeen beste dokumentu batzuk
-
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2023ko abenduaren 31n. Salbuespen gisa, baldintza hori ez da eskatuko sostengatzaile ekonomiko nagusietako batek gutxienez zergak Euskadin ordaintzen dituenean.
- Atzerritar jatorriko eskatzaileen kasuan, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Legezko egoiliartzat hartzetik kanpo geratzen da ikasketengatiko egonaldi-egoera, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
-
Ikasketa-betebeharrak: Matrikula egitea eta 2024-2025 ikasturtean 1. artikuluan zehaztutako ikasketetako bat egitea. Aldi batera hainbat ikasketa egiten badira, horietako bakarrentzat baino ez da beka jasoko, dagokion unibertsitateak ikasketa bakar modura eskaintzen duen gradu edo titulazio bikoitzak direnean izan ezik, betiere Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioan horrelakoak ikasketa-kode bakar batekin erregistratuta badaude.
Ikasketa-betebehar orokorrak:
1.– 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan. Horrez gain, betekizun akademikoak bete behar dituzte, bai eta artikulu honetan jasotako aprobetxamendu akademikoaren betebeharrak ere.
2.– Ikasleek aldi berean hainbat ikasketa egiten badituzte, bekaren bidez egin nahi dituzten ikasketei buruzkoak izan behar dute betekizun akademikoek eta aprobetxamendu akademikoaren betekizunak.
3.– Ikasle batek ikasturte batez unibertsitateko edo goi-mailako ikasketarik egin ez badu, ezarritako betekizunak bete beharko dira maila bereko ikasketen azken mailan.
-
Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak, ikasketa horietarako beka jaso zuten ala ez kontuan hartu gabe.
Ondorio horietarako, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa dutenek beka lortu ahal izango dute eskuratutako titulua ordezkatuko duten gradu-ikasketak egiteko (edo gradura egokitzekoak). Hala ere, titulazio hori lortzeko gainerako kreditu guztiak matrikulatu beharko dituzte.
Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailara (Masterra) esleitutako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomadunaren titulu ofizial bat dutenak izan ahal izango dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak, baina inola ere ez 2. mailari atxikitako Graduetan beka jarduteko.
-
Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.
1.– Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi-mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, dirulaguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.
Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eta master ofiziala egiten ari diren ikertzaileentzako bekak bateraezinak dira, edozein erakundek emanda ere.
Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala.
Unibertsitate berean edo beste batean beste ikasketa batzuk aldi berean egiten dituen arren, ikasle batek ere ezin izango du Eusko Jaurlaritzaren beka bat baino gehiago jaso.
2.– Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren % 100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.
- Ez da beharrezkoa izango eskatzaileak aurreko ikasturteko espediente elektronikoan sartu zituen dokumentu iraunkorrak aurkeztea, baldin eta haietan adierazitako informazioa aldatu ez bada. Dokumentu horiek, besteak beste, dibortzio-epaia, hitzarmen arautzailea, IBANen banku-ziurtagiria, alokairu-kontratua (aldatzen ez bada), jabetza-erregistroko ohar soila, salerosketa-eskriturak, guraso baten heriotza-ziurtagiria edo desgaitasun-mailaren ziurtagiria izan daitezke. Aldi baterako agiriak, eskatzailearen zirkunstantzia pertsonalen arabera urteko eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharko dira: errolda kolektiboa, matrikula, alokairua edo bizilekua ordaindu izanaren egiaztagiria, agiri akademiko guztiak, nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartu izanaren justifikazioa eta, hala badagokio, beste dokumentu batzuk.
-
Matrikularen prezio publikoa-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak
1.– Matrikularen prezio publikoa-osagaia kontuan hartuko da, bekadunak 1. artikuluan zehaztutako ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan edo Estatuko beste ikastegi batzuetan egiten baldin baditu.
2.– Matrikularen prezio publikoaren zenbatekoa prezio publiko ofiziala izango da, 2024-2025 ikasturtean akademia-zerbitzuetarako ezarritakoa.
3.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
4.– Ikasleak 2024-2025 ikasturtean egiten duen matrikulako irakasgai eta kreditu guztiak barne hartuko ditu matrikularen prezio publikoaren zenbatekoak, baldin eta irakasgai eta kreditu guztiak titulu edo espezialitate bakarrarenak badira, titulu hori lortzeko beharrezkoak badira eta lehenengo edo bigarren matrikularenak badira. Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak edo ikasgaiak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko, ezta ordaindu ere.
5.– Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu behar dira honako arau hauek:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, prezioa izango da Hezkuntzako sailburuaren aginduak ezarritakoa. Agindu horren bidez, 2024-2025 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate pribatuetan eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitate publikoetan edo pribatuetan, zenbatekoa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegi publikoetan titulu eta ikasketa-plan berarentzat ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa izango.
Eskaini diren gradu- eta master-ikasketa ofizialetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, zenbatekoa ezarriko da esperimentaltasun-mailaren eta/edo jakintza-arloaren arabera, eta Hezkuntzako sailburuaren aginduko eranskinetan ezarritakoari jarraituko zaio. Agindu horren bidez, 2024-2025 ikasturterako UPV/EHU goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.
UPV/EHUn baliokiderik ez duten eta, beraz, esperimentaltasun-gradua prezio publikoei buruzko aginduan jasota agertzen ez den Graduko ikasketen kasuan, ikasketa horien irakaskuntza-adarraren eta UPV/EHUn ematen diren beste antzeko ikasketa batzuei esleitutako prezioen arabera kalkulatuko da matrikularen zenbatekoa.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko goi ikasketetarako, Hezkuntza sailburuaren aginduak, Hezkuntza sailak 2024-2025 ikasturtean ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituenak, ezartzen duena izango da prezioa.
Aurreko egoera guztietan, matrikularen prezio publikoa osagaiaren zenbatekoa ezin izango da eskatzaileak ordaindutakotik gorakoa izan.
-
Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak
1.– Ezohiko osagaia erabiliko da ekonomia-egoera bereziki zaila duten pertsonei ikasten laguntzeko. Horregatik, eskatzaileek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:
a) Ikasketa presentzialak egitea.
b) Gutxienez ere, 60 kredituko matrikula egin izana. Araudi akademikoarengatik gradu bukaerako lanean matrikulatu ezin diren graduko azken kurtsoko ikasleek, matrikulatu diren kredituen eta gradu bukaerako lanaren kredituen batuketa, gutxienez, 60koa bada, izango dute osagai hori jasotzeko aukera.
c) 29. artikuluan zehaztu den errendimendu akademikoa betetzea.
d) Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 1. muga.
e) 2023ko zerga-ekitaldian laguntza sozialetako batzuk kobratzen ari zirela justifikatzea, hala nola Lanbidek antolatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako dirulaguntza osagarria, eta Gizarte Segurantzako Institutuko Nazionalak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituzten laguntzak, bai eta eska daitezkeen beste udal edo foru-laguntza batzuk ere.
2.– Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa 1.700 eurokoa da.
3.– Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa ez da bateragarria ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarriarekin.
-
Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak
1.– Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa egoitzaz aldatzeko ikasleek egin behar dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Egoitza-aldaketa ikasturtean egingo da, ohiko bizilekuan bizi beharrean, alokatutako pisu batean edo ikasle-egoitza batean edo antzeko baliabide batean bizitzeko. Dirulaguntza emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Ikasketak presentzialeko erregimenean egin behar dira ikasturte osoan. Ikasturte osoa 3 hilabetekoa, 3 hilabetetik gorakoa edo 6 hilabetekoa bada, egoitzaren osagaia % 50 txikiagoa izango da. 3 hilabetetik beherako egonaldietarako ez da egoitzaren osagairik izango.
Salbuespen gisa, egoitza-osagaia jaso ahal izango da ikasketa erdi-presentzialak egiten direnean, astean gutxienez bi eguneko egonaldia eta 15 kredituren baliokidea eskatzen duten eskola presentzialen portzentaje batekin, betiere ohiko bizilekutik ikastetxera dagoen distantzia 250 kilometrotik gorakoa bada.
b) Ostatu-gastua behar bezala egiaztatu behar da; Hezkuntza Sailak kontrakoa baimentzen ez baldin badu, ostatu hori ikastegiaren udalerri berean, edo albokoan egon beharko da.
c) Ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantziak 50 kilometrokoa edo handiagoa izan behar du.
Bigarren lauhilekoan/seihilekoan ohiko helbidetik at bizi behar izatea ordura arte justifikatzerik ez badago, eskabidean espresuki adierazi beharko da, bai eta aldi hori justifikatzeko dokumentazioa martxoaren 31 baino lehen aurkeztu ere. Kasu horietan, bigarren lauhilekoan/seihilekoan ohiko helbidetik at bizi behar izatea justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu arte ez da eskabidea ebatziko.
Ikastetxetik hurbilen dagoena edo eskatzailearen aita edo ama normalean bizi dena joko da familia-helbidetzat, legezko helbidearekin bat ez etorri arren.
2.– Ikasleak behar bezala egiaztatu beharko du ikasturte osoan ohiko bizilekutik kanpoko egoitza batean bizi dela, honako agiri hauetako bat aurkeztuta:
a) Alokairuko kontratuaren kopia, ikaslearen izena agertu beharko duena, fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia. Ez dira odolkidetasunaren 4. mailara eta ahaidetasunaren 2. mailara arteko senideenak diren etxebizitzen alokairuko kontratuak onartuko.
b) Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.
Bi kasuetan, Administrazioak, beharrezkotzat jotzen badu, beste alokairu-hilabete batzuk edo egoitza ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu.
3.– Errolda kolektiboan jasota dagoen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia 50 kilometrokoa baino txikiagoa baldin bada, egiaztatu egin beharko da ikasturtean zehar ohiko bizilekutik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, garraiobideen eskasia eta eskolen orduak direla-eta.
4.– Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da automatikoki aplikazioan: https://maps.google.es/. Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta. Bilaketan, betiere, ohiko helbidea jarri behar da lehenik, eta ikastetxea geroago.
5.– 15.3 artikuluaren arabera, familiaren laguntza ekonomikorik gabe bizitzeko baliabideak dituzten ikasleek ezingo dute eskuratu egoitza-osagaia; izan ere, ohiko bizilekutzat hartuko da ikasturtean zehar izango duten bizilekua, nahiz eta erroldan ageri den bizilekua ez izan.
6.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
7.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da egoitzari lotutako zenbatekoa oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako mugen barruan kokatuko da:
a) Errentak 1. mugan: 3.850 euro.
b) Errentak 2. mugan: 3.500 euro.
c) Errentak 3. mugan: 2.700 euro.
8.– Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa ezin da bateratu hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra.
-
Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak
1.– Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa ikasleen lana saritzeko erabiliko da, baldin eta ikasleek aurreko ikasturtean gutxienez 60 kredituko matrikula egin bazuten, eta 2023-2024 ikasturtean batez besteko nota 28. artikuluan zehaztutakoa bada. Araudi akademikoaren arabera 60 kreditutan matrikulatu ezin diren pertsonek ere osagai horretarako eskubidea izango dute, betiere matrikula 54 kreditukoa edo gehiagokoa bada.
2.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
3.– Osagai horren zenbatekoa 100 eta 250 euro artekoa izango da, 28. artikuluan zehaztutako batez besteko notaren eta ikasketa-motaren arabera. Masterren kasuan, 250 euroko zenbatekoa jasoko dute gehienez.
4.– Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa bikoiztu egingo da 1. mugaren barruko pertsonen kasuan.
-
Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria eta betekizunak.
1.– Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko ikasleek eskuratu behar dituzten liburuen, ordenagailu eramangarria edo/eta materialaren gastuak arintzea da ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarriaren helburua.
2.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
3.– Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da ikaskuntzari laguntzeko prozesuari lotutako zenbatekoa oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako mugen barruan kokatuko da:
– Errentak 1. mugan: 475 euro.
– Errentak 2. mugan: 375 euro.
– Errentak 3. mugan: 300 euro.
4.– Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria ez da bateragarria familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoarekin.
-
Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorraren betekizunak eta zenbatekoa
1.– Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorraren helburua da ikasleari laguntzea familia-egoitzatik ikastetxerako garraioaren gastua arintzen. Ohiko etxebizitza errolda kolektiboan jasotakoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean.
2.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 2. muga.
3.– Ikasketa presentzialen kasuan, hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra, eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegiraino dagoen distantzia laburrenaren arabera kalkulatuko da, honela:
– 5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.
– 10 kilometro baino gehiagotik 30 kilometro arte: 386 euro.
– 30 kilometro baino gehiagotik 50 kilometro arte: 763 euro.
– 50 kilometro baino gehiagotik 200 kilometro arte: 993 euro.
4.– Ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, direnean, hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra 200 eurokoa izango da, betiere, ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena 50 kilometrotik gorakoa baldin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.
5.– Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da ordenagailu eramangarria: https://maps.google.es/. Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.
6.– Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra eta egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa bateraezinak dira.
-
Desgaitasunen bat duten ikasleei zuzendutako arauak
1.– % 65eko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten ikasleek % 50era arte murriztu ahalko dute ikasgai-kopurua; murrizpen horrek ez du eraginik izango laguntzetan.
2.– Matrikula osorik egiten duten ikasleek % 50 gehiago jasoko dute dagokien bekaren osagai guztietan, matrikula-prezio publikoen salbuespenean izan ezik.
Eskabidea bide telematikotik bete beharko da. Horretarako, eskabide-egileak alta hartu beharko du erabiltzaile gisa, eta aplikazio horretan zehaztutako jarraibideei kasu egin beharko die.
Behin eskabidea egoki betetakoan, eskabide-egileak izapideak bide elektronikotik egin behar ditu.
- Beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa erabiltzea
- Hurrengo pausuan aurkituko den dokumentazioa eskaneatu eta pdf edo onartutako formatuetan helaraziko dira.
- Eskaera betetzeko aplikazio beran atxikituko dira dokumentuak.
Oharra: Ez ahaztu "Eskabidea bukatu" botoiari sakatzea eskabidea bukatzeko.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskaerak sei hileko epearen barruan ebatziko dira, eskabideak aurkezteko azken epea amaitzen denetik aurrera zenbatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.