Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL) 2024

Deskribapena


Xedea

Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta horien hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.

Aurrekontuko zuzkidura

41.500.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Emango den laguntza gastu espezifikoen kopuru jakinaren gaineko portzentaje jakin bat aplikatzearen emaitza izango da.
Elkarrekin bizi diren bizikidetza-unitateen kopuruaren araberakoa ere izango da. Etxebizitza berean Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak eska ditzaketen bizikidetza-unitateen gehieneko kopurua, GLLak barne, bi izango da.
2024an, bizikidetza-unitatearen eta kontzeptu motaren araberako gizarte larrialdietarako laguntzen urteko gehieneko zenbatekoak honako hauek dira:

1. Ohiko etxebizitza edo bizitokia izateko eta mantentzeko beharrezkoak diren gastuak:

    1. Alokairu-gastuak: bizikidetza-unitate eskatzaileen kopuruaren eta kontratu motaren araberakoak dira. Kontsultatu 2024ko martxoaren 27ko Aginduaren 1.1.a) artikulua.
    2. Etxebizitza edo bizitokia erostearen ondorioz gizarte-larrialdiko egoeraren aurretik hartutako kredituen interesek eta amortizazioak eragindako gastuak: gehienez 300 euro hilean, eta ezin izango da gainditu kredituaren hileko interesen eta amortizazioaren % 70.
    3. Elektrizitatearen, gasaren edo etxean erabiltzeko bestelako erregaien horniduratik eratorritako energia-gastuak: gehienez 1.500 euro urtean; bi BUren kasuan, gehienez 750 euro urtean.
    4. «Linea zuriko» altzari eta etxetresna elektrikoen gastuak: 1.850 euro gehienez urtean; bi BUren kasuan, 925 euro gehienez urtean.
    5. Etxebizitza egokitzeko, konpontzeko eta/edo oinarrizko instalazioak jartzeko gastuak, gehienez 1.850 euro urtean; bi bizikidetza-unitate badira, gehienez 925 euro urtean.
    6. Ohiko etxebizitza edo bizitokia izateko eta mantentzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuk: gehienez 900 euro urtean; bi bizikidetza-unitate izanez gero, gehienez 450 euro urtean. Kontzeptu honetan sartzen dira uraren, zaborraren eta estolderiaren gastuak, hiri- eta landa-izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga, bai eta jabeen erkidegoaren kuotatik eta etxebizitzaren segurtasunarekin lotutakoak ere.
    7. Etxebizitza berri batean instalatzearekin lotutako aparteko gastuak, hala nola fidantza, alta horniduretan, egokitzapena eta bestelakoak: 1.800 euro gehienez urtean; bi bizikidetza-unitateren kasuan, 900 euro gehienez urtean.

2. Bizikidetza-unitateko kide baten edo gehiagoren oinarrizko premiei dagozkien gastuengatik, hala nola jantziak, hezkuntza eta prestakuntza eta osasun-arreta, betiere sistema publikoek gastu horiek estaltzen ez badituzte, gehienez 2.500 euro urtean.
3. Aurretiazko zorpetze-gastuengatik, gehienez 3.000 euro urtean; bi BUren kasuan, gehienez 1.500 euro urtean.

Ordainketa-modua:

Udal-kudeaketaren araberakoa da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • 18 urtetik gorakoa izatea. Gutxieneko adin-muga horretatik salbuetsita geratuko dira adin horretara iritsi gabe gainerako baldintzak betetzen dituztenak, baldin eta egoera hauetakoren batean badaude:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, modu jarraituan, gutxienez eskabidea egin aurreko sei hilabeteetan . Epe hori bete ezean, eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta eta benetan bizi izan beharko du bost urtez jarraian, eskabidea aurkeztu aurreko bost urteen barruan.
  • 14/2022 Legearen 51. artikuluan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez izatea, baldin eta gastu horiek haien bizikidetza-unitateko kideei eragiten badiete, eta baliabide nahikorik ez dagoela ulertuko da honako baldintza hauek betetzen direnean:

  • Urtebetean bizikidetza-unitateari legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoa halako bost baino ondare handiagoa ez izatea.
  • Etxebizitza-eskatzaile gisa izena emanda egotea etxebizitza-gaietan eskumena duen sailaren Etxebide zerbitzuan, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuei aurre egiteko erabiltzen diren kasuetan.
  • Etxebizitzako prestazio ekonomikoaren edo Gaztelagun programako laguntzen onuradun ez izatea, gizarte-larrialdietarako laguntzak, alokairu-gastuetarako direnak, eskatzeko.
  • Eskubidez jaso ditzakeen pentsio eta prestazio publikoak eskatu izana.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


E-maila: gizarte-gaiak@euskadi.eus

Tel.: 945 01 64 08

Aurrez aurreko kontaktua:

Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.

Kodea

0606501

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


GLL eskuratzeko, interesdunek eskaera eredu normalizatua aurkeztu beharko dute beren erroldatzea eta benetako bizilekua duten udalerriko Udalean; horrekin batera, 4/2011 Dekretuaren 16.1 artikuluan zehazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Emakida-ebazpenean jasoko da gizarte larrialdietarako laguntzaren onuradunak ezinbestean aurkeztu beharko dituela egindako gastuen fakturak edo ziurtagiriak.

Beste tramite batzuk