Genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak (2024)

[GBA-2024]

Deskribapena


Xedea

Lankidetza-erakundeentzako laguntzen deialdia egitea 2024ko ekitaldirako, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

433.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diru-zuzkidura.

Diruz lagundu daitezkeen faseetariko bakoitzerako jarritako diru-zuzkidura hau da:

a) Generoaren partaidetza-diagnostikoa egitea eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzea: 210.000 euro.

c) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoaren ezarpena: 16.000 euro.

b) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa ezartzea eta ondoren plana ebaluatzea: 200.000 euro.

d) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoaren ezarpena ebaluatzea: 7.000 euro.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak ordaintzea.

1. – Generoaren Partaidetzazko Diagnostikoa egiteko faseetarako eta Genero Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa egiteko:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 60 arte, laguntza onartu eta gero.

b) Bigarren eta azken ordainketa, diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 40 arte, emandako diru-laguntzaren % 40 gauzatu izanaren txostena egin eta agirien bidez justifikatu eta gero.

2. – Genero Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa egiteko faserako, % 100eko ordainketa bakarra, laguntza onartu ondoren.


3. – Genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa eta horren ondorengo ebaluazioa ezartzeko faseetarako:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 60 arte, laguntza onartu eta gero.

b) Bigarren eta azken ordainketa, diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 40 arte, emandako diru-laguntzaren % 40 gauzatu izanaren txostena egin eta agirien bidez justifikatu eta gero.

4. – Genero Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpena ebaluatzeko faserako, % 100eko ordainketa bakarra, laguntza onartu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan formalki izena emanda egotea (ikus egiaztatzeko modua informazio xehatuan).

  • Kontratatutako hiru pertsonako plantilla gutxienez izatea erakundeak.
  • Erakundeko pertsona bat izendatzea antolaketa-aldaketaren prozesuko erreferentetzat.
  • Generoaren arloko barne-talde bat eratzea erakundeko pertsonekin, berdintasunaren aldeko aldaketa-prozesua dinamiza dezan. Erakundearen arlo desberdinak ordezkatu behar ditu talde horrek, eta nahitaezkoa izango da erakundeko batzorde edo patronatuko pertsona batek gutxienez parte hartzea bertan.
  • Pertsona erreferentea, generoaren arloko barne-taldea eta prozesuan parte hartzen duten erakundeko langileak haien eginkizunetatik liberatzeko sistema espezifiko eta zehatz bat ezartzea.
  • Prozesuaren eraginak erakundearen barruan sozializatzea, eta ematen diren urratsak, barrukoak nahiz erakundearen ingurukoak, jakitera ematea.
  • Pertsona erreferenteak eta generoaren arloko barne-taldeak prozesu osoan jarraituko dutela bermatzea.
  • Ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuen eraginpean.
  • Prozesu baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kontsulta orokorrak: Nagore Fradejas Corral n-fradejascorral@elankidetza.eus 945 01 81 23

Kontsulta teknikoak: Edurne Bengoechea Sorozabal e-bengoechea@elankidetza.eus 945 01 55 18

Kontsulta eta gertakari informatikoak: Alicia Méndez a-mendezarroita@elankidetza.eus 945 01 55 11

Identifikazio elektronikoko kontsultak: IZENPE: 900 840 123

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009908

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Esleipen-ebazpena. 1. Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak emango du eskatutako laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena. 2. Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakaritzari, ebazpen hori jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. 3. Deialdi bakoitza argitaratzen den egunetik sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaie ebazpena erakunde interesdunei. Horrez gain, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.elankidetza.euskadi.eus eta www.euskadi.eus web-orrietan argitaratuko da, zabalkunde orokorra izan dezan. 4. Epe hori pasata, ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, eskaerak ezetsi zaizkiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk