Deialdia, 2024-2025erako, lehentasunez langabetuei zuzendutako gaztelaniaz alfabetatzeko prestakuntza-jarduerak egiteko dirulaguntzei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

[GAZTELANIAREN ALFABETATZEA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutako etorkinentzako espainierazko alfabetizazioko prestakuntza-jarduerak finantzatzeko 2024. urtean eman beharreko laguntzak arautzea.

 

Aurrekontuko zuzkidura

500.000

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzeko 500.000 euro bideratuko dira. Horietatik:

  • 250.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta
  • 250.000 euro 2025eko konpromiso-krediturako

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabeko konkurrentziarena izango da, eta dirulaguntzak emateko ebazpenak emango dira, diruz lagundu daitekeen jarduera bat datorrela egiaztatu eta dokumentazio osoa behar bezala betetzen dela egiaztatu ondoren, bai eta eskatutako gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren ere, deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte, 1.2 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, EHAAn jakinaraziko da agortu egin direla laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak, eta ukatu egingo dira egiteke dauden eskabideak.

Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko da baliabide telematikoen bidez.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.

Betekizunak

  • Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea.

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskalik ez izatea.

  • Eskaera aurkezten den egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta egotea.

  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, barnean direla arrazoi hauengatik ezarritako zehapenak:

    • Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
    • Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera

  • Ez egotea legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kon¬trako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan) aurreikusitakoak barne:

    • Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada.
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen ber¬dintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.
    • LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.

  • Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean

  • Enpresa-deslokalizazioan ez aritzea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritako eran.

  • Ez egotea Europako Batzordeak laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

1243601

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko urriaren 30ean amaituko da.

Dirulaguntzaren eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Laguntzaren xede den prestakuntza-proiektua, eman beharreko prestakuntza-ekintza edo prestakuntza-ibilbidea zehaztuta.
  • Lanbideren Bulegoaren ziurtagiria, deialdi honen xede diren beharrizanak dituen pertsona-talde bat osatu dutela zehazten duena, prestakuntza ematea gomendagarria izango litzatekeen pertsona kopurua eta herri edo eskualdeko baldintzak, datak eta ordutegiak zehaztuz.Eremu geografiko jakin baterako talde bat osatzen duten hainbat bulegoren ziurtagiriak erants daitezke.

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu.

Aquellas entidades que no tengan acceso a esta aplicación podrán solicitarlo a través de la página web de Lanbide www.lanbide.euskadi.eus

Eskaerak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.  Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk