Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Gazteen emantzipaziorako Emantzipako Laguntzak

[Gazteen emantzipaziorako Emantzipako Laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Emantzipa Programa dirulaguntza-programa bat da, zeina hilean zenbateko bat ordaintzean datzan, gazteen emantzipazio-proze­suak abiarazteko edo finkatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

139.000.000

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa hilean 300 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko, gehienez 24 hilabetez, baldin eta hura eskuratzeko aukera eman zuten eskakizun guztiak bete­tzen jarraitzen bada, betiere.

Etxebizitza berean hiru pertsona baino gehiago bizi badira, gehienez hiru pertsonari emango zaie prestazioa. Hiru eskaera baino gehiago badaude, aurkeztu diren hurrenkeraren arabera ebatziko dira.

Ordainketa-modua:

1.- Onartutako laguntzak emate-ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko dira, hilabetez hilabete, laguntzak emateko aldi osoan, onuradunak baldintzak betetzen ez baditu izan ezik; kasu horretan, ordainketa bertan behera geratuko da. Laguntza ordaindu ahal izateko, beharrezkoa da onuraduna behar bezala alta emanda egotea Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroan. Ez badago alta emanda edo bertan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, dagokion inprimakia bete beharko du, hemen ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

2.- Laguntza eman den egunetik aurrera aginduko da ordainketa, eta sortu, berriz, eskatutako dokumentazioarekin batera eskaera aurkezten, edo, hala badagokio, zuzendu eta hurrengo hila­ren lehen egunean.

Nori dago zuzenduta


25 eta 29 urte bitarteko pertsona gazteak

Betekizunak

  • Laguntza eskatzeko unean 25 eta 29 urte bitartean izatea, 25 eta 29 urte dutenak barne.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera egin baino urte­bete lehenagotik gutxienez.

  • Urtean 3.000 eurotik gorako eta 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

  • Ez izatea 75.000 eurotik gorako finantza-ondasunik, -eskubiderik edo -aktiborik, salbu eta enpresa- edo lanbide-jarduera bati atxikita badaude, ohiko etxebizitza alde batera utzita.
  • Honako kontratu hauen titularra izatea:

  • Ez izatea ohiko bizilekua ez den beste etxebizitza baten titularra edo titularkidea, salbu eta egiaztatzen bada banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik etxebizitza hori guztiz erabilgarri ez dagoela, edo etxebizitza hori ezin dela baliatu bere borondateaz besteko edozein arrazoi tarteko (behar bezala egiaztatuta).
  • Laguntza ekonomikoak jasotzeko eskakizunak bete beharko ditu eskatzaileak eskaera aurkezten duenean, eta diruz lagun daitekeen ekitaldi osoan eutsi beharko die eskakizun horiei, horretarako ezarritako epeetan eta moduan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa

Kontaktu-informazioa


Tel.: 012

Emaila: emantzipa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1236201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Obligaciones de las personas beneficiarias.

Laguntzen onuradunek gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programaren laguntzak arautzen dituen abenduaren 26ko 191/2023 Dekretuaren 12. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte, baita Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritakoak ere,

eta zehazki, honako hauek:

  1. Laguntza hau jasotzen duten artean, beren ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

  2. Helbidea aldatuz gero edo diruz lagundutako egoeraren xedea edo izaera aldatzen duen beste zirkunstantzia edo laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, berehala jakinaraztea dirulaguntza kudeatzen duen zuzendaritzari.

  3. Laguntza kudeatzen duen zuzendaritzak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen fiskalizazio-eginkizunak betez, eskatzen dieten informazio guztia ematea.

  4. Gazte-politikaren arloan eskumena duen zuzendaritzak eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak emandako dirulaguntzari buruz egin ditzaketen egiaz­tapen-jarduketak onartzea.

  5. Nolanahi ere, onuradunek, laguntza sortu eta urtebeteko epean, dekretu arautzailearen 4. artikuluko 5 a) eta b) aparta­tuetan ezarritako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Errentamenduaren kasuan: banku-transferentzia bidezko errentaren azken ordainketaren egiaztagiria. Bertan, gutxienez, agindu-emailearen datuak, onuraduna, ordaindutako errentaren hilabetea eta urtea, kontu-zenbakiak, zenbatekoa eta eragiketa egin dela modu frogagarrian ber­matzen duen finantza-erakundearen balidazioa jaso beharko dira.

    2. Salerosketaren kasuan: hipotekaren edo mailegu pertsonalaren azken ordainketaren egiaz­tagiria banku-transferentzia bidez, eta Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuak emandako ziurtagiria, eskatzailea etxebizitza baten titularra dela egiaztatzen duena.

  6. Bidegabeki kobratutako zenbatekoak itzultzea, hala ebazten bada, bai eta dagozkion inte­resak ere.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesdun guztiei, deialdiaren ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan.


Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean jasota egon beharko da, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk