Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak (2024)
[Gazte elkartrukaketa (2024)]
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2024ko urtealdian gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak ematea.
Aurrekontuko zuzkidura
145.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Diru-laguntzen zenbatekoak eta mugak.
1. Onartutako aurrekontuan diruz lagun daitekeen gastuaren % 80era artekoak izan ahalko dira deialdi honen babespean ematen diren diru-laguntzak, baina inola ere ezingo dute ehuneko hori gainditu.
2. Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, deialdi honen babesean entitate eskatzaile bakoitzari emandako diru-laguntzen guztizkoa ezingo da izan 50.000 eurotik gorakoa.
Ordainketa-modua:
Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
a) Lehenengo zatia, hau da, emandako dirulaguntzaren ehuneko berrogeita hamar, 19.a) artikuluan ezarritako epea igaro ostean, baldin eta onuradunak dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badio epe horretan.
b) Bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren erabilera Gazteria zuzendaritzan justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa, hurrengo artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, dirulaguntza ordainketa bakar batean ere eman ahal izango da, 18. artikuluan aipaturiko Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia ebazpenaren ondoko bi hilabeteetan, betiere eskabidearekin batera aurkezten bada jardueraren aurrekontuaren exekuzioa egiaztatzen duen dokumentazioa, ebazpen honen 21. artikuluan xedatutako eran justifikatuta.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak
Eskakizunak:
-
Entitate eskatzailea dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egon behar da.
Erakundearen inskripzioari buruzko ziurtagiri eguneratua, eta, izaera juridikoaren arabera, dagokion erregistroan inskribatutako azken estatutuen kopia.
Entitate eskatzaileak dokumentu horiek aurretik aurkeztu baditu Administrazio honetan, eta indarrean egonez gero, ez da beharrezkoa izango berriz ere aurkeztea. Kasu horretan, Administrazioak ofizioz berretsiko ditu. Horretarako nahikoa izango da dokumentu horiek zein Zuzendaritza edo Sailetan aurkeztu ziren adieraztea.
- Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2. artikuluaren indarrez.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo erakunde autonomiadunak ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Berdin jokatuko da dagokion itzulketa- edo zigor-prozedura amaitu eta oraindik Administrazioarekiko zorrik balego, salbu eta zor horiek geroratuta edo zatikatuta badaude, edo zor horiek etenda badaude dagokien ebazpenari aurka egin zaiolako.
- Entitate eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, indarrean dagoen legediak agindu bezala, onuradun izateko eta izaera hori diru-laguntzaren likidaziora arte mantentzeko.
- Entitate eskatzaileak, orokorrean diru-laguntzei buruzko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 legearen 14.artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko ditu.
Betekizunak
- Dokumentazio osagarria | Eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.
-
Memoria eta aurrekontua | Eskaerarekin batera, "Jardueraren memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da
Proiektuari buruzko memoria zehatza, programa edo jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua barne.
- Eskaerarekin bateria, Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.
- Ordezkariaren nortasunari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
-
Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datubasean jasota egon beharko da.
Horretarako "Eskaera eta beste izapide batzuk" atalean dagoen "Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan" berariazko izapidea bete behar da.
- Ondorengoak joko dira Ebazpen honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen direnak, baldin eta zuzenean jarduera garatzearekin lotura badute.
- Eskaera egiten bada bakarrik gazteak Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetara bidaltzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira EAEko gazte taldeari dagozkion bidaia-gastuak, jarduerak prestatzeko eta egitekoak, eta proiektua gauzatzen den tokiko ostatu eta mantenu gastuak.
- Eskaera egiten bada bakarrik Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira gazte haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere.
- Eskabide berean EAEko gazte-talde bat kanpora bidaltzeko eta Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko laguntza eskatzen denean, diruz laguntzeko modukotzat joko dira bai EAEko gazte-taldea bidaltzeko bidaia-gastuak bai Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak Euskadin hartzeko gastuak, alegia, haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere.
-
Aurreko hiru kasuotan, honako muga hauek hartuko dira kontuan:
- Bidaia-gastuak direla eta, jatorrizko herrialdetik jarduerak egiten diren tokirainoko joan-etorriko bidaia hartuko da aintzat, eta bitarte eta tarifa merkeenak erabiliko dira.
- Jarduera prestatzeko eta egiteko gastuei dagokienez, gaueko gehineko kopurua 100 eurotan ezartzen da gazte parte hartzaile bakoitzeko.
- Ostatu eta mantenu gastuei dagokienez, pertsonako eta gaueko gehieneko kopuru bat ezartzen da, jarduera egiten den herrialdearen arabera, ebazpen honen V. eranskineko taulan xedatutakoaren arabera.
- Zergei loturiko diru-zenbatekoak laguntzeko modukotzat joko dira, eskatzaileak berak benetan ordaintzen dituenean. Ez da laguntzarik emango zeharkako zergen ondoriozko gastuetarako, berreskuratu edo konpentsatu ahal badira. Ez da laguntzarik emango entitate eskatzailearen zeharkako gastuetarako edo egitura-gastuetarako. Halaber, ez da laguntzarik emango inbertsio-gastuekin lotutako diru-kopuruak ordaintzeko.
- Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko zereginaren % 50 azpikontratatu ahal izango du gehienez.
- Erakunde onuradunak diru-laguntza jaso duen jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioari dagokionez, lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, zerbitzua emateko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.
- Ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu gastuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
-
Ebazpen honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira jarduera hauek:
a) Ikasketa akademikoetarako bidaiak.
b) Etekin ekonomikoa bilatzen duten elkartrukaketa-jarduerak.
c) Turismotzat jo daitezkeen elkartrukaketa-jarduerak.
d) Jaialdietan parte hartzea edo bertaratzea.
e) Opor-bidaiak.
f) Hizkuntza-ikastaroak.
g) Ikuskizun-birak.
h) Eskola-trukaketak.
i) Kirol-lehiaketak.
j) Erakundeen arauzko bilerak.
k) Bilera politikoak.
l) Auzolandegiak.
m) Autofinantziazioa kostu osoaren % 30 baino txikiagoa denean, hau da, erakunde eskatzaileak jarduerara bideratuko dituen diru-sarrera propioak jarduera horren aurrekontu osoaren % 30 baino txikiagoa denean. Diru-sarrera propiotzat hartuko da administrazio publikoak partaide ez dituzten entitate pribatuek emandako diru-ekarpenak.
n) Gainfinantzaketa ezabatze aldera eskatutako diru-kopurua zuzentzearen ondorioz kopuru hori erabat desagertzen denean. Gainfinantzaketatzat hartuko da aurreikusitako gastuak gainditzen duen aurreikusitako diru-sarreren zatia (eskatutako diru-laguntza guztiak barne).
o) Funtsezko ezaugarriak zehaztugabe dituzten jarduerak. Hau da, helburuak, jarduera-programa, non egingo diren, exekuzio-egutegia, hartzaileak edo aurrekontua zehaztugabe dituzten jarduerak. -
Dirulaguntza jasotzen duten entitateen betebeharrak:
Ebazpen honen xede diren dirulaguntzen erakunde onuradunek Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan jasotako betebehar orokorrak bete beharko dituzte:
a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.
b) Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura jasotako laguntza eta dirulaguntzei dagokienez, Gazteria Zuzendaritzak egingo dituen egiaztapen-jarduerei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jarduerei men egingo zaio, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoak aurreikusten dituenei ere.
d) Ebazpen honetako dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsonak edo entitateak behartuta dira Lehendakaritzako Gazteria Zuzendaritzaren babesa berariaz eta argi aipatzeko, diruz lagundutako jarduera dela-eta dirulaguntza jaso dutela jakinarazten dien ebazpena jasotzen dutenetik aurrera egiten dituzten programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen dituzten gainerako material grafiko zein soinudunetan, zeintzuk Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan editatuak izan beharko baitute. Gainera, diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortzen diren liburu, liburuxka edo kartelen ale bat aurkeztu behar dute beren kontura edo, bestela, horien kopia euskarri fisiko edo magnetikoan, materialaren izaera edo euskarriaren egokitasunaren arabera. Betebehar honetatik salbuetsita egongo dira behin jarduera bukatuta eskabidea aurkeztu eta dirulaguntza jasotzen duten erakundeak, baita dirulaguntza eman zaiela jakinarazten dien komunikazioa behin jarduera bukatuta jasotzen duten erakundeak ere.
e) Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari.
f) Diruz lagundutako jarduketa, programa edo zerbitzuetan gorabeheraren bat gertatuz gero, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio. Organoak, hala dagokionean, behar diren egokitzapenak egingo ditu, indarrean dagoen araubidearen arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lehendakaritza > Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Lehendakaritza > Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Herritarrek, herri-administrazioekiko harremanetan, eskubidea dute ez aurkezteko kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan eskatzen ez den agiririk, ezta horretan diharduen administrazioak dagoeneko bere esku duen agiririk (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea). Eskubide hori baliatu ahal izateko, aldez aurretik zer dokumentu entregatu zituen adierazi beharko du eskabidean, dagokion atalean.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdiaren ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo berak emandako egintza berrikustea eskatzen zio.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
Edozein unetan, berariazko araudiaren arabera egintza gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan
Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean jasota egon beharko da, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere 2025eko urtarrilaren 6a baino lehen, dirulaguntzen entitate onuradunek deialdian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dokumentazio osagarria | Egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko, idatzizko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Lehendakaritzaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
-
Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Justifikazio-kontu erraztua, honako informazioa jasoko duena: buruturiko jarduera edo egitarauari buruzko txosten zehatza, diru-sarreren eta gastuen gauzatutako aurrekontua eta diruz lagundutako jarduerari dagokion gastuen zerrenda sailkatua.
Diru-laguntzen entitate onuradunek buruturiko jarduera edo egitarauari buruzko txosten zehatza aurkeztu beharko dute, diru-sarreren eta gastuen gauzatutako aurrekontua barne.
Informazio gehiago ikusteko ireki "Ikusi izapideari buruzko informazio osoa" atala.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.