Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Gastrobikain 2024 - Gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean laguntzak

[GASTROBIKAIN]

Deskribapena


Xedea

Gastronomiaren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea. Horretarako, bi motatako laguntzak proposatzen dira: batetik, gastronomian titulatu berri diren gazteentzako laguntzak, duela gutxi titulatutako langileek negozio gastronomiko berriak egin ditzaten, eta, bestetik, bikaintasuna sendotzea, ospe handiko gastronomia-negozioen eskutik.

Bi laguntza-lerro ezarri dira:

a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Helburua da gastronomiako unibertsitate-graduetan edo sukaldaritzako eta/edo sukaldaritzako goi-mailako zikloan titulazioa duten pertsonek hasitako gastronomia-negozioak bultzatzea, baldin eta kalitatea bereizgarri duen gastronomia-establezimendu berri bat abian jarriko badute.

b) Bikaintasuna sendotzeko programa. Helburua da ibilbide eta kalitate aitortua duten establezimendu gastronomikoei laguntzea, sektoreko kalitate-estandarrak eta -akreditazioak hobeto aintzatesteko, batez ere nazioartean aintzatetsitako gastronomia-gidetan eta bikaintasun gastronomikoko rankingetan.

Establezimendu gastronomikotzat hartzen dira pertsona natural edo juridiko baten buruan dauden eta jarduera ekonomikoa kontsumorako elikagaien eta/edo edarien ekoizpenarekin, zerbitzuarekin eta salmentarekin lotuta duten establezimendu komertzialak.

Programa bakoitzaren ezaugarriengatik, eskatzaile bakoitzak programa bat baino ezin izango du aukeratu.

Aurrekontuko zuzkidura

1.050.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik aterako dira soil-soilik. Kreditu horiek, 2024ko ekitaldirako, 1.050.000 eurokoak dira; horietatik 350.000 euro 2024ko ekitaldiari dagozkio, eta 700.000 euro 2025eko ekitaldiari.

Gehieneko zuzkidura global horretatik, 630.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programarako erabiliko dira, 210.000 euro 2024rako eta 420.000 euro 2024rako, eta 420.000 euro bikaintasuna sendotzeko programarako; horietatik 140.000 euro 2024rako eta 280.000 euro 2025erako. Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, soberako kopurua besteari gehituko zaio, bertan diruz lagundu daitezkeen proiektuak geratzen badira.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, honako zenbateko hauekin:

• Gastronomiako negozio-proiektu berriak: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, eta 50.000 euro gehienez proiektu bakoitzeko.

• Bikaintasuna sendotzea: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40ra arte, gehienez 80.000 euro proiektu bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Gastrobikain laguntzen onuradunak

- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren zuzendaritza gastronomikoa edo sukaldea bere gain hartuko duten edo hartu duten pertsona fisikoak.

- Nortasun juridikorik gabeko erakundeak, hala nola ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo antzekoak, baldin eta negozioaren zuzendaritza gastronomikoa edo sukaldea bere gain hartuko duen pertsona gutxienez negozioaren % 10en titularra bada eta negozio hori Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badago. Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen Legearen 11.4 artikuluarekin bat etorriz, "berariaz adierazi beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartu dituen gauzatze-konpromisoak, bai kide bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun gisa taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoarekin. Elkartea ezin izango da desegin Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideei buruz legez aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte ".

- Sektore pribatuko pertsona juridikoak: negozioaren zuzendaritza gastronomikoa edo sukaldea bere gain hartuko duen pertsona gutxienez negozioaren % 10en titularra denean eta negozio hori Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoenean soilik.

- Bi laguntza-ildoetarako, proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programarako eta bikaintasuna sendotzeko programarako, onuradunak pertsona fisikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta sektore pribatuko pertsona juridikoak izan ahalko dira.

Betekizunak

  • A) Eskatzailearenak:

  • B) Proiektuarenak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Amaya Jalon Ayala

Telefonoa: 945 01 96 23

E-maila: amaya.jalon@euskadi.eus | calimentaria@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1075907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa eta ordainketa


Inbertsio-proiektuek 2023an hasitakoak izan behar dute, eta, gauzatu, urte horretako urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean gauzatuko dira.

Dirulaguntzaren inbertsioa justifikatzeko, enpresa onuradunak honako dokumentazioa bidali beharko du egoitza elektronikoaren bidez.

Ordainketa eskaera:

Ordaintzeko eskaera gehienez ere 3 hilabeteko epean egin behar da, inbertsioak egiteko epea bukatzen denetik hasita.

Oharra: Ordainketa eskaerarekin batera emandako datuen analisia errazagoa izateko, fakturazio taulan dagoen korrelazio-zenbakia ere izan behar duen faktura bakoitza, eta ordainketa-agiriarekin batera sartuko da. TELETRAMITAZIO prozesuan, ordena korrelatibo horretan, eta hornitzailearen izenarekin eta aipatu zenbaki korrelatibo horrekin identifikatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk