Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak 2024

[Garraio-lanbidea uzteko dirulaguntzak 2024]

Deskribapena


Xedea

Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan, adin handiko garraiolariek, ezintasun iraunkor absolutua edo osoa aitortua dutenek eta baliaezintasun handia aitortua dutenek lanbidea bertan behera uztea sustatzeko laguntza-erregimena (2024. urtea).

Aurrekontuko zuzkidura

450.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren banakako zenbatekoa

  • Salgaien errepideko garraioa ibilgailu astunetan eta bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikoa.
    • 4.100 euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko bakoitzeko.
  • Salgaien garraio publikoa ibilgailu arinetan
    • 2.600 euro hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko oso bakoitzeko.
  • Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia
    • 10.000 euro. 

Adinaren eskakizuna eta ezintasun iraunkor absolutuarena edo baliaezintasun handiaren eskakizuna betetzen baditu diru-laguntzarik handiena emango zaio (biak batera, ez).

Banakako diru-laguntzen zenbateko osoak ezarritako aurrekontu-partida gainditzen badu (450.000 euro) eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko da.

 

Ordainketa-modua:

Laguntza ematea erabakiz gero, behin garraiolariak jarduera utzi duela egiaztatutakoan, oso-osorik ordainduko zaio (+info "justifikazioa eta ordainketa" atalean).

Nori dago zuzenduta


Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloko garraiolariak, eskabideak aurkezteko epea bukatzerakoan honako betekizun hauek betetzen badituzte:

  • 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • 63 urtetik 64 urtera (biak barne) bitarteko adina izatea, edo ezintasun iraunkor absolutua edo osoa edo baliaezintasun handia aitortua izatea, Gizarte-Segurantzako Nazio-Institutuaren erabakia onartuz pentsioaren onespen data esanez.
  • Azken hamar urteetan etenik gabe, gehienez ere hiru kopiarekin autobusaren bidezko bidaiarien edo salgaien garraio publikorako indarreko baimen baten titular izatea; edo bi horiek batera izatea, gehienez ere hiru kopiarekin. Baimen hori sekula eten gabekoa izan beharko du, eta gutxienez indarreko kopia bat izan beharko du. Hala ere, baimenaren titulartasunean edo indarraldian eten bat permitituko da, gehienez ere hiru hilabetetik pasako ez den epe batez. Ondorio horiei dagokienez, eskabidea aurkezterakoan birgaiturik badaude, bisatu falta dela-eta iraungitako baimenak indarrean izan direla ulertuko da. Laguntza ematea eragiten duen baimenak indarrean egon behar izango du egoera hauen onarpenera arte, ezintasun iraunkor absolutua, osoa edo baliaezintasun handia denean.
  • Trakzio propiodun ibilgailuei (barne direla TD motakoak) dagokienez, 2007ko apirilaren 16a baino lehen, onuradunaren titulartasunpeko diren baimenak, salgaien garraio publikorako direnak, zehazki, estatuko eremukoak direnak baimen baten kopia gisa zenbatuko dira.
  • Onuradunaren titulartasunpeko ibilgailuari dagokionez, 1998ko uztailaren 1a baino lehen bidaiarien garraio publikorako diren baimenak, zehazki, estatuko eremukoak direnak baimen baten kopia gisa zenbatuko dira.
  • Gizarte Segurantzako langile autonomoentzako erregimenean alta emanda egotea, hain justu ere azken hamar urteetan etenik gabe; gehienez ere, hiru hilabetetik pasatzen ez den eten bakarra onartuko da. Ezintasun iraunkor absolutuak edo osoak edo baliaezintasun handiak eragiten dien eskatzaileen kasuari dagokionez, halakorik aitortu zainetik hara zenbatuko da aipatutako hamar urteko epea.
  • 2024ko azaroaren 30a baino lehen, errepidez bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko jarduera bertan behera uzteko konpromisoa hartzea; betiere, bere titulartasunpeko garraio-baimenei behin betiko uko eginez. Jarduerarik berriz ekinez gero, jasotako laguntzak edo tokatzen diren interesak itzultzeko obligazioa izango du.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Lurralde Plangintza, Garraio eta Etxebizitza Saila

Garraio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila: DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0031109

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Dokumentazioa formatu elektronikoan aurkeztu behar da, edo Administrazioak datua jasotzeko baimena eman; kasu bakoitzean, dauden aukerak zehazten dira.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa eta ordainketa.


Laguntza eman zaiola jakinarazi ondoren, onuradunak izapide hauek egin beharko ditu:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Hamabost eguneko epean onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
  2. Dirulaguntza emateko baldintzak 2024ko azaroaren 30a baino lehen betetzen direla agiri bidez justifikatzea:
  • Onuradunak uko egin beharko die laguntza ematea eragin zuten baimenei, eta baja egiaztatu beharko du dagokion foru-aldundiak emandako ziurtagiriaren bidez.
  • Baimendutako gehieneko masa 3.500 kg-tik gorako ibilgailuetarako eta/edo autobuserako balio duen gidabaimenaren titularra izanez gero, uko egin beharko dio dagokion trafiko-buruzagitzan, eta gidabaimen berria aurkeztuz justifikatu ahal izango da.
Organo emaileak izapideak egin eta dagozkion egiaztapenak egin ondoren, emandako laguntzari dagokion zenbatekoa ordaintzeko aginduko da.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk