Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide diren liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak 2024

[Funtsak berritu]

Deskribapena


Xedea

Objeto

Agindu honen bidez, 2024ko ekitaldirako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak arautzen dira.

 

Aurrekontuko zuzkidura

955.000 €

Prestazio ekonomikoa

  • 15.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berrietarako liburu-sortentzako.
  • 30.000,00 euro, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren euskal liburutegietako funtsak hornitzeko.
  • 955.000,00 euro liburutegietako funtsak berritzeko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, diru-laguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Toki-erakundeak

Liburutegi arloan eskumenak dituzten toki-erakundeak.

Eskakizunak:

  • Eskabidea legez eratutako udal erakundeek edota udal liburutegi publikoen arloan eskumena duten udal erakundeek egiten badute, beren helburuen artean liburutegi publikoaren zerbitzua edo eskumena elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute agirien bidez. Eusko Jaurlaritzak lehendik baldin badauka agiri hori, eskatzaileak ez du zertan berriro aurkeztu, baina zer organotan dagoen eta zer prozeduratan aurkeztu zuen adierazi beharko du.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 76 41

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037518

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Dirulaguntza justifikatzeko honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

  • 2024an egindako gastuak jasotzen dituen kontu-hartzaileak edo idazkari/kontu-hartzaileak sinatutako Justifikazio egiaztagiria.

  • Egindako gastua egiaztatzeko fakturak.


     
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk