Ebazpena, 2023ko abenduaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funts Plusa 2021-2027 programaren barruan Europako Gizarte Funtsak batera finantzatu beharreko eragiketak hautatzeko deialdia argitaratzen duena.
[FSE 2024]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan erakundeen partaidetza sustatzea EAEko Plus Europako Gizarte Funtsaren 2021-2027 Programan (aurreratzean, EAEko EGF+ 2021-2027 Programa), eta programa honen esparruan kofinantzaketa europarra eskuratuko duten erakundeek egikaritu beharreko eragiketak hautatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
30.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Deskripzioa, banaketa-mota eta/edo prestazio-mugak / Descripción, forma de reparto y/o límites de la prestación:
Hautatu eta finantzatu beharreko eragiketak helburu espezifikoekin eta inbertsio-lehentasunekin zuzeneko lotura duten esku-hartze eremuei buruzkoak izango dira. Horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 EGF+ programa osatzen dutenen artean, deialdi honen xede izateko hautatu dira. Zehazki, jarduketa ildo hauek izanen dituzte:
- Langabetuak laneratzeko ibilbideak
- Talentua erakartzeko eta atxikitzeko neurriak
- Autoenplegurako hasierako laguntza, eta hura finkatzeko eta enpresak sortzeko.
- Pertsona zaurgarriak laneratzeko eta gizarteratzeko ibilbideak
- Lan-merkatutik urrunen dauden gazteak laneratzeko ibilbideak
Dirulaguntza jaso ahal izateko, eragiketek gutxienez 2 milioi euroko kostua eta gehienez 5 milioi eurokoa izan beharko dute. Entitate bakoitzak gehienez ere hiru eragiketa aurkez ditzake, eta entitate bakoitzeko gehienez bi eragiketa hautatuko dira.
Hautatutako eragiketa bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa haren barruan sartutako jarduera guztien kostuaren % 40koa izango da.
EGF+ek kofinantzatutako eragiketak hautatzeko prozedura norgehiagoka izango da, eta publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioekin bat etorrita gauzatuko da.
Ordainketa-modua:
Ordainketak erakunde onuradunek egin dituzten gastuen arabera egingo dira, baldin eta erakunde horiek egindako gastuak justifikatzen badituzte, 2021-2027 programazio-aldian EGF+ funtsak diruz lagundu ditzakeen gastuak zehazten dituen estatuko araudian, 2021/1060 (EB) Erregelamenduan, eta Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzaren (bitarteko organismo koordinatzailea) gastuak justifikatzeko prozedura-eskuliburuetan egiaztatutako eran.
Finantzaketa-eskuragarritasunaren arabera, onuradunek zor duten zenbateko osoa jasoko dutela bermatuko da, laurogei eguneko epean, onuradunak itzulketa-eskaera aurkezten duen egunetik aurrera. Epea eten ahal izango da, onuradunak aurkeztutako informazioak ez badio kudeaketa-agintaritzari aukera ematen zenbatekoa galdagarria den zehazteko.
Erakunde onuradunei ordainketak egingo zaizkie onuradunari ordainketa-eskaera guztiak itzuli arte, hautatutako eragiketari esleitutako Europako Gizarte Funtsaren laguntza osoaren mugarekin eta hautemandako irregulartasunen ondorioz aplikatu beharreko edozein finantza-zuzenketa deskontatuta.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiak
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
Garapen-agentziak
Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Toki-erakundeak
Betekizunak
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez edukitzea ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
? Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
- 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez egotea Dirulaguntzen Erregimena arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako gainerako inguruabarretako bat ere, dirulaguntzen onuradun izateko
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Europako beste funtsetatik edo Europako Batasuneko beste finantza-tresnetatik EGF+ delakoaren laguntzaren xede den eragiketa finantzatzeko baliabide ekonomikorik lortu edo eskatu ez izana.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
EGF+ kofinantzaketaren onuradun izateko deialdian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen ditu, II. eranskinean aurreikusitako eragiketak hautatzeko nahitaezko irizpideak barne.
Erantzukizunpeko adierazpena
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Informazio orokorra: 945160601
Posta elektonikoa: lehenaukera@lanbide.eus
Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945181327 / 945181338
Kodea
61238801Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Gaitasun tekniko eta administratiboa egiaztatzea:
- Finantza-gaitasuna egiaztatzea.
- Eratzukizunpeko adierazpena
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez edukitzea ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
? Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
- 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez egotea Dirulaguntzen Erregimena arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako gainerako inguruabarretako bat ere, dirulaguntzen onuradun izateko
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Europako beste funtsetatik edo Europako Batasuneko beste finantza-tresnetatik EGF+ delakoaren laguntzaren xede den eragiketa finantzatzeko baliabide ekonomikorik lortu edo eskatu ez izana.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
EGF+ kofinantzaketaren onuradun izateko deialdian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen ditu, II. eranskinean aurreikusitako eragiketak hautatzeko nahitaezko irizpideak barne.
Erantzukizunpeko adierazpena
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- eskeraren formularioa bete
- eta Egoitza elektronikoaren bidez igo, beharrezko dokumentazioarekin batera.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 hilabete deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aurrera aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena https://www.euskadi.eus/servicios/61238801 helbidean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua