Konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurekin zerikusia duten jarduera sustatzaileak eta eragileak garatzeko dirulaguntzak, 2025ko ekitaldian.
[FP_GAITASUNEN_EBALUAZIOA_2025]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeei eta sindikatuei dirulaguntzak emateko deialdia egitea, beren jarduera-eremuan konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurekin zerikusia duten jarduera sustatzaileak eta eragileak garatzeko, baita horiek behar bezala gauzatzeko behar diren koordinazio- eta kudeaketa-lanak egiteko ere.
Aurrekontuko zuzkidura
468.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Laguntza bi epetan ordainduko da:
a) Lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da, Aginduaren 20.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
b) Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa Aginduaren 15. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Enpresen eta sindikatuen elkarteak
Betekizunak
- Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeak edo sindikatuak izatea, edo erakunde horien antolaketa federatuak edo konfederatuak.
-
Zergen arloko betekizunak egunean izatea
Betekizun hori emandako dirulaguntza likidatu arte mantendu beharko da, beraz, dirulaguntza emateko eta ordainketak egiteko unean betetzen dela egiaztatu beharko da.
-
Gizarte Segurantzarekiko betekizunak egunean izatea

Dirulaguntzak itzultzeko betekizunak ordainduta izatea

- Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez izana, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean ez egotea.
- Xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik ez eskatu eta jaso izana administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.
- Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- f) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
- Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera.
- Berdintasun-plana indarrean izateko betebeharra ez betetzea, Estatuko araudiaren arabera, eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezartzeko betebeharra ez betetzea, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
- Ez egotea zigortuta Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte.
- Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota beteta izatea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatzea.
- LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasoa.
- Berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurarako jarduera sustatzaile eta eragileen plana, eta horiek behar bezala betetzeko beharrezko koordinazio- eta kudeaketa-zereginak, honako elementu hauekin:
- Lortu beharreko helburuen eta jarduera sustatzaile eta eragileak garatzeko egin beharreko ekintzen zehaztapena, eta horiek behar bezala garatzeko beharrezko koordinazio- eta kudeaketa-lanen zehaztapena.
- Jarduera-planaren hedapena egituratzea eta definitzea, eta kontratatu edo esklusibotasunez esleitu beharreko pertsonen eginkizunak eta zereginak zehaztea.
- Euskararen erabilera jarduera-planean, ebidentziak aurkeztuta.
- Jarduera-planean genero-ikuspegia sartzea.
- Esperotako emaitzak eta jarduera-planaren jarraipen eta ebaluazioaren adierazleak.
- Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeak edo sindikatuak izatea, edo erakunde horien antolaketa federatuak edo konfederatuak.
-
Zergen arloko betekizunak egunean izatea
Betekizun hori emandako dirulaguntza likidatu arte mantendu beharko da, beraz, dirulaguntza emateko eta ordainketak egiteko unean betetzen dela egiaztatu beharko da.
-
Gizarte Segurantzarekiko betekizunak egunean izatea
Betekizun hori emandako dirulaguntza likidatu arte mantendu beharko da, beraz, dirulaguntza emateko eta ordainketak egiteko unean betetzen dela egiaztatu beharko da.
-
Dirulaguntzak itzultzeko betekizunak ordainduta izatea
Betekizun hori emandako dirulaguntza likidatu arte mantendu beharko da, beraz, dirulaguntza emateko eta ordainketak egiteko unean betetzen dela egiaztatu beharko da.
- Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez izana, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean ez egotea.
- Xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik ez eskatu eta jaso izana administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.
- Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- f) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
- Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera.
- Berdintasun-plana indarrean izateko betebeharra ez betetzea, Estatuko araudiaren arabera, eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezartzeko betebeharra ez betetzea, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
- Ez egotea zigortuta Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte.
- Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota beteta izatea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatzea.
- LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasoa.
- Berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
2025eko urtarrilaren 10a baino lehen
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Agiri honetan zehatz azalduko dira dirulaguntzaren babesean kontratatutako/esklusibotasunez esleitutako pertsona bakoitzak egindako jarduerak, eskabidearekin batera aurkeztutako jardueren planeko ekintzen banakapenaren arabera. Era berean, lortutako emaitzak zehaztuko dira, jarduera-planean ezarritako adierazleen arabera. Dena dela, egindako ekintza-kopurua adierazi beharko da.
-
Agiri honek dirulaguntzaren babesean kontratatutako/esklusibotasunez esleitutako langileen inguruko gastuen zerrenda izango du. Eranskinarekin batera justifikazio-agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Dirulaguntzaren xede diren jarduerak garatzeko lan-kontratuaren benetako kopia edo, hala badagokio, esleitutako pertsonaren dedikazio esklusiboaren egiaztagiria.
- Dirulaguntzaren aldiari dagozkion nominen benetako kopia, eta horiek ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak.
- Dirulaguntzaren aldian erakunde onuradunaren edo haren antolakunde federatu edo konfederatuen kargura gizarte segurantzan egindako gastuak egiaztatzeko kotizazio-agiriak.
- Fakturak, dagozkien ordainagiriekin, eta gastuen beste edozein ziurtagiri, legez onartuak, egindako gastuak ziurtatzen dituztenak eta emandako dirulaguntzari egotz dakizkiokeenak.
- Dagokionean, erakunde eskatzaileak jatorduak eta bidaiak konpentsatzeko ezarritako akordioen kopia.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Dirulaguntzak itzultzeko betekizunak ordainduta izatea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua