Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzendutako makinak eta/edo ekipamenduak erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak. 2024.
[FP_EKIPAMENDUA]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Makineria edo ekipamendua erostetik edo errentan hartzetik eta makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak finantzatzera bideratutako dirulaguntzen deialdia egitea, bi jarduketa-eremuren arabera:
● 1. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, heziketa-zikloak emateko beharrezko makineria edo ekipamendua eguneratzeko, II. kapituluan adierazitakoaren arabera.
● 2. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuentzat, 4.0 eta 5.0 ingurunearen erronkei erantzungo dieten eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren planak ezarriko dituzten proiektuei heltzeko, III. kapituluan ezarritakoaren arabera.
Aurrekontuko zuzkidura
2.217.487 (euro)Prestazio ekonomikoa
Zenbateko osoa honela banatuko da deialdi hau osatzen duten bi jarduketa-eremuen artean:
● 1.000.000 € agindu honetako 1. artikuluan definitutako 1. eremuan sartzen diren makineriaren edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetarako aurreikusitako dirulaguntzak zenbateko hori hainbanatuta emango dira, horretarako ezarritako banaketa-irizpideak kontuan hartuta.
● 1.217.487 € agindu honetako 1. artikuluan definitutako 2. eremuan sartzen diren makineriaren edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetarako aurreikusitako dirulaguntzak lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira.
Eremu bakoitzari esleitutako diru kopuru guztia agortzen ez bada, sobera dagoen zenbatekoa beste jarduketa-eremuari esleitutako kopuruari gehituko zaio, baldin eta hasiera batean esleitutako diru kopurua ez bada nahikoa izan baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko, zentzu horretan balorazio-batzordeak emango duen proposamenaren arabera.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, zuzen justifikatu ostean.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Eskakizunak:
- 1. Eremua: 2023-2024 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak izatea.
- 2. Eremua: 2023-2024 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak izatea
-
Legez eratuta eta baimendua egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea, eta, baiezkoa izanez gero, zenbatekoa eta erakunde emailearen izena adieraztea. Helburu bererako beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasoz gero, gainfinantzaketarik ez gertatzea.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
- Ez egotea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako egoeratan batean ere.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartean (biak barne) jasotako inguruabar eta debekuetako batean ere.
- LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea ere.
- Egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen direla dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.
Betekizunak
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluaren arabera, zeinak ezartzen baitu ezin izango duela inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso sexuaren ziozko diskriminazioa eragiten duen edonolako jarduerak, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoek ere, zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritakoaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Justifikazio-Memoria Ekonomikoan" adierazi behar da.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2, 3 eta 3 bis apartatuetan ezarritako egoera batean ere ez egotea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteak baimena emango dio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari zuzenean egiazta dezan dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Hala ere, eskatzaileak baimena espresuki ukatu ahalko du, eta organo eskudunak emandako administrazio ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

- Indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea
- Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
-
Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, ez egotea zigortuta Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean.
Edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena bete arte.
- Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota beteta izatea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatzea.
-
LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea ere, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasoa.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartean (biak barne) jasotako inguruabar eta debekuetako bakar batean ere ez egotea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Eskatzaile guztientzako dokumentazioa
-
Dirulaguntzen eskatzaileak zerga-administrazio eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du. Ziurtagiri horretan, ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) alta emanda dagoen jarduera guztiak jasoko dira. Hala badagokio, eskuragarri dagoen azken ekitaldiko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen-likidazioaren 390 ereduaren kopia ere aurkeztu beharko du, bai eta aipatutako 390 ereduaren aurkezpenaren eta egiten dituen EJZ jardueren azalpen-memoria labur bat ere.
- 1 Eremuko dokumentazio espezifikoa
-
Bertan, honako hauek jasoko dira:
- Diruz lagunduko den makineriari eta/edo ekipamenduari lotutako heziketa-zikloak, eremu estrategikoak eta helburuak.
- Diruz lagunduko den makineriaren eta/edo ekipamenduaren xehetasunak.
- Eskatutako inbertsioen erabilgarritasunaren justifikazioa
- 2 Eremuko dokumentazio espezifikoa
-
Gutxienez, honako atal hauek izan behar ditu:
- Proiektuaren eta bere helburuen deskribapen eta justifikazio zehatza, eta eskatutako makineria edo ekipamendu bakoitzaren egokitasunaren justifikazioa.
- Proiektuaren ardatz nagusia izango den 4.0 eta 5.0 inguruneetako teknologia.
- Proiektuaren ezarpenak ikastetxean izango duen irismena.
- Hasita edo hasteko dagoen beste proiekturen bati lotutako makineria- edo ekipamendu-eskaerak.
- Eskatutako makineriarekin edo ekipamenduarekin ezarriko den 4.0 eta 5.0 teknologia erabiltzeko irakasleek egin duten edo egingo duten prestakuntza-plana.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluaren arabera, zeinak ezartzen baitu ezin izango duela inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso sexuaren ziozko diskriminazioa eragiten duen edonolako jarduerak, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoek ere, zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritakoaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Justifikazio-Memoria Ekonomikoan" adierazi behar da.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2, 3 eta 3 bis apartatuetan ezarritako egoera batean ere ez egotea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteak baimena emango dio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari zuzenean egiazta dezan dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Hala ere, eskatzaileak baimena espresuki ukatu ahalko du, eta organo eskudunak emandako administrazio ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteak baimena emango dio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari zuzenean egiazta dezan dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Hala ere, eskatzaileak baimena espresuki ukatu ahalko du, eta organo eskudunak emandako administrazio ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu.
- Indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea
- Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
-
Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, ez egotea zigortuta Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean.
Edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena bete arte.
- Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota beteta izatea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatzea.
-
LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea ere, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasoa.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartean (biak barne) jasotako inguruabar eta debekuetako bakar batean ere ez egotea.
- 1. Eremua: 2023-2024 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak izatea.
- 2. Eremua: 2023-2024 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak izatea
-
Legez eratuta eta baimendua egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea, eta, baiezkoa izanez gero, zenbatekoa eta erakunde emailearen izena adieraztea. Helburu bererako beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasoz gero, gainfinantzaketarik ez gertatzea.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
- Ez egotea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako egoeratan batean ere.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartean (biak barne) jasotako inguruabar eta debekuetako batean ere.
- LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea ere.
- Egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen direla dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Emandako dirulaguntza onartzea
Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaien egunetik hasi eta 10 eguneko epean onuradunek berariaz onartzen ez badute, eskabideari uko egiten diotela ulertuko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Justifikazioa
2025eko urtarrilaren 2ra arteko epea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskatzaile guztientzako dokumentazioa
-
Onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.
- 1 Eremuko dokumentazio espezifikoa
-
Dokumentu horretan, errentamendu-kuoten fakturen edo ordainketen zerrenda jasoko da, honako hauek adierazita: hornitzailea/finantza-erakundea, faktura-zenbakia/errentamendu-kontratuaren zenbakia, fakturaren jaulkipen-data/errentamendu-kontratuaren izenpetze-data eta errentamendu-kuoten/fakturen ordainketa-data.
Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, egiaztatu beharko dira zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.
-
Hauek adierazita, besteak beste:
- Egindako inbertsioaren azalpen laburra.
- Programatutako helburuen betetze-mailari buruzko informazioa.
- Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.

- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua