Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzeko laguntzak 2024

[FEMPA 2024]

Deskribapena


Xedea

Flotaren lehiakortasuna sustatzea eta arrantza-ontzietako segurtasun-baldintzak eta lan-eta gizarte-baldintzak sustatzea da, higienea, osasuna, ontziko segurtasuna eta arrantzaleen lan-baldintzak hobetzera bideratutako inbertsioetarako laguntzak eskainiz.

Ontzian edo equipo indibidualetan egiten diren inbertsioek Europar Batasuneko, nazioko nahiz autonomia-erkidegoko arauetan jasotako eskakizunak bete behar dituzte, eta, beraz, erkidegoko, nazioko edo autonomia-erkidegoko legeriak ezarritako eskakizunak betetzen direla ulertuko da.

Hala, honako hauek egiteko diru-laguntzak eman ahal izango dira:

A. Jarraian aipatzen diren artikuluak erosteko eta instalatzeko, horien helburua arrantza-ontzietan dauden arrantzaleen segurtasuna hobetzea denean:

1. Salbamendu-baltsak.

2. Salbamendu-baltsetarako destrinka hidrostatikoko unitateak.

3. Arrantzaleen salbamendu-jaketan eta laneko arropan txerta daitezkeen pertsonak kokatzeko irrati-balizak.

4. Flotazio-gailuak, batez ere murgilketa- edo biziraupen-jantziak eta salbamendu-uztaiak eta -jakak.

5. Sorospen-seinaleetarako bengalak.

6. Soka-jaurtigailuak.

7. Salbamendu-sistemak, "pertsona uretara!" kasuetan.

8. Suteen aurkako gailuak.

9. Suaren kontrako ateak.

10. Erregai-depositua ixteko balbulak.

11. Gas-detektagailuak eta gasaren alarma-sistemak.

12. Xukatzeko ponpak eta alarmak.

13. Satélite bidezko komunikazio- eta irrati-tresnak.

14. Eskotilak eta ate hermetikoak.

15. Makina-gordailua.

16. Sartzeko pasabideak eta eskailerak.

17. Kubiertako, larrialdietarako edo bilaketarako argiak.

18. Arrantza-aparailuak blokeatuta geratzen direnerako segurtasun-mekanismoak.

19. Segurtasun-monitoreak eta -kamerak.

20. Kubiertako segurtasuna hobetzeko beharrezko ekipoak eta gainerako elementuak.

B. Arrantza-ontzietako arrantzaleen osasun-baldintza hobetzeko helburua duten tresnak:

1. Lehen sorospenetarako botika-kutxak erosi eta instalatzea.

2. Ontzian larrialdi-tratamendua eskaintzeko medikamentuak eta gailuak erostea.

3. Telemedikuntza-zerbitzuen hornidura, ontzietan urrutiko kontsulta egin ahal izateko ekipoak, teknologia elektronikoak eta irudi medikoen gailuak barne.

4. Ontziko osasuna hobetzeko gidak eta eskuliburuak erostea.

C. Jarraian aipatzen diren eta arrantza-ontzietako arrantzaleen higiene-baldintzak hobetzeko xedea duten ekipoak erosi eta instalatzea:

1. Osasun-instalazioak, hala nola, komunak eta konketak.

2. Elikagaiak gordetzeko ekipoak eta sukaldeak.

3. Edateko ura ekoizteko ur-araztegiak.

4. Ontzian osasun-baldintza egokiak mantentzeko garbiketa-ekipoak.

5. Ontziko higienea hobetzeko gidak eta eskuliburuak, informatika-tresnak barne.

D. Arrantza-ontzietan dauden pertsonen lan-baldintzak hobetzeko xedea duten ekipo hauek erosi eta instalatzea:

1. Kubiertako barandak.

2. Babeserako kubiertako egiturak eta kamaroteak modernizatzeko elementuak, kontrako baldintza meteorologikoetatik babesteko.

3. Kamaroteetako segurtasuna hobetzeko eta tripulazioarentzat gune komunak finkatzeko elementuak.

4. Karga pisutsuak eskuz errazago jasotzeko ekipoak, arrantza-eragiketetan zuzenean erabiltzen diren makinak salbu, troilak, adibidez.

5. Pintura eta gomazko alfonbra ez labaingarriak.

6. Zarataren, beroaren edo hotzaren kontra isolatzeko materiala, eta aireztapena hobetzeko ekipoak.

7. Lanerako jantziak eta segurtasun-tresnak, hala nola, segurtasun-bota iragazgaitzak, arnasteko eta begietarako babes-gailuak, erorketen kontra babesteko eskularruak eta kaskoak.

8. Larrialdietarako, segurtasunerako eta alertarako seinaleak.

9. Arrantzaleek portuan bertan nahiz nabigazioan jasaten dituzten arriskuak zehaztuko dituzten azterketak eta ebaluazioak, horiei aurrea hartzeko edo murrizteko neurriak hartzeko helburuarekin.

10. Ontziko lan-baldintzak hobetzeko gidak eta eskuliburuak.

E. Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipoen programatutako mantentze- edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko.

Nori dago zuzenduta


EAEko arrantza eta akuikultura-sektorerako diru-laguntzen onuradunak (FEMPA laguntzak)

Arrantzaleak eta arrantza-ontzien jabeak (ondasun-erkidegoak barne) izan daitezke laguntza hauen onuradun.

Eskakizunak:

  • Diruz lagun daitezkeen gastuak eta inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.
  • Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik eta eten barik, laguntza bakoitzaren lerroan zehazten dena salbu.
  • Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.
  • Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak eskaera aurkeztu ondoren egin beharko dira. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar dituzte.
  • Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragin beharko.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dauden ala ez.
  • EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • Konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan ez jotzea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ez egotea (hark eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu duenean salbu), epailearen esku-hartzearen menpe ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.
  • Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ebazpen irmo bidez ez eragin izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan ez egotea edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak ez izatea, horietan zehaztutako terminoetan.
  • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. ataletan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4. artikuluan xedatutakoari jarraiki, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Iñaki Zubiete

Telefonoa: 944 03 14 62

Emaila: i-zubiete@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230235

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk