Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen Federazioentzako eta Konfederazioentzako dirulaguntzak (2024).
[FEDEKONFE]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdia egiten da diruz lagundu daitezkeen jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko laguntzak emateko. Jarduera horiek, 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoak, hurrengo entitate onuradunek egin behar izan dituzte:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendekoak diren ikastetxe publikoetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioak eta konfederazioak, eta itunpeko ikastetxe pribatuetakoak, maila ez-unibertsitariokoak izan eta zuzenbidearen arabera eratuetakoak, baldin eta helburuak egokitzen batira indarreko legeetan xedatutakora, eta federazio edo konfederazio legez dagokien erregistroan sartuta badaude, betiere irakaskuntzakoak izanda eta ikasleen gurasoek osatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen gurasoen elkarteak arautzeko otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren 6. eta 11. artikuluetan araututa dagoen bezala (1987ko apirilaren 7ko EHAA).
- Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetako ikasleen gurasoen kooperatiben federazioak eta konfederazioak, zuzenbidearen arabera eratu diren maila ez-unibertsitarioetakoak, baldin eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legeek xedatutakoarekin, eta federazio edo konfederazio legez dagokien erregistroan sartuta badaude.
Aurrekontuko zuzkidura
350.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Lurralde-eremu edo arlo hauen arabera banatuko da:a).– 70.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoaren mailako konfederazioentzat.b).– 170.000 euro, ikastetxe publikoetakoak diren elkarteak biltzen dituzten eta lurralde historiko batean diharduten federazioentzat.c).– 110.000 euro, irakaskuntzako elkarte-entitateen gainerako federazioentzat, elkarteenak nahiz kooperatibenak izan.Deialdi hau lehiaketa-prozedura bidez ebatziko da, eta lurralde-eremu edo arlo horietakoren batek esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortzen ez badu −eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskabide nahikoa ez dagoelako edo emandako diru kantitateak ezarritako gehieneko kopuruak baino txikiagoak direlako−, sobera geratu den kantitateak proportzioan handituko du gainerako lurralde-eremueiDiruz lagundu daitezken gastuak:
Diruz lagundu nahi diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera bideratuko dira: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa eta hezkidetza; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea (gailu mugikorrak zuzen eta egoki erabiltzea barne), eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.
Ordainketa-modua:
1.– Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:Emandako dirulaguntza osoa aldi bakar batean ordainduko da 15. artikuluaren 3. apartatuan adierazitako epean, baldin eta onuradunak espresuki dirulaguntzari uko egiten ez badio.2.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da elektronikoki: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.
Diruz lagundu daitezken gastuak:
Diruz lagundu nahi diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera bideratuko dira: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa eta hezkidetza; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea (gailu mugikorrak zuzen eta egoki erabiltzea barne), eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.
Nori dago zuzenduta
Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioak.
Eskakizunak:
-
Euskal Autonomia Erkidegoan behar den elkarteen erregistroan izena eta alta emanda egotea.
Organo kudeatzaileak zuzenean egiaztatuko du laguntzak eskatu dituen erakundeak betetzen duela Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egon behar duela dioen baldintza. Horretarako, ez da beharko erakunde eskatzailearen oniritzirik.
-
Zerga betebeharrak egunean edukitzea
Agindu honen xede diren laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo entitate eskatzaile titularrak baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan ea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren.
Hala ere, entitate eskatzaileak espresuki uko egin ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean adukitzea

Betekizunak
- Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 1., 2., 3. eta 4. puntuetan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
-
Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 18ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7.3 eta 13.1 h) artikuluen arabera, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera segurtasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
- Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoa betetzea, Transexualen berdintasun benetako eta eragingarrirakoa eta LGTBI kolektiboetako kideen eskubideak bermatzekoa.
- Eskatzailea ez egotea sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzak edo dirulaguntzak direla-eta hasitako ezein itzultze- edo zigor-prozeduratan.
- Entitate eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasota dagoen beste edozein egoeratan, ez eta onuradun izatea eragozten duten Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluko h), i) eta j) apartatuetan deskribatutako egoeretan ere.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Memoria ekonomiko bat, 1. artikuluan ezarritako epean egindako jardueren kostuari buruzkoa, entitate eskatzailearen ordezkariak data jarrita eta sinatuta, eta hauek jasota:
- Entitateak xede eta helburu berarekin deialdiak hartzen duen denbora-tartean gastuetarako izan dituen diru-sarreren eta gastuetarako jaso dituen dirulaguntzen xehetasunak, haien zenbatekoak eta nondik datozen adierazita.
- Benetan egindako gastua, diruz lagundu daitekeen jarduera motaren arabera behar bezala banakatuta. Halaber, fakturaren, ordainketa-tiketaren edo nominaren zenbakia adierazi beharko da, bai eta horietako edozein egiteko arrazoi den jardueraren izenburua, zenbateko osoa eta diruz laguntzeko eskatzen den fakturaren, ordainketa-tiketaren edo nominaren zenbatekoa ere.
-
Faktura guztien zerrenda sartuko da, diruz lagundu daitekeen jarduera motaren arabera sailkatuta, eta hauek adieraziko dira: gastua eragiten duen prestakuntza-jardueraren edo jarduera osagarriaren izenburua, kasuaren arabera; faktura-zenbakia eta jaulkipen-data; gastuaren deskribapena; enpresa hartzekoduna (IFZa eta enpresaren sozietate-izena); zenbatekoa (BEZa barne), eta fakturaren abonu-data.
-
Fakturak eta ordaindu izanaren egiaztagiriak eman beharko dira eta egiaztatuta geratu beharko da erakunde eskatzaileak ordaindu dituela diruz lagundu daitezkeen gastuak.Era berean, aurkeztutako fakturak erakunde bakar bati jaulkiak izan beharko dira.III. eranskinean faktura guztien zerrenda sartuko da, diruz lagundu daitekeen jarduera motaren arabera sailkatuta, eta hauek adieraziko dira: gastua eragiten duen prestakuntza-jardueraren edo jarduera osagarriaren izenburua, kasuaren arabera; faktura-zenbakia eta jaulkipen-data; gastuaren deskribapena; enpresa hartzekoduna (IFZa eta enpresaren sozietate-izena); zenbatekoa (BEZa barne), eta fakturaren abonu-data.Langileen gastuak justifikatzeko, langileen kontratuen edo Gizarte Segurantzako alta-ziurtagirien kopiak erantsiko dira; bestela, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatzen duten agiri baliokideak.Entitateak fakturen eta funtzionamendu- eta ekipamendu-gastuen jatorrizko egiaztagiriak gorde beharko ditu legeak ezarritako epean. Ausaz hautatuta, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak eska diezaioke entitateari aurkeztu ditzala hartutako laguntza egiaztatzeko fakturak eta gainerako dokumentuak.Pertsona edo entitate titular onuradunek jatorrizko egiaztagiriak zaintzapean eduki beharko dituzte, eta Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak hala eskatzen badie eskura jarri beharko dizkiote.
-
Gai hauek jasoko ditu, besteak beste:
- Egin diren jardueren azalpen laburra. Azalpen horretan, zehaztu egin beharko da, batetik, zer neurri hartu diren inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia bermatzeko, eta, bestetik, nola bideratu diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.
- Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa.
- Hobetzeko proposamenak, halakorik badago.
- Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 1., 2., 3. eta 4. puntuetan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
-
Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 18ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7.3 eta 13.1 h) artikuluen arabera, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera segurtasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
- Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoa betetzea, Transexualen berdintasun benetako eta eragingarrirakoa eta LGTBI kolektiboetako kideen eskubideak bermatzekoa.
- Eskatzailea ez egotea sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzak edo dirulaguntzak direla-eta hasitako ezein itzultze- edo zigor-prozeduratan.
- Entitate eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasota dagoen beste edozein egoeratan, ez eta onuradun izatea eragozten duten Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluko h), i) eta j) apartatuetan deskribatutako egoeretan ere.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoan behar den elkarteen erregistroan izena eta alta emanda egotea.
Organo kudeatzaileak zuzenean egiaztatuko du laguntzak eskatu dituen erakundeak betetzen duela Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egon behar duela dioen baldintza. Horretarako, ez da beharko erakunde eskatzailearen oniritzirik.
-
Zerga betebeharrak egunean edukitzea
Agindu honen xede diren laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo entitate eskatzaile titularrak baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan ea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren.
Hala ere, entitate eskatzaileak espresuki uko egin ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean adukitzea
Agindu honen xede diren laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo entitate eskatzaile titularrak baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan ea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren.
Hala ere, entitate eskatzaileak espresuki uko egin ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean argitaratuko da behin betiko ebazpena
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua