Euskara sektore pribatuan: Planei lotutako jarduerak 2024-2025 (LanHitz)
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan, 2024an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea eta deialdia egitea (LANHITZ).
3. multzoa: entitatearen euskara plana eta urteko kudeaketa plana oinarri izanda, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak. Ezin izango dira multzo honetako onuradun izan, Lanhitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagotan jaso dutenak.
Aurrekontuko zuzkidura
1.150.000Prestazio ekonomikoa
Euskara-planak kudeatzeko HPS-ren dirulaguntza 12 urtetik gora jaso duen pertsona edo entitate bakoitzak gehienez ere 25.000 euro jaso ahal izango ditu, eta gainontzekoek, 35.000 euro.
Dirulaguntza ebazteko prozedurak honako pauso hauei jarraituko die:
1. – Baldintzak betetzen dituzten eskabideen aurrekontuak araztu egingo dira, 15.4 artikuluko irizpideen arabera.
2.- Onartutako aurrekontuaren arabera kalkulatuko da eskaera bakoitzari legokiokeen gehienezko dirulaguntza: lehen eta bigarren multzoetan gehienez ere onartutako aurrekontuaren % 80 eta hirugarren eta laugarren multzoetan, berriz, % 60. Nolanahi ere, entitate eskatzaileak egindako dirulaguntza eskaera kopuru hau baino txikiagoa baldin bada, jasotako eskaera hartuko da oinarri.
3.- 14. artikuluko balorazio irizpideak aplikatuko zaizkie onartuak izan diren eskabideei eta dagokien puntuazioa kalkulatuko da.
4.- Lortutako puntuazioa ehuneko bihurtuko da (adib.: 50 puntu = % 50) eta artikulu honetako 2. puntuan kalkulatutako kopuruari aplikatuko zaio, esleipen-proposamena kalkulatzeko.
5.- Ateratzen den kopuruari 15.3 artikuluak multzo bakoitzerako zehaztutako mugak aplikatuko zaizkio, gehienez lortu ahal den kopurua finkatzeko.
6.- Multzoren batean dagoen diru-partidarekin hasierako esleipen-proposamena estaltzerik ez badago, begiratuko da gainontzeko multzoetan soberakinik dagoen, multzo horren beharrak asetzeko. Horrela ez balitz, hainbanaketa egingo litzateke multzoko eskaera guztien artean. Soberakinak agindu honetako 2.3 artikuluak ezarritako lehentasunen arabera banatuko dira.
Soberakinik ez balego eta dirulaguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, hainbanaketa egingo litzateke multzoko eskaera guztien artean. Kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da, hiruko erregela sinplea erabilita.
Ordainketa-modua:
Esleitutako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:
a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (%65) ordainduko da.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (%35) ordainduko da, dirulaguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2025eko aurrekontuen kontura egingo da.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
-
Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du eskatzailearen nortasuna, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.
Baimena ukatuz gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
-
Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.

Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela egiaztatzea

Pertsona juridiko pribatuak
Pertsona juridiko pribatuak:
- Jarduera ekonomikoren bat egiten du
- Gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
- Legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.
Elkargo profesionalak
Betiere euren funtzio pribatuak egikaritzeari dagokionean. Ondorioz, deialdi honen bidez ez dira diruz lagunduko elkargo profesionalen funtzio publikoei dagozkien honako gai hauek:
- Nahitaez elkargoko kide izatea
- Hauteskunde-araubidea eta diziplina-araubidea
- Elkargoaren oniritzia, kasuan kasuko estatutuek hala eskatzen dutenean
- Elkargoko organoek emandako administrazio-egintzen aurkako errekurtso-araubidea
- Sektorearen interesak ordezkatzea eta defendatzea, gai horretan eskumena duten administrazioen aurrean
- Lanbidea arautzea
- Korporazio horiek herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, sektorearekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko
- Arau deontologikoak betetzea
- Administrazioak eskuordetu ahal izan dizkien beste eginkizun batzuk
Betekizunak
-
Plana, entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta
Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana eskabidean, erantzukizunpeko adierazpenari dagokion atala betez.
-
Euskara-koordinatzailea edo jardueren komunikazioaz arduratuko den pertsona izan behar du.
Baldintza honi dagokion informazioa eskabidean emango da.
-
Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40 izatea

Araudian ezarritako baldintzak betetzea.
Eskatzaileek, onuradun izateko, araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte:
- Jarduera ekonomikoa gauzatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko pribatu izanik, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta legalki eratuta egotea indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Dagokion erregistroan izena emanda egotea. Erregistratuta egon ezean, edo Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenaren Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, hirugarrenaren datuen alta inprimakia aurkeztu beharko du.
- EAEn egoitza izatea.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
- Euskal sektore publikoa osatzen duten entitateak, maiatzaren 12ko Euskal Sektore Publikoaren 3/2022 Legearen 4. artikuluan definitu bezala.
- Euskara-zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak: euskalduntzea, alfabetatzea, hizkuntza-kudeaketaren inguruko aholkularitza, itzulpenak, trebakuntza, besteak beste.
- EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeak eta haien fundazioak.
- Krisialdian dauden enpresak.
- Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain dauden enpresak.
- Fundazio publikoak.
Horiez gain, araudian zehaztutako honako baldintza hauek bete behar dira:
Onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik ez izatea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan xedatutakoaren arabera. Eskatzaileari dirulaguntza esleitzeko eta ordaintzeko, eskatzaileak egunean egon beharko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan, eta, era berean, dirulaguntza itzultzeko betebeharrak egunean izan beharko ditu. Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu dezake, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan ezarri bezala. Kasu horretan, edo eskatzailearen helbide fiskala Espainiako Estatutik kanpo egonez gero, interesdunak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da aurkeztu sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuta dagoenik, Emakume eta Gizonen Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna Lortzeko eta Emakumeen Kontrako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, xedatutakoaren arabera.
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda egon behar du.
- Onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik ez izatea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan xedatutakoaren arabera.
-
«Hizketa» izeneko aplikazioa era egokian beteta.
- Plan Estrategikoari dagokion atalean, erakundearen hizkuntza-egoera eta 2023rako helburuak. Horretarako, 2023-24 urteetarako plan estrategikoa sortu beharko da aplikazioan.
- Kudeaketa-planari dagokionez, planaren helburuak lortzeko aurreikusitako ekintzen inguruko informazioa.
Urte bakarrerako kudeaketa-plana jasoko da aplikazioan, kasu honetan 2023koari dagokiona.
Eskatzaile guztiek Erreferentzia Marko Estandarrari jarraiki osatutako urteko kudeaketa-plana aurkeztu beharko dute, «Hizketa» izeneko aplikazioa behar bezala betez. Hori guztia genero ikuspegiarekin egingo da, hau da, datu bilketa sexuaren arabera bereizita eta adierazleen artean genero adierazleak txertatuta.
EMEri buruzko zehaztapenak honako helbide honetan aurki daitezke: http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/. Hizketari buruzko zehaztapenak honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/informazioa/hizketa-aplikazioa/web01-a2euplan/eu/
Ez da zertan elementu guztietarako helburu eta ekintzarik zehaztu behar, horrek ez baitu baldintzatuko lor daitekeen laguntza.
«Hizketa» aplikazioan sarbidea izateko, erabiltzaile berriek, erakunde edo aplikazioa elikatuko duen erabiltzaileak (erakundeko langilea izan edo ez), aldez aurretik Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar dute «Hizketa» aplikazioan alta emateko. Horretarako, dagozkion fitxak (entitate fitxa/erabiltzaile fitxa) bete beharko dituzte. Fitxa horiek LanHitz web gunean eskuratu ahal izango dira. Erakundearen eta erabiltzailearen fitxak bete ondoren, helbide honetara bidali beharko dira: lanhitz@euskadi.eus.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Helbide elektronikoa: lanhitz@euskadi.eus
Telefono bidez:
- 945 018105
- 945 018109
- 945 019487
- 945 018115
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0096120Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Plana, entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta
Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana eskabidean, erantzukizunpeko adierazpenari dagokion atala betez.
-
Euskara-koordinatzailea edo jardueren komunikazioaz arduratuko den pertsona izan behar du.
Baldintza honi dagokion informazioa eskabidean emango da.
-
Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40 izatea
Baldintza honi dagokion informazioa eskabidean emango da.
-
Araudian ezarritako baldintzak betetzea.
Eskatzaileek, onuradun izateko, araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte:
- Jarduera ekonomikoa gauzatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko pribatu izanik, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta legalki eratuta egotea indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Dagokion erregistroan izena emanda egotea. Erregistratuta egon ezean, edo Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenaren Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, hirugarrenaren datuen alta inprimakia aurkeztu beharko du.
- EAEn egoitza izatea.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
- Euskal sektore publikoa osatzen duten entitateak, maiatzaren 12ko Euskal Sektore Publikoaren 3/2022 Legearen 4. artikuluan definitu bezala.
- Euskara-zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak: euskalduntzea, alfabetatzea, hizkuntza-kudeaketaren inguruko aholkularitza, itzulpenak, trebakuntza, besteak beste.
- EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeak eta haien fundazioak.
- Krisialdian dauden enpresak.
- Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain dauden enpresak.
- Fundazio publikoak.
Horiez gain, araudian zehaztutako honako baldintza hauek bete behar dira:
Onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik ez izatea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan xedatutakoaren arabera. Eskatzaileari dirulaguntza esleitzeko eta ordaintzeko, eskatzaileak egunean egon beharko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan, eta, era berean, dirulaguntza itzultzeko betebeharrak egunean izan beharko ditu. Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu dezake, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan ezarri bezala. Kasu horretan, edo eskatzailearen helbide fiskala Espainiako Estatutik kanpo egonez gero, interesdunak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da aurkeztu sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuta dagoenik, Emakume eta Gizonen Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna Lortzeko eta Emakumeen Kontrako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, xedatutakoaren arabera.
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda egon behar du.
- Onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik ez izatea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan xedatutakoaren arabera.
-
«Hizketa» izeneko aplikazioa era egokian beteta.
- Plan Estrategikoari dagokion atalean, erakundearen hizkuntza-egoera eta 2023rako helburuak. Horretarako, 2023-24 urteetarako plan estrategikoa sortu beharko da aplikazioan.
- Kudeaketa-planari dagokionez, planaren helburuak lortzeko aurreikusitako ekintzen inguruko informazioa.
Urte bakarrerako kudeaketa-plana jasoko da aplikazioan, kasu honetan 2023koari dagokiona.
Eskatzaile guztiek Erreferentzia Marko Estandarrari jarraiki osatutako urteko kudeaketa-plana aurkeztu beharko dute, «Hizketa» izeneko aplikazioa behar bezala betez. Hori guztia genero ikuspegiarekin egingo da, hau da, datu bilketa sexuaren arabera bereizita eta adierazleen artean genero adierazleak txertatuta.
EMEri buruzko zehaztapenak honako helbide honetan aurki daitezke: http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/. Hizketari buruzko zehaztapenak honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/informazioa/hizketa-aplikazioa/web01-a2euplan/eu/
Ez da zertan elementu guztietarako helburu eta ekintzarik zehaztu behar, horrek ez baitu baldintzatuko lor daitekeen laguntza.
«Hizketa» aplikazioan sarbidea izateko, erabiltzaile berriek, erakunde edo aplikazioa elikatuko duen erabiltzaileak (erakundeko langilea izan edo ez), aldez aurretik Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar dute «Hizketa» aplikazioan alta emateko. Horretarako, dagozkion fitxak (entitate fitxa/erabiltzaile fitxa) bete beharko dituzte. Fitxa horiek LanHitz web gunean eskuratu ahal izango dira. Erakundearen eta erabiltzailearen fitxak bete ondoren, helbide honetara bidali beharko dira: lanhitz@euskadi.eus.
-
Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du eskatzailearen nortasuna, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.
Baimena ukatuz gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
-
Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.
Baimena ukatuz gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
-
Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du eskatzailearen nortasuna, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.
Baimena ukatuz gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Ordezkari modura jokatzekotan, aldez aurretik Ordezkarien Erregistro Elektronikoan inskribatuta egotea beharrezkoa da. Ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra dauka pertsona edo entitate interesatuak.
- Hurrengo atalean esaten den dokumentazioa prestatu, pdf formatuan edo onartutako formaturen batean eskanerretik pasatu eta ordenagailuan gorde.
- Dagozkion formularioak bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu eta han honako lau pauso hauek agertuko dira:
- Eskaera bete
- Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi
- Eskaera sinatu
- Eskaera eta emandako dokumentazioa bidali
- Bidalketa egin denean, pantailan hartu-agiria erakusten da.
Oharra: Hiritarrek eskubidea dute ez aurkezteko jorratzen ari den prozeduran aplikatu beharreko arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo ez aurkezteko prozeduran ari den Administrazioak dituen dokumentuak (39/2015 Legea, urriaren 1koa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskubide horretaz baliatzeko, eskabidearen "Aurretik emandako dokumentuak" atalean, emandako dokumentuen gaineko informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua eta gainontzeko izapideak Nire karpeta ataritik egingo dira.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena Agindua Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Laguntza onartzea
Deialdi honetan ez da derrigorrezkoa esleipena berariaz onartzea.
Dirulaguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) eguneko epean dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartutzat emango da.
Uko egin nahi izanez gero, izen bereko izapidearen barruan dagoen formularioa erabili.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du ezinbestean Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean.
Dirulaguntza zuritzeko, gastuak 2024ko urtarrilaren 1a eta 2024ko abenduaren 31 bitartekoak izango dira, eta gastu horiei dagozkien ordainketa-agiriak 2024ko urtarrilaren 1etik aurreragokoak eta justifikazioa egiteko epea amaitu baino lehenagokoak.
Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko azken eguna 2025eko martxoaren 31 izango da.
- Diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikazioa
-
Formulario hau bete behar da diruz lagundutako plana gauzatzeko gastuen artean itzulpenak edo egokitzapenak (euskarara) daudenean.
-
Formulario hau bete behar da diruz lagundutako plana gauzatzeko gastuen artean hizkuntza-trebakuntza orokorraren ikastaroak daudenean.
-
Formulario hau bete behar da diruz lagundutako plana gauzatzeko gastuen artean euskaraz egin diren laneko berariazko prestakuntza-ikastaroak daudenean.
-
Formulario hau bete behar da diruz lagundutako plana gauzatzeko softwarea euskaraz sortzeko edo egokitzeko gastuak daudenean.
-
Formulario hau bete behar da diruz lagundutako plana gauzatzeko gastuen artean motibazio-saioak daudenean.
-
Txosten hau aurkeztu behar da diruz lagundutako plana gauzatzeko gastuen artean Aldahitz metodologian edo gisakoan oinarrituta garatu diren prozesuak daudenean. Jaso beharrekoak: talde kopurua, talde bakoitzeko kideak sexuaren arabera bereizita, erabilitako materialak eta lortutako emaitzak.
-
Hala dagokionean, Euskara-batzordearen bileren akten kopia aurkeztu behar da euskarri informatikoan. 15 MB-tik gorako
-
Euskararen Plan Estrategikoaren atalean amaierako egoera bete behar da eta, Kudeaketa-planaren atalean, ekintzaren amaierako egoera ekintza bakoitzean.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakiak bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-en aurkeztu.
Hizketa aplikazioa osatu behar da: Euskararen Plan Estrategikoaren atalean amaierako egoera bete behar da eta, Kudeaketa-planaren atalean, ekintzaren amaierako egoera
ekintza bakoitzean.
Halaber, Euskara-batzordea izanez gero, batzordearen bileren akten kopia aurkeztu behar da euskarri informatikoan (tamaina handiko artxiboak helbide honetara bidaliko dira: lanhitz@euskadi.eus, besteak beste, honako hauek zehaztuz: data, partaideak (sexuaren arabera berezita), iraupena eta jorratutako gaiak.
Izapidea egiteko beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatzea.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.