Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta ez dauden euskal liburutegietako funtsak hornitzeko dirulaguntzak 2024

Deskribapena


Xedea

Agindu honek, 2024ko ekitaldirako, Euskadiko Liburutegi Sistemako partaide diren baina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegietarako  funtsak hornitzeko dirulaguntzak arautzen ditu. 

Aurrekontuko zuzkidura

30.000 €

Prestazio ekonomikoa

30.000,00 euro Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegientzako baina Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak daudenak. Atal honetara bideratutako partida eskabide guztien artean banatuko da kopuru berdinetan, eta nolanahi ere, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ezin izango da 5.000,00 € baino handiagoa izan.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak dituzten erakundeak.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 76 41

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037519

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Dirulaguntza justifikatzeko:

  1. Erakundearen lehendakariak, zuzendariak edo arduradunak sinatutako ziurtagiria, 2024ko ekitaldian egindako gastuari dagokiona.

  2. Gastu horiei dagozkien fakturak
     
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk