Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak (2024)

Deskribapena


Xedea

Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Bekak emateko, norgehiagokaren araubidea erabiliko da.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000

Prestazio ekonomikoa

Oinarri arautzaile hauen arabera emandako beka bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 10.000,00 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Emandako bekak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo zatia, guztiaren % 50, beka onartzen den unean ordainduko da; eta, bigarrena, gainerako % 50a, ikerlana entregatu eta bekarekin egindako ikerketaren emaitza izango den azken-lanari jarraipena egiteko arduradunak lan hori onartu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Beka gauzatzearekin bateraezina den lan-jarduerarik ez egitea. Ondorio horietarako, bateraezina izango da lanaldi erdia baino gehiagoko dedikazioa eskatzen duen edozein lan-jarduera.
  • Unibertsitateko gradu edo graduondoko tituluren bat edukitzea, dokumentu-ondarea kontserbatzearekin, ikertzearekin eta haren balioa nabarmentzearekin zerikusia duen ezagutza-eremukoa dena.
  • Nolanahi ere, titulu horrek ezin izango du deialdiaren urtea baino hamar urte lehenagoko antzinatasuna izan.
  • Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketak egunean izatea, bai dirulaguntza eskatzen den unean eta bai egindako lanari dagokion zenbatekoa jasotzen den unean.
  • Dirulaguntza itzuli beharraren ondoriozko betebeharrak egunean izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuko xedapen gehigarrian ezartzen den bezala.
  • Aurretik beste erakunde publiko edo pribatuetatik beka berdina edo antzekoa lortu ez izana, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik eduki bereko edo antzekoko bekaren bat jaso ez izana.
  • Ez edukitzea sexuan oinarritutako diskriminazioagatik jarritako zehapen administratibo edo penalik, eta ez edukitzea Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak edo beste xedapenen batek jarritako debekurik, zehapenak irauten duen bitartean agindu honetan araututako bekak eskatzeko ezgaitzen duenik.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako betekizunak betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Unai Cuevas

Tel.: 944032785

Helbide elektronikoa: u-cuevas@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1238502

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Beste tramite batzuk