Fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzak, osasun-arloko profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko 2024an

[etengabeko-prestakuntza-jarduerak]

Deskribapena


Xedea

Osasun-arloko fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzen deialdia egiten da, osasun-arloko profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako jarduerak antola ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

79.409 euros

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da. Lehenengoa, aurrerakin gisa, dirulaguntzaren ehuneko 60, Aginduaren 11.5 artikuluan adierazitako epea igarotakoan ordainduko da, eta bigarrena, gainerako ehuneko 40, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Osasunaren arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteei, baldin eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta osasun-arloko profesionalei prestakuntza eta eguneratze teknikoa ematen badiete edo ikerketa sanitarioa sustatzen badute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0086309

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ohar garrantzitsua: Eskabide-inprimakia betetzen hasi aurretik, irakurri arretaz oinarriak ezartzen dituen eta laguntza horiek emateko deialdia egiten duen agindua.

Eskaerak eta gainerako dokumentazio osagarria aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskaera bakarra egingo da erakunde eskatzaile bakoitzeko.

Etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko laguntzak jasotzeko eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

Eskatutako dokumentazioa.

  • 1) Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:
    • a) Behar bezala legeztatutako estatutuen kopia.
    • b) Egindako edo proposatutako jarduera bakoitzeko, prestakuntza-jardueraren fitxa bat (I. eranskina).
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Gastuen justifikazioa prestakuntza-jarduera bakoitzeko onartutako aurrekontu osoa izango da, eta ez emandako laguntzari dagokion zatia bakarrik.

Erakunde onuradunek honako justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • a) Prestakuntza-jarduera bakoitzaren deskribapen- eta ekonomia-memoria (2024an diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren guztizkoari dagozkion gastuak azalduko dira bertan).
    • Hala badagokio, diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
  • b) Gastuen egiaztagiriak, ordainketak egiaztatzeko moduak:
    • banku-transferentziaren frogagiria
    • banku-mugimenduaren egiaztagiria
    • txekea (bankuko frogagiriarekin batera)
    • Eskudirutan ordaintzeko, erakundearen legezko ordezkariak sinatutako ziurtagiri originala aurkeztu beharko da, ordaintzeko modua justifikatuko duena.
  • c) Aurrez aurreko prestakuntza-jardueren bertaratzea kontrolatzeko orria eta/edo 5. artikuluko 4. apartatuko 1.a) azpiapartatuan bildutako jarduera mistoetako eta online jardueretako konexioen zerrenda.

Dokumentazio hori, ordenatuta eta argi eta garbi izendatuta, aurkezteko epea 2025eko martxoaren 15era artekoa izango da, egun hori barne.

Justifikatzeko epea amaituta, erakundeak dagozkion dokumentuak aurkezten ez baditu, hamabost eguneko epe luzaezina emango zaio, eta jakinaraziko zaio justifikazioa epe horretan aurkezten ez badu itzulketa eskatuko zaiola, bai eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen Legearen 36. eta 46. artikuluetan ezarritako gainerako erantzukizunak ere.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk