Itunpeko sareko ikastetxeentzako eta unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten elkarte eta federazioentzako dirulaguntzak, 2024-2025 ikasturtean Eskola Adimentsua programa garatzeko.

[ESKOLA_ADIMENTSUA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika garatzen dituzten proiektuak finantzatzen laguntzea, "Eskola Adimentsua" programaren barruan, 2024-2025 ikasturtean, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten itunpeko sareko ikastetxeei eta itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten elkarteei eta federazioei.

 

Aurrekontuko zuzkidura

5.300.000,00

Prestazio ekonomikoa

2024 ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan deialdiaren ondoreetarako ezarritako zuzkidura 2.300.000,00 eurokoa da, eta 3.000.000,00 euroko konpromiso-kreditua 2025 ekitaldirako.

Ordainketa-modua:

1.– Entitate onuradunei eman beharreko dirulaguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

a) Lehenengoa, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 43, adjudikazio-ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da, emandako dirulaguntza 17.a artikuluan ezarritako baldintzen arabera onartu bada.

b) Bigarrena, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 57, hurrengo apartatuan ezarritako baldintzen arabera emandako dirulaguntza justifikatu ondoren.

2.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du entitate onuradunak. Alta eman edo hirugarren interesdunen datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak hirugarrenentzat emandako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeek, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuak bakarrik eratutakoak direnek, bai Estatukoak direnek ere. Estatu osokoak direnek egoitza izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan.

Federazioak

Unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten federazioek, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuek bakarrik eratutakoak direnek, bai Estatukoak direnek ere. Estatu osokoak direnek egoitza izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuak

Aurreko apartatuan adierazitako erakunde eta federazioetako kide ez izatea.

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan azaldutako egoeraren batean ez egotea.
  • Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko.
  • Berdintasun-plan bat indarrean izatea, Estatuko araudiaren arabera.

  • Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen (trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoa) 82. artikuluaren arabera, ez zaie dirulaguntzarik, baliabiderik edo edozein motatako funts publikorik emango, zuzenean edo zeharka, LGTBIfobia gauzatzen, bultzatzen edo sustatzen duten konbertsio-terapiak barne pertsona fisiko, juridiko, publiko, pribatu edo finantzaketa mistokoei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politikako Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politikako Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


945 018 841

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1250201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena EHAAn argitaratuko da deialdia argitaratu eta gehienez sei hilabeteko epean, emandako dirulaguntzen publizitatea egiteko. Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluaren arabera, EAEko dirulaguntzen erregistro orokorrera bidaliko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

1.– 2024ko abenduaren 31 baino lehen, entitate onuradunek hauek aurkeztu beharko dituzte https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ web-orrian: ordura arteko proiektuaren garapenari, egikaritzeari eta proposatutako helburuen lorpen-mailari, egindako jarduerei eta proiektuaren ebaluazioari buruzko lehen txostena, eta, gutxienez, igorpenari dagozkion gastuen % 50ari buruzko justifikazioko kontu erraztua. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluaren arabera justifikatuko dira laguntzak.

2.– 2025eko irailaren 15a baino lehen, entitate onuradunek hauek aurkeztu beharko dituzte https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ web-orrian: proiektuaren garapenari, egikaritzeari eta proposatutako helburuen lorpen-mailari, egindako jarduerei eta proiektuaren ebaluazioari buruzko bigarren txostena, eta dirulaguntzaren % 100ari buruzko justifikazioko kontu erraztua. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluaren arabera justifikatuko dira laguntzak.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk