2024an Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzial/modularraren modalitatean diru-laguntza emateko deialdia.

[ESKAINTZA MODULARRA]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak ematea hezkuntza-ituna duten lanbide-heziketa ematen duten ikastetxeei, eskaintza partziala/modularra eman dezaten, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean matrikulatutako ikasleekin.

Aurrekontuko zuzkidura

286.700,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Zenbateko hori % 25era arte handituko da, hala behar izanez gero, ebazteke dauden eta emakida-proposamena duten eskaeren zenbatekoa kontuan hartuta, eskaerak ebatzi aurretik. Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, 2024an, agindu honen 19.e. artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, ukorik izan ez bada.

Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zordun bada.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ikastetxeak aitortzen du heziketa-ziklo hori irakasteko baimena daukala.
  • Ikastetxeak proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartzen duela, onartzen bada.
  • Klaustroak aitortzen du heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutzen dituela eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela.
  • Entitate eskatzaileak bere gain hartzen du, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa. Halaber, erakunde eskatzaileak eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta irakasteko baimena edukitzeko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten du.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Ez zaio inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik emango sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duen ezein jarduerari, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.

  • Erakunde eskatzaileak egunean egon beharko du diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharretan.

  • Ikastetxe onuradunek, orokorrean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2, 13.3 eta 13.3 bis artikuluetan jasotzen diren betekizunak bete beharko dituzte.
  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako gainerako baldintzak ezarritakoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0050813

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk