Enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko laguntzak 2024: Lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak

[ES1_2024]

Deskribapena


Xedea

1. oinarria.- Xedea.

Laguntza jasoko duten elkarteek nortasun juridiko propioa izan behar dute, eta kide hauek bilduko dituzte bere baitan, kideon interes komunak ordezkatzeko eta defendatzeko:

a) Lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak.

Aurrekontuko zuzkidura

385.800

Prestazio ekonomikoa

8. oinarria.- Dirulaguntzaren zenbatekoa, zenbateko hori zehazteko irizpideak eta aplikagarri zaion muga.

1.- Eranskin honetako 1.a) oinarrian jasotako lan-sozietateen eta lan elkartuko kooperatiben elkarteentzat, Lan eta Enplegu Sailak garrantziaren araberako laguntzak emango ditu 50.000 euroko zenbatekoa oinarritzat hartuta, eta entitate onuradun bakoitzak ordezkatzen duen bazkide langileen eta enpresa kopuruaren arabera, baremo honekin bat etorriz:

a) Eskala honen arabera entitate onuradun bakoitzak ordezkatzen duen bazkide langileen kopurua:

1.- Lehenengo bazkide langiletik hasi eta 5.000 bazkide langilera, zazpi (7) euro emango dira bazkide langile bakoitzeko.

2.- 5.001. bazkide langiletik 10.000 bazkide langilera, sei (6) euro emango dira bazkide langile bakoitzeko.

3.- 10.001 bazkide langiletik aurrera, bost (5) euro emango dira bazkide langile bakoitzeko.

b) Entitate onuradun eskatzaile bakoitzak ordezkatzen duen enpresa kopurua; laurogeita hamar (90) euro emango dira ordezkatutako enpresa bakoitzeko.

2.- Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, entitate onuradun eskatzaileek ordezkatzen duten bazkide langileen kopurua eta enpresa bazkidetuen kopurua egiaztatu beharko dute.

3.- Aurreko apartatuen arabera, entitate eskatzaile onuradun batek, gehienez ere, oinarri honen arabera gutxien dagokion entitateak jasotzen duenaren hirukoitza jaso ahal izango du. Zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako plangintzan aurreikusten diren gastuen % 50, alde batera utzita bestelako laguntza publiko ororen oinarrian dauden egitura-gastuak.

4.- Eranskin honetako 1.b), 1.c) eta 1.d) oinarrietan jasotako elkarteentzat: Lan eta Enplegu Sailak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako plangintzan aurreikusitako gastuaren % 50 finantzatuko du itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bitartez, alde batera utzita bestelako laguntza publiko ororen oinarrian dauden egitura-gastuak. Baina horretarako, inola ere ezingo da berrogeita hamar mila (50.000) euro baino gehiago eman entitate eskatzaile bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

12. oinarria.- Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

1.- Dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo zatia, dirulaguntzaren guztizkoaren % 80, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hamabost egun igarotakoan, baldin berariaz uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, gainerako % 20a, diruz lagundutako jarduera edo jarduerak amaitutakoan.

2.- Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du entitate onuradunak, eta kontu horrek informazio hau bilduko du:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua; bertan, hauek adierazi beharko dira: zenbatekoa, hartzekoduna eta ordainketa efektiboa egin den data.

c) Aurreko b letran adierazitako zerrenda sailkatuan jasotako gastuak justifikatzeko dokumentazioa. Gastu horiek fakturen bidez egiaztatuko dira, edo merkataritza-trafikoan fakturen froga-balio bera duten edo administrazioan eraginkorrak diren bestelako agirien bidez.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita, halakorik badago.

3.- Aurreko apartatuan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik aurrera, eta, betiere, 2025eko uztailaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

4.- Entitate eskatzaileari dirulaguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, dirulaguntzaren ordainketa jasotzeko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena. Erregistratu gabe egonez gero edota jasota dauden datuak aldatu nahi izanez gero, alta edo aldaketa egin daiteke hemen: https://www.euskadi.net/hirugarrenak.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea

  • Onura publiko elkarte izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1233005

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea bide elektronikoaren bidez egin behar da

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk