Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespeko Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko

Deskribapena


Xedea

Mahastizaintzan aritzen diren pertsonentzako 2024ko ekitaldirako ezohiko laguntza baten oinarriak onestea eta haren deialdia egitea, 2024ko mahats-bilketaren produkzio-beherakadaren ondoren ustiategien produkzio-errendimenduak berreskuratzen laguntzeko, Errioxa JDKren babespean dauden Arabako ustiategien ekoizpen-ahalmena berreskuratzeari lotutako kostuak konpentsatzearen bidez. Kostu horiek barnean hartuko dituzte mahastizaintzako partzelak prestatzetik eratorritakoak, 2024ko mahats-bilketa amaitu eta 2025eko mahats-bilketara arteko aldian.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

Laguntzak arau hauen babespean emango dira: Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektorean minimis laguntzak aplikatzeari buruzkoa, eta Batzordearen otsailaren 21eko 2019/316 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez aldatzen baita 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektorean minimis laguntzak aplikatzeari buruzkoa.

Aurrekontuko zuzkidura

1.700.000 €

Prestazio ekonomikoa

1.700.000 euro bideratuko dira deialdi honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero –hasiera batean aurreikusitakoaren % 30ekoa izan ahalko da gehienez ere–, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bitartez emango da horren berri.

Nori dago zuzenduta


Mahastizaintzako ustiapenetako titularrak.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Virginia Ormaetxea

Telefonoa: 945 01 64 80

Emaila: v-ormaetxea@euskadi.eus

Kodea

1252701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia Agindua indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Beste tramite batzuk