Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak: Gizarte-ekonomiako enpresak eratu aurreko arloa indartzea 2024

[EMP_2024]

Deskribapena


Xedea

13. oinarria. – Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

Kapitulu honen ondorioetarako, jarduera hauek diruz lagundu daitezke:

a) Gizarte Ekonomian espiritu ekintzailea sustatzeko eta enpresa-kultura zabaltzeko ideia-lehiaketak diseinatzea eta egitea.

b) Gizarte Ekonomiaren ereduaren preskriptoreen sarea optimizatzea eta osatzea, tresnak emanez (informazioa eta ezagutza) ekintzailetza kolektibora bideratutako ibilbideetarako «sarrerako ate» izan daitezen. Hauek joko dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat:

1.- Informazio eta prestakuntzako saioak egitea Lanbideko zentroetan, prestakuntza presentzial eta birtualeko eskuliburuekin, langileentzat.

2.- Gizarte Ekonomiako ereduen balio-proposamenak egitea LHko zentroetako, institutuetako eta unibertsitateetako orientazio-zerbitzuetan, eta inplikatutako eragileekin batera aztertzea nola eman garrantzi handiagoa Gizarte Ekonomiari hainbat programatan, hala nola Urrats bat eta Ikasenpresa programetan, edota graduondokoetan.

3.- Lurraldeko eragileen —tokikoak, eskualdekoak, foralak edota BICak izan daitezke— eta ekintzailetzari lotutako beste eragile batzuen —merkataritza-ganberak, aholkularitzak, banku-fundazioak izan daitezke— artean Gizarte Ekonomiako ereduei balioa emateko jarduerak.

4.- Transformazio-, ondorengotza- eta birmoldaketa-prozesuak goiz detektatzeko antena mantentzeko jarduerak, preskriptoreen sarearen informazioan oinarrituta.

c) Gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako Urteko Jarduketa Plana egitea, garatzea eta gauzatzea. Plan hori inguruko hezkuntza-erakundeek eta eskualde-oinarriko lurralde-eremu batean —batez ere Gizarte Ekonomiakoan— errotutako enpresek parte hartzen duten erakundeek egingo dute. Jarduketa Planean eduki hauek txertatu behar dira nahitaez:

·         Helburu kuantitatiboak, gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko sustapenari buruzkoak, eta, hala badagokio, gizarte-ekonomiako enplegu asoziatiboa sortzekoak.

·         Gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko plangintzan jasotakoa gauzatzeko behar diren gastuak, finantzaketa zehaztuta, eta barne direla xedea lortzeko atzerriko erakundeekiko lotu behar izan diren harremanetatik eratorritako gastuak.

·         Enpresa-jardueran arituko diren pertsonei etorkizuneko proiektuekin lotutako prestakuntza teknikoa emango dieten hezkuntza-erakundeen berariazko lankidetza edukitzea.

·         Etorkizuneko proiektuei estaldura eman diezaieketen gizarte-ekonomiako enpresek edo erakundeek Lurralde Sustapeneko Urteko Planean parte hartuko dutela ziurtatzea. Proiektu bakoitzerako, planean zehaztu behar da laguntzaren nondik norakoa eta parte-hartze horren finantza-arloko edo beste edozein arlotako inplikazio-maila.

d) Gizarte-ekonomiako enpresa gehiago sortzeko eta eraldatzeko pizgarriak kentzen dituzten oztopo juridikoak aztertzea (Autonomia Erkidegoko araudia).

Aurrekontuko zuzkidura

600.000

Prestazio ekonomikoa

16. oinarria.- Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Hauexek izango dira dirulaguntzaren zenbatekoak eta aplikatuko diren mugak:

a) 13.a) oinarriaren arabera diruz lagun daitezkeen jardueretarako: jardueraren kostuaren % 75, erakunde onuradun bakoitzeko 35.000 euroko mugarekin.

b) 13.b) oinarriaren arabera diruz lagun daitezkeen jardueretarako: jardueraren kostuaren % 85, diruz lagundu daitekeen jarduera bakoitzeko 10.000 euroko mugarekin.

c) 13.c) oinarriaren arabera diruz lagun daitezkeen jardueretarako: jardueraren kostuaren % 85, diruz lagundu daitekeen jarduera bakoitzeko 60.000 euroko mugarekin.

d) 13.d) oinarriaren arabera diruz lagun daitezkeen jardueretarako: jardueraren kostuaren % 75, erakunde onuradun bakoitzeko 30.000 euroko mugarekin.

Ordainketa-modua:

17. oinarria. – Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

1.- Dirulaguntzen ordainketa zatituko da, sistema honen arabera:

a) Lehenengo ordainketa batean, dirulaguntza osoaren % 80 ordainduko da, dirulaguntza esleitu ostean, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, gainerako % 20a, diruz lagundutako jarduera edo jarduerak amaitutakoan.

2.- Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du entitate onuradunak, eta kontu horrek informazio hau bilduko du:

a) 13.a), 13.b) eta 13.d) oinarriaren jardueretarako:

- Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

- Memoria ekonomikoa, jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatuarekin. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera ematen bada, izandako desbideratzeak adieraziko dira. Egindako gastuaren egiaztagiriak jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak izango dira.

- Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda. Zenbatekoa eta jatorria adierazi beharko dira.

b) 13.c) oinarrian jasotako diruz lagundu daitezkeen jardueretarako: Egindako sustapen-jardueraren urteko aldiaren memoria xehatua, non berariaz jasoko baita egindako jarduera osoa, Gizarte Ekonomiako erakundeen sustapena eta, hala badagokio, zabalkunde-jardueratik eratorritako beste erakunde batzuena barne, eta egindako gastua justifikatzen duen dokumentazioa, jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuta.

3.- Justifikazioan barne-gastuak eta erakunde onuradunaren berezko langileen gastuak sartzen badira, Gizarte Segurantzaren TC1 eta TC2 ereduen kopiak aurkeztu beharko dira, proiektua gauzatu den hilabeteei dagozkienak; eta jardueran parte hartzen duten langileak TC2 ereduan identifikatu beharko dira. Enpresaren edo erakundearen legezko ordezkaritzaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, partaideek diruz lagundutako proiektuan duten partaidetzaren ehunekoari buruz.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Betekizunak

  • Onuraduna izateko baldintza

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1217909

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea bide elektronikoaren bidez egin behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk