Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak: Eratzea eta Sustatzea 2024

[EMCP_2024]

Deskribapena


Xedea

18. oinarria. – Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

Kapitulu honen ondoreetarako, diruz lagun daitezkeen jarduerak hauek direla ulertuko da:

a) Gizarte Ekonomiako enpresak sortzea:

- Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat hartuko dira lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatiba-sozietateak, bai eta, beste enpresa mota bat izan arren, lan-bazkideekin eratzen diren kooperatibak ere.

- Gizarte Ekonomiako enpresen eraketatzat hartuko dira, halaber, enpresa-jarduera duten erakundeak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzen diren kasuak, bai eta nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibak eratzen diren kasuak ere.

b) Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean lotutako sustapen-ekintzak egitea, ondorengo jarraipena eta enpresa-kudeaketako doako aholkularitza barne, enpresaren jarraipena laguntzeko eta mantentzeko, enpresa inskribatu eta urtebeteko epean.

c) 2024an, gizarte-ekonomiako enpresa bat sustatzeko, azterlan hauek egitea:

- Aztergaiak: gero eta galera-maila handiagoa duten sozietate anonimo edo mugatuen bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa, negozio-bolumenaren murrizketa, izakinen gehikuntza, gehiegizko gaitasuna, autofinantzaketarako marjina gordinaren murrizketa, zorpetzearen igoera, finantza-gastuen igoera, aktibo garbiaren ahultzea edo desagerpena.

- Azterketa juridikoa eta ekonomiko-finantzarioa, langileek zerbitzuak ematen dituzten enpresaren jabetza eskuratzearen bideragarritasunari buruzkoa, belaunaldi-erreleborik gabe.

Aurrekontuko zuzkidura

2.420.000

Prestazio ekonomikoa

22. oinarria. – Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.- Hauek dira dirulaguntzaren zenbatekoa eta muga aplikagarriak:

a)    4.000 euro, harreman mugagabe bidez txertatu den bazkide langile edo lan-bazkide bakoitzeko.

- Halakotzat hartuko da gizarte-ekonomiako enpresan erakundea eratzen denetik 2024ko irailaren 15era bitartean sartu den bazkide langile edo lan-bazkide oro, bi datak barne.

- Aurreko paragrafoan bazkide langileak eta lan-bazkideak aipatzen direnean, eskubide osoko bazkidetzat hartuko dira nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatiben kasuan.

b) Zehaztutako zenbatekoari 1.000 euro gehituko zaizkio kasu hauetan:

·         Emakumeak izatea, erakundeko bazkide langile edo lan-bazkideen gehiengoa emakumeak badira.

·         Desgaitua izatea, hau da, urritasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat izatea, eta gutxienez % 45eko minusbaliotasun onartua.

·         Eusko Jaurlaritzak eta Enplegu Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena aintzat hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetan bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

·         Guraso bakarreko familiako aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengo bat edo batzuk mendeko izatea.

·         Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak. Pertsona bat egoera horretan dagoela ulertzeko: pertsona bera edo seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanen baten bidez lotura egonkorra izan duen beste edozeinen indarkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan dira, betiere modu egiaztatu batean bai genero-indarkeriaren biktima babesteko aginduaren bidez, bai Fiskaltzaren txostenaren bidez –non adierazi behar baita salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela zantzuen arabera eta babes-agindua eman arte behintzat–, bai genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaiaren bidez.

·         Araututako laneratze-enpresa batean gizarteratze- eta laneratze-prozesua bukatu duten pertsonak, baldin eta pertsona horien kontratazioa aipatutako prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteetan gertatzen bada. Laneratze-enpresa horien kalifikazioa azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan arautzen da, eta horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dira. Kontratazioa gizarteratze- eta laneratze-prozesua amaitu eta berehala egiten bada, ez da eskatuko langabe gisa erregistratuta egotea.

·         Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren VIII. kapituluak horien kontratazioa sustatzeko ezarritakoaren arabera, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil egin bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasun-egoeran geratu bada.

·         Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak). Agindu honetan aurreikusitako laguntzen ondorioetarako, halakotzat hartuko dira lantalde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

- Pertsona berak aurreko kasu bat baino gehiago betetzen baditu, hasiera batean zehaztutako zenbatekoari 1.000 euro gehituko zaizkio kasu bakoitzeko, eta dirulaguntza 6.000 eurokoa izango da gehienez ere, sartutako bazkide langile edo lan-bazkide bakoitzeko.

c) Dirulaguntzak, a) eta b) letren arabera kalkulatuta, ezin izango du inola ere gainditu sozietateko bazkide-langileek harpidetutako kapitalaren kopurua, eta 30.000 eurotik gorakoa ere ez da izango.

2.– Erakunde onuradunen kasuan, 18.a) oinarriko jarduerei dagokienez: aurreko apartatua aplikatzetik ateratzen den zenbatekoaren % 100.

3.– Erakunde onuradunen kasuan, 18.b) oinarriko jarduerei dagokienez: oinarri honetako 1. puntua aplikatzetik ateratzen den zenbatekoaren % 30. Lurralde-sustapen planifikatuko jardueraren onuradun den erakunde baten kasuan (13.c oinarria), 18.b) oinarrian aurreikusitako jarduerarengatik diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da.

4.- 18.c) oinarriko jarduerei dagokienez, erakunde onuradunentzat: bideragarritasun-azterlanaren kostu garbiaren % 100; 5.000 euroko mugarekin egindako azterlan bakoitzeko

Ordainketa-modua:

23. oinarria. – Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

 Dirulaguntzen ordainketa zatituko da, sistema honen arabera:

a) Lehenengo ordainketa batean, dirulaguntza osoaren % 80 ordainduko da, dirulaguntza esleitu ostean, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren ordainketa, gainerako % 20a, erakunde onuradunak ondoren zerrendatzen diren egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

- 18.a) oinarriaren jardueretarako: Bazkideen liburuaren kopia konpultsatua edo agindu honen 20.1.b) oinarrian aipatzen den erakundearen ziurtagiria.

- 18.b) oinarriaren jardueretarako: egindako jarduerak justifikatzen dituen memoria orokorra. Egindako gastuen justifikazio ekonomikoa jaso beharko da, bai eta egindako ordainketak egiaztatzeko eta justifikatzeko dokumentazioa ere.  Era berean, enpresa-planaren bilakaerari eta lortutako emaitzei buruzko azalpen-memoria erantsi beharko da, dirulaguntza ekonomikoa jaso duen erakunde bakoitzeko banakakoa.

c) 18.c) oinarriaren jardueretarako: egindako azterlanaren kopia eta hura gauzatzeko guztira izandako kostua justifikatzen duten agiriak.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1217910

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea bide elektronikoaren bidez egin behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk