Elkartek 2024. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa.
[Elkartek 2024]
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko emandako itzuli beharrik gabeko laguntzak, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.
Aurrekontuko zuzkidura
44.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
2024. urterako, 22.000.000 € eta, 2025. urterako, 22.000.000 €.
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
1.- Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa-proiektuak:
Lankidetza-ikerketako proiektutzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa estrategikoko proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean (industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua) ezarritako lehentasunen barruan kokatutako arloetan ezagutzak zabaltzera bideratuta daudenak, bai eta plan horretan definitutako zeharkako ekimen eragilee¬tan kokatutakoak ere (zahartze osasuntsua, mugikortasun elektrikoa eta ekonomia zirkularra), erronka sozialen eta RIS3 estrategiaren artean integrazio handiagoa lortu eta espezializazio-eremuen arteko lankidetza handiagoa lortze aldera.
Elkarlaneko ikerketa-proiektuak:
- Urte anitzekoak izan ahalko dira,
- Lankidetzan eginak izan beharko dira eta gutxienez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hiru eragilek lankidetzan eginak izan beharko dira.
- Oro har, taldean parte hartzen duten erakundeak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.
2.- Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen I+Gko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak:
- Urte anitzekoak izan daitezke
- Proiektuak enpresetako I+G unitateek garatu beharko dituzte, banaka edo enpresetako I+G unitate baten gidaritzapean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan.
- Oro har, erakunde parte-hartzaileak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.
3.– Interes bereziko ekintza osagarriak
Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organis-moek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintzaren eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, hala nola:
- Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, bai eta funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzko azterlanak ere.
- Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.
- Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+b kudeatzeko jarduerak.
- Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.
Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Euskadi Planaren espezializazio-esparruekin.
Ekintzok bakarka egin ahal izango dira, edo beste erakunde batzuekin elkarlanean, eta urte anitzekoak izan daitezke.
LAGUNTZAK EMATEA
- Ebazpen bakar baten bidez ebatziko dira aurkeztutako eskaerak, eta, han, erakunde inte¬resdunek azaldutako gai guztiak erabakiko dira. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularrak emango du ebazpen hori, ebaluazio-organoak proposatuta.
- Ebazpenean zehaztuko da zein diren hautatutako proiektuak, eta bakoitzari buruz adiera¬ziko da, halaber, ebaluazioan lortutako puntuazioa, onartutako aurrekontua, gauzatzeko epea eta emandako zenbateko orokorra; horrekin batera, jakitera emango da ezetsitako eta baztertutako proiektuen zerrenda, ezesteko arrazoiak eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa. Era berean, elkarlanean egindako proiektuen kasuan, adieraziko da zein diren taldeko kide diren erakunde onuradunak, zein den proiektuaren arduraduna eta zein diren taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak.
- Dirulaguntza emateko prozedura izapidetzen den bitartean, eta ebatzi aurretik, onura¬dun gertatu den eskatzailearen nortasun juridikoa aldatzen bada, prozeduratik kanpo geratuko da eskatzailea. Hala ere, eskatzaileen fusio, zatiketa eta xurgatze eragiketek, bai eta prozesuko ondorengotza eragin dezakeen beste edozein eragiketek ere, ez dute eragotziko ondorengoak prozeduran jarraitzea, baldin eta inguruabar hauek gertatzen badira:
- Dirulaguntza kudeatzen duen organoari jakinaraztea.
- Erakunde ondorengoak oinarri arautzaileetan ezarritako betekizunak betetzea.
- Dirulaguntza kudeatzen duen organoak berariaz baimena ematea.
- Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko da, baldin eta eskatzailea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan araututako erakunde-talde bat bada, eta talde horretako kideetako baten nortasun juridikoa aldatzen bada.
Aldaketa baimentzen bada, elkarteak beste gauzatze-konpromiso bat aurkeztu beharko du, baimena eman eta hurrengo hamar egunetan. Konpromiso horretan, ondorengo enpresa zein den adierazi beharko da.
- Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, laguntza-deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi dela ulertu beharko dute erakunde interesdu¬nek, EONALTBren 51.9 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
- Hartzen den ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularraren aurrean, hilabeteko epean, araudi espezifikoaren arabera admi¬nistrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik hasita, edo, egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan, eta aipatutako sailburuak ebatziko du errekurtsoa; hori guztia, Adminis¬trazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45.1.b) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-tau¬lan argitaratuta jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), bai eta banaka ere.
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluko taldeen kasuan, ebazpena banaka jaki¬naraziko zaie, bai proiektuaren lider izatea bere gain hartu duen eragileari, bai proiektuan parte hartzen duten erakunde guztiei.
- Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak entitate onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein itzultze- edo zehatze-prozedura, oraindik izapidetzen ari bada.
Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko desgaikuntza badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, eta dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko epean, baldintzapean emandako dirulaguntza indargabetu egingo da, erakunde onuradun izateko debe¬kua izateagatik.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradunak, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat eginez.
Betekizunak
-
Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
- Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskabidea egiten denetik, bai eta dirulaguntzen itzulketengatikoak ere.
- Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute nahitaez, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
Hala ere, onuradun izan daitezke nortasunik ez duten pertsona juridikoen elkarteak ere, Diru¬laguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, taldeak lider bat izendatu beharko du. Lider horrek ordezkari edo ahaldun gisa jardungo du, eta behar besteko ahalmena izango du taldeari, onuradun gisa, dagozkion betebeharrak betetzeko. Talde horietako kideek berariaz adierazi beharko dituzte, agindu honetako 18.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak.
- Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.
- Ez dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jasoko sexu-diskriminazioa egin duten jarduerek, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoek eta juridi¬koek ere, zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Erakunde hauek ere ezingo dituzte jaso laguntza edo dirulaguntza hauek: Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki beharra izan arren halako planik ez dutenek, eta 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena edo sexu-arrazoiengatiko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarrita dauzkatela ziurtatzen ez duten erakundeek, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legediak ezarritakoaren arabera, EONALTBren 50.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
- Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onuradun izan, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideak (2014/C 249/01).
- Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
- Era berean, ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo era¬kunde kolaboratzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten den egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
- Onuradun izateko kondizioak dirulaguntzaren indarraldi osoan bete beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
GOBIERNO VASCO
Tfno: 945 01 82 24
E-mail: a-gandarias@euskadi.eus
SPRI
Tfno: 94 403 70 30
E-mail: mhernandez@spri.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1027111Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Proiektuen eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 26ko Agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko martxoaren 7an amaituko da.
Deialdi honetara 2024. eta 2025. ekitaldietan garatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira.
Behar bezala beteta aurkeztu behar da eskabidea, entitate edo pertsona eskatzailearen sinadura aitortua daramala, eta agindu honetan adierazten diren agiriak izan behar ditu.
Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Pro¬zedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaz¬tatuta egongo da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Elkarlaneko proiektuetarako, entitate interesdunek eskaera bateratu bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko. Ondorioz, proiektuan parte hartzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileetako batek, taldeko buru gisa jardunez (proiektuaren gara-penean protagonismo tekniko handiena izateagatik), izango du proiektuaren zuzendaritza eta ordezkaritza, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ondore horietarako, bere gain hartuko du proiektua garatzeko eta kudea-tzeko erantzukizuna, bai eta proiektua behar bezala garatzeko Administrazioarekin hitz egiteko beharrezkoak diren funtzioak ere. Kasu horietan, horrenbestez, taldeko lider diharduen eta proiek-tuan parte hartzen duen erakundearen legezko ordezkariak aurkeztuko du eskabidea.
a)Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da. Eskabidearekin zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:
- Eskabide-inprimakia, proiektuaren lider den erakundeak sinatuta, honako hauek barne har¬tuko dituena: proiektuan parte hartzen duten erakundeen datuak eta haietako bakoitzak egingo dituen jarduerak eta izango duen aurrekontua.
- Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa; gehienez, 80 orrialde izango ditu, azala, aurkibidea eta eranskinak (intereseko gutunak eta ikertzaileen CV) zenbatu gabe, eta «arial 11» tipografian beharko du.
b)Lankidetza-proiektuen kasuan, taldea osatzen duten erakundeek, gainera, honako hauek aurkeztuko dituzte:
- Eragile bakoitzaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
- Parte hartzen duten erakunde guztiek sinatutako lankidetza-akordioaren kopia digitalizatua. Bertan, agindu honen 4.5.c) artikuluan adierazitakoak jasoko dira: proiektua gauzatzeko konpromisoa, alderdi bakoitzaren gauzatze-konpromisoak, konfidentzialtasun akordioak eta emaitzak ustiatzeko hitzartutako kondizioen deskribapena eta liderrari taldearen ordezkaritza ematea, haren izenean laguntza eskatzeko.
- Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua.
d)Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek ziurtatzeko:
Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda, de minimis laguntzak barnean direla, aurreko bi zerga-ekital-dietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotakoak, betiere (EB) 1407/2013 Erregelamenduari, Batzordearenari, 2013ko abenduaren 18koari, lotuta. Erregelamendu hori, hain zuzen ere, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari dagokio.
Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela –salbu eta horre-tan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek–, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutela.
Erakunde eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985 Legean) araututako kargu haute-tsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Egoitza fiskala ez duela araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
Enpresa eskatzailea ez dagoela itzulketa- edo zehapen-espedienteetan sartuta, ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta; halaber, ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.
Erakunde eskatzailea ez izatea berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa edo erakunde bat, Europar Batasunak dirulaguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunare-kin bateraezina dela adierazi duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
Erakunde eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa edo erakunde bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzen-tarauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01). – Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen duela ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzeko eta ingurumenaren inpaktu negatibo adierazgarriak saihesteko (DNSH prin-tzipioa) proiektuaren esparruan egindako jarduketak gauzatzean. – Ez dagoela lege-artikulu hauetan ezarritako egoeren eraginpean: Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 109.4 artikulua eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikulua.
Erantzukizunpeko adierazpenean agertzen diren datuak egiaztatzeko beharrezkoa den doku-mentazio guztia teknologiaren, berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren arloan eskumena duen Sailburuordetzaren titularraren esku jarriko da.
e) Efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Europako Batzordearen Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
f) 50 langiletik gorako erakundeentzat, Estatuko araudiaren arabera indarrean dagoen ber-dintasun-plana, eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri izanaren egiaztagiria.
-
Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
- Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskabidea egiten denetik, bai eta dirulaguntzen itzulketengatikoak ere.
- Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute nahitaez, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
Hala ere, onuradun izan daitezke nortasunik ez duten pertsona juridikoen elkarteak ere, Diru¬laguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, taldeak lider bat izendatu beharko du. Lider horrek ordezkari edo ahaldun gisa jardungo du, eta behar besteko ahalmena izango du taldeari, onuradun gisa, dagozkion betebeharrak betetzeko. Talde horietako kideek berariaz adierazi beharko dituzte, agindu honetako 18.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak.
- Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.
- Ez dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jasoko sexu-diskriminazioa egin duten jarduerek, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoek eta juridi¬koek ere, zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Erakunde hauek ere ezingo dituzte jaso laguntza edo dirulaguntza hauek: Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki beharra izan arren halako planik ez dutenek, eta 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena edo sexu-arrazoiengatiko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarrita dauzkatela ziurtatzen ez duten erakundeek, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legediak ezarritakoaren arabera, EONALTBren 50.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
- Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onuradun izan, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideak (2014/C 249/01).
- Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
- Era berean, ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo era¬kunde kolaboratzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten den egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
- Onuradun izateko kondizioak dirulaguntzaren indarraldi osoan bete beharko dira.
Para realizar la solicitud deberá:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak