(ELKARTEGINTZA ETA PARTE-HARTZEA) Asoziazionismoa indartzeko proiektuetarako eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoetarako, emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu bakartzat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta bestelako entitateei eta emakume-elkarteei dirulaguntzak (2025eko ekitaldia)
[ELK 2025]
- Erakundea:
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. artikulua.– Xedea eta denbora-eremua.
1.- Ebazpen honen xedea da Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak dirulaguntzak emateko oinarriak arautzea eta deialdia egitea; laguntza horiek emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu bakartzat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta bestelako entitateei eta emakume-elkarteei emateko dira, asoziazionismo-proiektuak indartzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoak egiteko 2025eko ekitaldian.
2.- Deialdiak bi dirulaguntza-lerro jasotzen eta arautzen ditu, eta II. kapituluan (Asoziazionismoa indartzeko proiektuak) eta III. kapituluan (Emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoak) garatzen dira.
2. artikulua.– Hautapena eta zuzkidura ekonomikoa.
1.- Deialdi hau norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko da. Ondorio horietarako, dirulaguntzak emateko prozedura bat da norgehiagoka, eskabideak konparatzen dituena laguntzak emateko. Konparazio horren xedea eskaeren arteko lehentasuna ezartzea da, 21. eta 26. artikuluetan zehaztutako esleipen-irizpideen arabera; hala, dirulaguntza-lerro bakoitzean gutxieneko puntuazioa lortzen duten eskabide haiei emango zaie laguntza, artikulu horietan ezarritako irizpideak aplikatu ondoren.
2.- Emakunderen aurrekontuetatik aterako da aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzen laguntzeko diru-hornidura, eta, zehazki, ondorio horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik. Zenbatekoa, hasieran behintzat, laurehun eta hogeita hamar mila eurokoa (430.000 €) izango da. Horietatik, 322.500 euro 2025erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 107.500 euro 2026rako konpromiso-kredituari.
Dirulaguntzen lehen lerrorako –asoziazionismoa indartzeko da– 215.000 euro erabiliko dira (161.250 euro 2025erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 53.750 euro 2026rako konpromiso-kredituari).
Dirulaguntzen bigarren lerrorako –emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako proiektu estrategikoetarako da– 215.000 euro erabiliko dira (161.250 euro 2025erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 53.750 euro 2026rako konpromiso-kredituari).
Aurrekontuko zuzkidura
430.000Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0092711Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
• Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko apirilaren 9tik maiaztaren 9ra arte.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
6. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar diren eskabidearekin batera.
1.- Eskabideekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Dirulaguntza-lerro bakoitzerako eranskinen araberako proiektuak:
– II. kapituluko dirulaguntza-lerrorako I. eranskina. Gehienez ere 10 orrialde. Behar bezala beteta, atal hauei dagokien informazioa adieraziz:
• Entitatearen datuak.
• Emakunderi eskatutako zenbatekoa.
• Proiektuaren garapena.
• Deskribapen ekonomikoa: gastuen eta diru-sarreren aurrekontuak.
– III. kapituluko dirulaguntza-lerrorako II. eranskina. Gehienez ere 20 orrialde. Behar bezala beteta, atal hauei dagokien informazioa adieraziz:
• Entitatearen datuak.
• Emakunderi eskatutako zenbatekoa.
• Proiektuaren garapena.
• Deskribapen ekonomikoa: gastuen eta diru-sarreren aurrekontuak.
Eskabideak aipatutako eranskinetara egokitu beharko dira, 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Eranskin horietako ereduak erabiltzen ez badira, eskabidea ez aurkeztutzat joko da.
b) III. eranskina, beteta, non eskabidearekin batera igortzen den dokumentuen zerrenda adierazten baita.
c) Entitatea Eusko Jaurlaritzako Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria eta zuzendaritza-batzordearen osaeraren ziurtagiri eguneratua, baldin eta aurretik aurkeztu ez bada edo aldaketak izan badira.
d) Entitatearen estatutu eguneratuen kopia, baldin eta aurretik aurkeztu ez badira edo aldaketak izan badituzte.
e) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia, baldin eta lehenagoko dirulaguntzetan dokumentu horiek aurkeztu ez badira edo dokumentuetan aldaketak izan badira.
f) Hirugarrenen datuen alta: entitate eskatzailea ez badago alta emanda hirugarrenen erregistroan, erregistro telematikoa egin beharko du esteka honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenen-erregistro-telematikoa/web01-s2oga/eu/
g) Prestakuntza-jarduerak, prestakuntza-proiektuak eta dinamizazio-prozesuak direnean soilik: Proiektua garatu behar duenak prestakuntza edo esperientzia (emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean) duela egiaztatzen duen dokumentazioa, 21. eta 26. artikuluetan jasotako irizpideak egoki baloratzeko.
Honela egiaztatu beharko du prestakuntza edo esperientzia hori berdintasunaren arloko prestakuntza edo berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emango duen pertsonak:
– Gutxienez 150 orduko prestakuntza egiaztatu beharko du, dela irakaskuntza-zentro publiko edo pribatu baten titulazio akademikoaren bidez, baldin administrazio eskudunak balio akademiko ofiziala duten tituluak ematea onartu badio, dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan gutxienez urtebeteko esperientzia profesionalaren bidez, arlo horretan gaitasuna egiaztatzen duten lanak zehaztuta.
150 prestakuntza-orduko gutxienekoa balio akademiko ofiziala duen titulazio bakarrari dagokio.
2.- Entitate eskatzaileak eredu gisa agertzen den eskabidea aurkeztu beharko du, erantzukizunpeko adierazpen:
a) Ez izatea dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmorik, halakorik ezartzen duen edozein legeren arabera.
b) Ez izatea zehapen administratibo edo penalik sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
c) Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
d) Borondatez konkurtsoa deklaratzeko eskabiderik egin ez izana eta edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu gabe egotea; konkurtsoan deklaratuta ez egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu); esku-hartze judizialaren mende ez egotea eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
e) Ez eragin izana, kausaren batean errudun deklaratu dutelako, administrazioarekin egindako kontratu baten suntsiarazpen irmorik.
f) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea zenbait legek (Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea) jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean, edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
g) Ez izatea egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
h) Estatuko araudiaren arabera, berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra bete gabe ez izatea, ez eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezartzeko betebeharra ere, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan (50 langiletik gorako enpresak).
i) Ez egin, bultzatu edo sustatu izana LGTBI-fobia, barne hartuta konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota bete gabe ez izatea, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla ez egiaztatzea.
k) Eskatutako laguntza jarduera berberetarako aitortu edo ordaindutako beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketarik ez izatea. Nolanahi ere, eskatzaileak etorkizunean helburu bererako jaso ditzakeenak jakinarazi beharko ditu, laguntza likidatu arteko aldian.
l) Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketari dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar adina aldiz, entitate eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, entitate horien baimenaren beharrik gabe, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluarekin (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzearen gainekoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko agindua). Horren aurka egiten badu, entitate interesdunak berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik egiaztatuko da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela.
m) Indarrean dauden arauetan ezarritako eskakizunak betetzea.
n) Egiazkoak eta osoak direla eskabide honetako datu guztiak, baita aurkezten ditudan dokumentu guztiak ere, eta neure gain hartzen dut horren erantzukizuna (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, orduan ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horien berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; 69.4 artikulua).
o) Berariaz baimena ematea administrazio publikoaren esku dauden dokumentuak kontsultatzeko, baldin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluan jasotako eskubidea baliatu nahi bada.
p) Entitate eskatzailea ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
3.- Eranskin zehatzik ez duen dokumentazioa bidaltzeko, dokumentazio originala era elektronikoan bidaliko da, eskaneatuta eta sinatuta, webgune honen bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
4.- Edozein administraziotan dauden dokumentuak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, eskabidean adierazi beharko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren dokumentuok, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
5.- Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak edozein unetan eska diezaieke eskatzaileei proiektua baloratzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio eta dokumentazio oro, eta dokumentu originalak aurkezteko ere eska diezaieke, baldin eta horien benetakotasuna egiaztatu nahi badu.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea gehienez sei hilekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza-eskabidea ezetsi dela esan nahiko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
12. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.
1.- Dirulaguntza zatika ordainduko da: % 75 ordainduko da 2025eko aurrekontu-ekitaldiaren kargura, 11.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren uko egin ez bazaio dirulaguntzari; gainerakoa (% 25) 2026ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura ordainduko da, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak egiaztatzen duenean diruz lagundutako jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu direla.
2.- Diruz lagundutako elkarteek eskabide-fasean aurkeztutako proiektuaren zenbateko osoa justifikatu beharko diote Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeari. Justifikazioa egiteko epea 2026ko martxoaren 1a bitartekoa da, egun hori barne; horretarako, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Proiektu bakoitzeko jasotako funts publikoen erabilera justifikatzeko memoria teknikoa, IV. eranskinaren arabera.
b) Emakundek eta beste entitate publiko edo pribatu batzuek diruz lagundutako jardueren gastu eta sarrera guztien memoria ekonomikoa, IV. eranskinari atxikitako ereduaren arabera, kontuan izanik diruz lagundu daitezkeen gastuek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituztela.
c) Faktura edo ordainagiri originalak, egiaztatzen dutenak benetan gauzatu dela Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak diruz lagundutako gastua. Faktura edo dokumentuetako gastuen data 2025eko abenduaren 31koa izango da, gehien jota. Prestatzaileen fakturetan, banakatuta egon beharko dira dietak eta joan-etorriak.
Egiaztatu beharko da fakturak ordaindu direla. Ordainagirien muga-eguna proiektuaren exekuzio-aldiaren ostekoa izan daiteke, baldin eta data hori hitzemanda badago justifikazio-epearen barruan.
d) Zeharkako kostuak edozein dokumentu-euskarriren bidez justifikatuko dira; hau da, ez da nahitaezkoa fakturen bidez justifikatzea.
e) PFEZaren ordainagiriak, halakorik badago. Soldatako langileen gastuen eta profesionalek emandako fakturen kasuan, T10 edo 190 eredua erantsi beharko zaio ordainagiriari.
f) Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru-ogasunak egina, entitate eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko, hala bada.
g) Diruz lagundutako jardueratik sortzen den produktu digitala edo inprimatua, halakorik badago.
h) Soldata eta Gizarte Segurantzako gastuak justifikatzeko egiaztagiriak, baldin eta haien hartzaileen lana lagundutako proiektua garatzera mugatzen bada soil-soilik.
i) Boluntariotzaren egiaztagiria; horretarako, boluntarioen asegurua eskatuko da, bai eta elkarteko presidenteak sinatutako egiaztagiri bat ere, egindako boluntariotza-orduak jasotzen dituena.
j) Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarteek edo entitateek jarduerak bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.
3.- Justifikatutako gastuak eskabide-proiektuan adierazitako gastuei dagozkienak izango dira. Justifikazio-memoria teknikoan, dirulaguntza-eskabideetan aurkeztutako aurrekontuarekin alderatuta gertatutako desbideratzeak adierazi eta justifikatuko dira.
4.- Programaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean, edo gastua egiaztatzeko dokumentuen bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoari.
5.- Emakumeen eta gizonen egoeran nolako inpaktua izan dezaketen jakiteko, entitate onuradunei eskatuko zaie ezen, dirulaguntzak jasotzeko betebeharrak betetzen dituztela justifikatzeko memorietan, sexuaren arabera banakatuta aurkeztu dezatela nor diren emandako zerbitzuaren azken onuradunak edo erabiltzaileak eta entitatearen titularrak eta langileak, bai eta, hala badagokio, dirulaguntza eragin duen zerbitzua emateko kontratatutako entitatearen langileak ere, betiere martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.3 d) artikuluak ezarritakoaren arabera.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua