Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2024ko deialdia (INKER)

[INKER]

Deskribapena


Xedea

2024an 18.001 eta 700.000 euro bitarteko kostua (BEZik gabe) duten ekipamendu zientifikoak erosteko dirulaguntzak ematea.

Deialdi honen ondorioetarako, ekipamendu zientifikotzat hartzen da I+G+B jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoen (ekipoen) multzoa.

Eskatutako ekipamenduaren kostuaren (BEZik gabe) arabera, eskaera modalitate hauetakoren batean sartuko da:

1. modalitatea: ekipamendu txikia. 18.001 eta 250.000 euro arteko kostua duena (BEZik gabe).

2. modalitatea: ekipamendu ertaina. 250.001 eta 700.000 euro arteko kostua duena (BEZik gabe).

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontua honela banatuko da, aipatutako modalitateen arabera:

– 1. modalitaterako 350.000 euro erabiliko dira guztira.

– 2. modalitaterako 650.000 euro erabiliko dira guztira.

Ekipamenduak eskuratzeko laguntzen zenbatekoa finantza daitekeen gehieneko ehuneko-tarteen arabera zehaztuko da. Ehuneko-tarte horiek ekipamenduaren kostua oinarri hartuta lortuko da, taula honen arabera (1. artikuluan jasotako bi modalitateei aplika dakieke). Finantza daitezkeen gehieneko ehuneko-tarteak organo kudeatzaileak onartutako ekipamenduaren kostuari aplikatuko zaizkio. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalaren gomendioak eta dirulaguntzaren xede den eskaera bakoitzerako onartutako finantzaketa partekatuak kontuan hartu ondoren, dirulaguntzari dagokion zenbatekoa zehaztuko da, formula hau aplikatuta. Zenbateko horietan BEZa ez dago barnean.

Tarteak

Ekipamenduaren balio-tarteak

Finantza daitezkeen gehieneko ehuneko-tarteak

1

18.001-100.000

25-40

2

100.001-250.000

41-60

3

250.001-450.000

61-75

4

450.001-700.000

76-80

Entitate eskatzaileak konpromisoa hartuko du deialdi honen bidez jasoko duen laguntza osatzeko kopurua jartzeko, harik eta, gutxienez, eskatutako ekipamendurako organo kudeatzaileak onartu duen eskaeraren zenbatekora iritsi arte; zenbateko hori aurreko paragrafoan deskribatu da.

Erosketak dakartzan zergak ordaintzeko kostuak, ordea, ez dira finantzatuko.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza 14.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, igorpen bakarrean ordainduko zaio entitate eskatzaileari dirulaguntza osoa 2024an, 17.1 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu eta gero:

  • Finantzatutako ekipamendu zientifikoaren erosketaren jatorrizko fakturak. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.
  • Erantzukizunpeko adierazpena. Bertan adieraziko du ekipamendu zientifiko berbera eskuratzeko beste erakunde publiko zein pribaturen baten kofinantzaketa jaso duen ala ez. Hala bada, jasotako finantzaketaren akreditazioa aurkeztu behar du.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

ERAKUNDE ONURADUNAK

Deialdiaren eskaera baten erakunde onuradun izango da eskaera aurkezten duen erakundea; betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta badago (aurrerantzean, ZTBES) –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa–, honako kategoria hauetakoren batean:

– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.

– Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).

LAGUNTZA-ERAKUNDEAK

Deialdiko eskaera baten laguntza-erakunde izango da erakunde eskatzailearen alde agertzen dena, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (aurrerantzean, ZTBES) Erregistroan akreditatuta badago –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa– kategoria hauetakoren batean:

– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.

– Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).

– Ikerkuntza kooperatiboko zentroak.

– Teknologia-zentroak.

– Ikerkuntza sanitarioko zentroak.

Laguntza-erakundeek eskaeran parte hartuko dute; alegia, ikerketa-taldeak utziko dituzte eta taldeok eskaeraren xede den ekipamendu zientifikoa erabiliko dute beren ikerketa-proiektuetan.

BERARIAZKO BETEKIZUNAK: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK:

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta egotea

  • Eskaeran gutxienez hiru ikertzaileko ikerketa-talde bat jasoko da

  • Gailua erabiliko den proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamenduaren eskaeran parte hartu beharko dute, ikerketa-talderen batean: entitate eskatzailea edo laguntza-entitatea.
  • Ikertzaile bakoitzak, ikertzaile nagusia barne, deialdi honetarako eskaera bakarrean parte hartu ahal izango du, dela entitate eskatzailearen kide gisa, dela laguntza-entitatearen kide gisa.

  • Parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adierazi behar du zenbat ordu konprometitu dituen 2024. eta 2025. urteetarako emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan

  • Ezin izango dute deialdi honetako ekipamendu-eskaeretan parte hartu 2023an deitutako dirulaguntzaren baten onuradun izan diren ikerketa-taldeetako ikertzaileek, ezta, hala badagokio, dirulaguntza jaso duen entitate onuradunaren alde egin duten ikerketa-taldeetako ikertzaileek ere
  • Erakunde eskatzaileak edo laguntza-erakundeak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea iraupena eta kontratuaren luzapena, bai eta ordu-dedikazioa deklaratzea ere

  • Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta entitate bati atxikita badaude, entitate horretako langiletzat hartuko dira, baldin eta atxikipen-agiria aurkezten badute.
  • Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak

  • Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea

Betekizunak

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea

  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten erakundeek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten erakundeek ere ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.

  • Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
  • Berdintasun-plan bat indarrean dauka, estatu-araudiaren arabera halakorik izatera behartuta badago
  • Estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezartzea ditu, 50 langiletik gora izanez gero.
  • Konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaerarik egin ez izana, prozeduren batean kaudimengabe deklaratua ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, esku-hartze judizialaren menpe ez egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
  • Biderik ez ematea Administrazioarekin egindako kontraturen bat irmoki suntsiaraz dadin, kausaren batean errudun deklaratuta egoteagatik.
  • Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
  • Beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri emango zaio dirulaguntza eman duen organoari.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1018710

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du adierazitako lekuetan

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk